martes, 26 de mayo de 2020

E.H: Ezkutuko zorra

Euskal Herria: EZKUTUKO ZORRA
Euskal Ekonomiaren inpaktu sozio-ekologiko globalak
(2013)


Esteka honetan: Pelikula dokumental osoa duzu!

Kaixo, historiagile, ekonomialariok!!
Zer moduz zaudete?
gaur dokumental bat erakutsi nahi dizuet.
Zeren gainekoa?

Historikoki, gure kontsumorako zein industriarako erabiltzen ziren lehengaien jatorria Euskal Herrian zegoen batez ere.

Gaur egun, ordea, kontsumitzen ditugun material gehienak oso urrutitik ekartzen dira. Euskal Herrian kontsumitu eta ekoizten dugun produktu ugarik Hegoaldeko  herrialde txirotuetan dute jatorria, bertan kutsatzea edo langileak baldintza prekarioetan kontratatzea errazagoa eta merkeagoa baita. Somalian arrantzatzea, Bolivian mineralak erauztea edo Indonesian nekazal-erregaiak landatzea merkea izaten da, kutsatzen denagatik ez delako ordaintzen, besteak beste. Iparraldeko herrialde insdustrializatu edo aberastuok onura ateratzen dugu hortik; kontsumitzaileok, euskal enpresek eta gobernuek onura ateratzen dute injustizia horretatik.

Babesleak: Euskal Herriko Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritza, Ekologistak martxan eta ekopol.org



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...