viernes, 17 de abril de 2020

Apirilaren 20-24. (1) BPG-Inbertsioa

ASTE SANTUTIK etorriak...
BPG



kaixo ikasle maiteok, ekonomialariok!!
Zer moduz zaudete?

1. Bideo honetan kontatuko dizuet zer egingo dugun aste honetan, ok??Zoaz estekara.
2. Geroago, hona hemen gaurko lana. Lan egiteko joan behar duzu Aste Santua baino azkenengo klasera eta gogoratu hor dauden bideoak. Beste alde batetik, liburuan 148-158 orrialdeetan dagoen teoria duzu.



2.1 Ikusi dugu eskaintza agregatuan, herrialde batean, batzuetan nahiz eta prezioak asko igo, eskaintzaren kurba modu bertikalean kokatzen dela. Zergatik?
2.2 Erlazionatu gertakizun hori koronabirusa detektatzeko "test" ak egiten dituzten enpresekin.
2.3 Erlazionatu 5 lerrotan herrialde baten hazkundea eta ekoizpena. 
2.4 Nola kalkulatzen da BPG? zer gertatuko litzateke Estatu batek Ekoizten duena Inportatzen duena baino gehiago izango balitz? Posiblea da?
2.5 Urte honetan Espainari gerta dakioke hori? Zer ondorio ekarriko lioke herrialdeari?
2.6 europako Banku Zentralak "Defizit 0" helburuaz hitz egin du azkenengo urteetan zehar. Badakizu zer den? Saiatu azaltzen "defizit" kontzeptuarekin.
2.7 Koronabirusaren krisi honetan horrela egin nahi dute estatuek? zergatik?
2.8 Uste duzu enpresek patentatuko dutela koronabirusaren kontrako txertoa? Zer izango litzateke enpresa horretarako patentea? Irakurri artikulu hau.Momentuz gaur EZ BIDALI EZER clasroom-en.



3. Amaitzeko, hemen duzu oso bideo "alternatiboa".Repensar nuestro mundo. Modu boluntarioan, egin esanguratsuenari buruzko zure laburpena. Zer ulertu duzu? Zer deritzozu?(6-7 lerro?). Hau egiten baduzu, bidali ahal didazu clasroom-en. Baina ez gaur, ostiral honetan!! (Irekiko dut tarea).

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...