miércoles, 1 de abril de 2020

Azterketa

Nola izango da ostiraleko azterketa??
Shock: Filmaren esteka

YES, WE CAN!!!!!

1. Galdera laburrak izango dira.
 (Esango dizuet galdera bakoitzean zenbat lerro, gutxi gorabehera...).

2. Galderak ESKUZ idatzi behar dituzu, eta ezin da erantzun galdera barik, nik jarriko ditudan moduan idatzita egongo dira, gorriz. Erantzunak beltzez edo urdinez.

3. Ordenean erantzun behar dituzu. Argazkietan orrialdearen erdia agertuko da eta enfokaturik!!. HAU OSO INPORTANTEA DA. Ez badut ikusten, ezin dut baloratu.

4. Gogoratu zure klaseko zenbakia. Horren arabera, egingo duzu azterketaren eredua. (Eredu A, B edo C. Beraz, hiru azterketa desberdin egingo dut).

5. Publikatuko dut historia orduan (1Akoa) eta ekonomia orduan (1Bkoa). (Hiru ereduak jarriko ditut eta bakoitzak berean klikatuko du eta horixe egingo du). Momentu horretan jakingo duzue zein tokatu zaizuen.

6. Galdera asko egongo dira. Beraz, ezin izango dituzue amaitu. Baina lasaiiiiii, hori gertatu arren "bikain" atera daiteke. Helburua da elkarrekin ez txibatzea edo kopiatzea. Ahalik eta hoberen egin behar du bakoitzak berean. Beraz, azterketa baino lehen lan-kooperatiboa egin dezakezue. Baina ez zaizue komeni azterketaren momentuan.

7. 50 minutu idazten egoteko eta amaitu ondoren, clasroom-era igotzeko. Bost minutu gehiago edukiko duzue igotzeko. (Guztira 55 minutu) Zuek kalkulatu ondo zuen denbora. Ez eman EPETIK kanpo. Klase presentzialean komentatuko dugu.

8. Gai hau asko prestatu dugu!! Uste duzuena baino gehiago dakizue!! Pelikula ikusi duzue, nire azalpenak, tele-lana eta iruzkinak...badakizue!!

9. Zeri emango diot garrantzia?? Egoera desberdinen ulermenari. Hiztegiari, kausak, neurri ekonomikoak, ondorio sozialak, antzekotasunak krisietan, urteak pertsonaiak. Euskera egokia erabili, oso inportantea da!

10. Nire asmoa da guztiok gainditzea. Uste dut guztiok baikor aurkeztuko zaretela, ikasi ondoren. Eta gero jokoan notak (5etik 10era) egongo dira. Ea lortzen dugun/duzuen!!!




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...