GURE MUNDUA BERRIRO
PENTSATU!!
Zoaz estekara: "Repensar nuestro mundo"
Hemen
utziko dizuet ikasle hauen laburpenak, bideo hau entzun ondoren. Azpian, ordea,
beste galdera batzuk utzi dizkiet, hausnarketa egiteko:
“ Bideo honetan gaur
egungo “Shock Doktrina” zein izan zitekeen azaltzen da. Baina ez shock
"txarra", baizik eta gure ekonomiari, eguneroko bizitzari eta gure
munduari on egiten diona. Bi aukera planteatzen dira probetxu pixka bat
ateratzeko eta krisia arintzeko. Bata, aeronautikaren industria
bultzatzeko erabili dugun dirua hiri guztietan baratze ekologikoko produktuak
erosteko erabiltzea. Eta hórrela, lurralde osoan “mikro-granjak” edo nekazal
guneak finantziatzea,. Nekazaritza-trantsizioari esker, jende askok lana
lortuko luke, eta horrek langabezia-tasa jaistea ere ekarriko luke ondorio moduan. Honez
gain, testuak beste ideia bat proposatzen du: itsasontziak erabili beharrean, askoz
gutxiago kutsatzen duen garraioa erabiltzea: bela-garraioa. Bela-nabigazioa CO2
emisioak murrizten laguntzen duten salgaiak eta pertsonak garraiatzeko
irtenbidea da
Gainera, krisi honekin
lanpostua galduko duen jende asko beste ekonomia arloetan lan egin beharko du.
Hauxe da proposamena: prestakuntza berezia egin ondoren, ospitaleetan, mediku
egoitzetan, etxeko zainketan, etabarren lan egitea. Honela, bizi maila duina
izango dute. Eta, ezin ahaztu: giza baliabide eta material onak izango dituzte,
jakina!!
Laburtuz, krisia arintzeko
planak egin ditu testuaren egileak eta, aldi berean, ingurumena babesteko
(kutsadurarik gabe) proposamenak bururatu zaizkio.
Nire ustez, ondo planifikatuta daude bere proposamenak, baina uste
dut ahaztu dituela beste sektore batzuk. Esan nahi dut, sektore gehiago daudela
eta horiek b planik gabe geratuko lirateke. Uste dut artikuluaren egilearentzat
ingurumena babestea lehentasuna dela, eta hori oso ondo iruditzen zait.
Dayana Villaroel
“Bideo honetan azaltzen da
munduaren aldaketa bat egiteko nahia enbait proposamen bidez.
Coronavirus-en krisia aprobetxatuz, Frantzesek, beste
alternatiba bat proposatu dute, munduari giro ekologiko bat emateko. Propozamen
hori, oinarritzen da bereziki, dirua beste arlo batzuetan inbertitzea,
adibidez, janari ekologikoan inbertitzea eta aeronautikan inbertitutako diru
kopurua jaistea. Horrek, argi dago, gure mundurako oso osasungarria izango
dela, kontutan hartuz, co2 isuriketa izugarri murriztuko dela. Mundu berri hori
lortzeko, argi dago, lan asko eginn behar izango dela, eta horrek, beste alde
batetik, ere lanpostuak eragingo ditu, eta langabezian geratu diren pertsona
hoiek krisiaren ondorioz, lana izango dute, beste hainbat ondorio onen
gain.
Nire iritziz, izugarrizko ideia ona da eta uste dut
duela asko egin behar izan zen proposamen bat dela, gure planeta hiltzen ari
baikara. Harrigarria iruditzen zait itxaron behar izan dugula honelako krisi
bat izan arte, honelako aldaketa bat egiteko.
Sara
Antolin
“Bideo hau
koronabirusak izan ditzakeen ondorioei buruz hitz egiten hasten da. Gero, kaos honen
ondoren erreakzionatzeko ditugun bi moduez hitz egiten digu. Horietako bat da
lehen bezala jarraitzea globalizazioarekin eta kutsadura masiboarekin. Eta
bestea da gure bizimodua aldatzea etorkizun hobe bat eukitzeko. Bi modu hauek
konparatzeko, batez ere, airelineei buruz hitz egiten digu, eta esaten digu
soluzioa daukagula gu geunden bezala jarraitzeko, airelineetan inbertitzeen edo
bertan inbertitzeari uztea eta elikaduran edo kutsadura txikiko garraioetan
inbertitzea. Hondamendi honen aurretik genuen sistema ekonomikoarekin ez jarraitzearen
aldeko beste argudio bat da onuradunak proposatzen duen neurriak denei berdin eragingo
diela eta guztiek bizimodu duina izan ahal izango dutela, nahiz eta berehala
lanik aurkitu ez”.
Ramón Larrinaga
Ikusi ondoren
koronabirusak gure gizartean eta ekonomian duen eragina, bideo honen egileak
dio bere hedapenaren errua globalizazioarena dela, aireko trafikoa baita birusaren
hedapenaren errudun nagusia. Hori ikusita, zenbait gauza aldatzeko, aireko garraioan
gutxiago inbertitzeko eta bizitzarako beharrezkoak diren gauzak lortzeko lan
egiten duten enpresei garrantzia ematen hasteko unea da, hala nola, elikadurari
edo trantsizio ekonomikoari, hau da, kutsatzen ez duten enpresak. Nahiz eta
horrek herrialdeko BPG-n beherakada ekarri, gure etorkizunaren alde borrokatzen
ari gara.
Nerea
Garcia
Gehiago pentsatzeko...
1. Aerolinea gutxiago, janari ekologikoan inbertitzeko. Zu egongo zinakete prest lehenengo arloan lan egiteko? Zer eskatuko zenuke gustora egoteko arlo horretan? (Soldata, ordutegia...?)
2. Merkataritzako zein portzentajea egten da gaur egun itsazontzietan? Egin genezakeen belaontzietan? Zer gertatu behar da horretarako?
3. Nor izango litzateke aginduak emateko egokiena nazioartean mundu berri batean? Zein erakunde?
a. NNBB-ak?
b. OTAN? (Ipar Atlantikoko Erakunde militarra)
c. Europa? Nor, Europan?
4. Nolako erakundea izan behar da? demokratikoa, militarki gogorra, zientifikoa, osasunarekin zerikusia duten zientifikoez osatuta?
5. Prest egongo zinateke gutxiago kutsatzeko? Nola?
No hay comentarios:
Publicar un comentario