BIDEZKO MERKATARITZA
FAIR TRADE
COMERCIO JUSTO
Merkataritza justuaren aldeko apostua.
Kaixo!!
Sarrera honetan ikasiko dugu Bidezko Merkataritza zer den.
1. Lehenengoz, hemen duzu PPT errez-erreza, modu eskematikoan zer den ulertzeko.
2. Hemen duzu nire bideo bat ikusteko nola jakin ea jaki bat edo produktu bat Bidezko Merkataritzakoa den.
3. Hemen (asociación cumbres de Ingapi) duzu merkataritza mota honekin lan egiten duen kooperatiba bat, Boliviakoa.
4. Geroago, teoria apur bat topatuko duzu.
Konbentzionalaren ordezko merkataritza-sistema solidarioa da bidezko merkataritza, herriak garatzea eta pobreziaren kontra borrokatzea helburu duena. Hauetan oinarritzen da:
- Lan-baldintza eta soldata egokiak Hegoaldeko ekoizleentzat, duintasunez bizitzeko aukera izan dezaten.
- Haurrak ez esplotatzea: Produktuak ez dituzte haurrek egin.
- Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna: Biek bidezko tratu eta ordainsari ekonomikoa jasotzen dute.
- Ingurumena errespetatzea: Gaiak fabrikatzean, ekoizten diren ingurua errespetatzen dute.
Horregatik guztiagatik, lankidetza-tresnatzat hartzen dute bidezko merkataritza.
Halaber, Iparraldeko eta Hegoaldeko erakundeek osatutako nazioarteko mugimendua da bidezko merkataritza. Bere helburua da ekoizle behartsuenak merkatura sartzeko baldintzak hobetzea, eta pobrezia eta munduko desberdintasuna finkatzen duten nazioarteko merkataritzaren arau bidegabeak aldatzea.
Nazioartean adostu duten bidezko merkataritzaren definizioa hau da:
“Elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritutako sistema komertziala da bidezko merkataritza. Bere helburua nazioarteko merkataritzan zuzentasun handiagoa izatea da, gizarte- eta ingurumen-irizpideei arreta handiagoa jarriz. Garapen iraunkorrari laguntzen dio, merkataritza-baldintza hobeak eskainiz, eta ekoizpen eta langile behartsuen eskubideak bermatuz, Hegoaldean bereziki”. (Bidezko Merkataritzaren Mundu Erakundea, WFTO)
![](https://comerciojusto.org/wp-content/uploads/2011/08/IO2Mango2009.jpg)
Nazioarteko definizioa
Nazioartean adostu duten bidezko merkataritzaren definizioa hau da:
“Elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritutako sistema komertziala da bidezko merkataritza. Bere helburua nazioarteko merkataritzan zuzentasun handiagoa izatea da, gizarte- eta ingurumen-irizpideei arreta handiagoa jarriz. Garapen iraunkorrari laguntzen dio, merkataritza-baldintza hobeak eskainiz, eta ekoizpen eta langile behartsuen eskubideak bermatuz, Hegoaldean bereziki”. (Bidezko Merkataritzaren Mundu Erakundea, WFTO)
No hay comentarios:
Publicar un comentario