jueves, 30 de abril de 2020

Sahara azt. Azt1A

Sahara 
Utzikeria politikoaren aurrean (1A)


Zortea emateko, kirikú eta biok

Hemen duzu testua. Bakarrik egin behar duzu atal baten testu iruzkina. Zure klase zenbakiaren arabera... EGIN tokatu zaizun atalaren TESTU IRUZKIN OSOA. (Kokapena, analisia, testuingurua eta garrantzia) ESKUZ!!
Ordua: (14:20-15:20)
ZEIN DA ZURE KLASEKO ZENBAKIA??Honen arabera egin behar duzu:
  •  Zure zenbakia bada(1-10): Lehenengo atala (parrafoa)
  • (11-21): Bigarren atala.(parrafoa)
  • (22-33): Hirugarren atala.(Parrafoa)


"Gizarte zibilak giza eskubideekiko babesa argi adierazten duen bitartean, elite politikoek beste interes batzuk gailentzen dituzte nazioarteko legeriaren gainetik. Europar Parlamentuak otsailaren 12an onartu zuen Marokorekin sinatutako Arrantza Akordioa saharar uretara zabaltzea, aldeko 415 bozkekin, kontrako 189rekin eta 49 abstentzioekin. Europar Batasuneko Auzitegiaren ebazpen desberdinen aurka doan erabakia da hori. Auzitegiak Marokok Mendebaldeko Saharako uren inguruko erabakirik hartzeko ahalmena ez duela ebatzi du, deskolonizatu gabeko lurralde bat delako sahararra.
Interes ekonomikoei erantzuten dion erabaki bat delaren irudia eman ahal badu ere, logika politiko baten barnean kokatzen da, zeinetan saharar herria da kaltetu nagusia. Marokorekin sinatutako Arrantza Akordioak saharar urak barne hartzearekin, Europar Batasunak estatu alauiaren subiranotasuna aitortzen du Mendebaldeko Sahararen gainean, okupatutako lurraldearen baliabide naturalak kudeatzeko ahalmena aitortzen baitio. Nazioarteko zuzenbidearen arabera saharar herriaren ordezkarien esku dagoen zerbait, Fronte Polisarioaren esku, hain zuzen, eta ez potentzia okupatzailearenean.
Europar itsasontziak saharar uretan lan egiteko baimenaren truke, Marokok 52 milioi euro jasoko ditu urtero ordain gisa, beste baliabide naturalen (fosfatoak, ura eta harea) espoliazioaren bitartez lortutako etekinak kontuan hartu gabe. Kantitate hori oso desberdina da Europak 2018an saharar errefuxiatuen kanpamentuetara Europako Batzordeko Laguntza Humanitario eta Babes Zibileko sailaren bitartez bideratutako laguntzekin konparatuta: 9 milioi euro.(...)"
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD euskeraz RASD gazteleraz)

Argia 
2019ko otsailaren 27a

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...