martes, 5 de mayo de 2020

Coronashock

Hemen goian duzu esteka...


1. gaur lehenengo 5 minutuak aztertuko ditugu. Saiatu pentsatzen. Ez kopiatu besteei, zure ahalegina nahi dut eta! Hasieran erronka sozio-ekonomikoa aipatzen du. Zer esan nahi du horrek, zure ustez?
2. Zergatik esaten du krisi honetan BPG-a jaitsiko dela? Birpasatu zer den eta jarri adibide batzuk.
3. Zergatik igoko da langabezia? erlazionatu ideiak eta jarri zure adibidea.
4. Nola estaen da euskeraz "recesión"? zer da, zure ustez?
5. Zein izan daiteke zure ustez "el nuevo orden mundial" (munduko orden berria)? saiatu zure ideiak azaltzen.
6. Zer dio ANgela Merkel-ek 1:57 minutuan? erlazionatu ahal duzu dakizun zerbaitekin, arlo ekonomikoan?
7. geroago Kristalina georgieva-k hitz egiten du. Nor da? Zer da FMI? (Euskeraz esaten da Nazioarteko Mundu Funtsa (NMF))Zer motatako politika ekonomikoak bultzatu dituzte, neo-liberalak, keynesiarrak, kapitalismo basati edo gizatiarrak? Aurkaritza sortu da haien kontra? Norztuk?
8. Zer izan zen 1948ko Plan Marshall? Zer eskatzen du P. sanchez-ek "Plan Marshall berri" horrekin, zure ustez?
9. Zergatik Europak gaur egun erosi behar dio Txina-ri (Txinak ekoizten duena)?

Erantzun eta utzi classroom-en!! Amaitzen dugunean dena zuzenduko dut nik zuentzat. Momentuz, ikertu saiatu ulertzen, besterik gabe...lan egin!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...