martes, 30 de junio de 2020

Amerikako independentzia

IRAULTZA LIBERALAK ETA NAZIONALISMOA
Estatu Batuetako independentzia

Kaixo, historialariok!
Sarrera honetan iraultza liberalen adibide oso esanguratsua ikusiko dugu, Estatu Batuetan gertatu zena. Hemen ulertuko dugu zeintzuk izan ziren Erresuma Batuko koroaren kontrako aldarrikapenak, eskubide zibilen eskakizunak eta testuinguru horretako arazo ekonomiko batzuk.




Baina independentzia aldarrikatu baino lehen, beste Gerra bat hartuko dugu kontuan...


ZAZPI URTEKO GERRA. (1756–1763)

Iraultza liberala Amerikan aztertzeko, komenigarria da lehenago gertatutako zazpi urteko gerra aztertzea. Churchillen ustez, adibidez, hauxe izan baitzen “lehenengo mundu gerra”. Non kokatu zen gerra hau? Europa, Afrika, India, Amerika, Filipinak…eta, zer zegoen jokoan? Gerra guztietan bezala, boterea eta aberastasunak daude jokoan. Garaian, lurraldeen konkistak, eragin politiko eta militarra eta lehengaien eskuratzea zegoen gerraren atzean. Zeintzuk izan ziren zazpi urteko gerraren ondorioz gertatu ziren lurralde aldaketak?           Europako status quo -boterearen egitura, “gauzak diren moduan”- mantendu zuten gerra honetako irabazleek. Erresuma Batuak, Frantziak eta Espainiak (garaiko potentzia kolonialak) koloniak elkartrukatu zituzten munduan zehar. Baina, batez ere, Britania Handia izan zen garaile, kostu ekonomiko handia sufritu arren.

Erresuma Batuak Kanada, Bengala eta Florida lortu zituen. Espainiak Louisiana lortu zuen.
Zazpi Urteko Gerra 1756 eta 1763 artean gertatu zen. Bertan, garai hartako Europako botere handi guztiek hartu zuten parte, bai kontinentean, bai kolonietako gudu-zelaietan borrokatuz, eta 900.000-1.400.000 lagun hil ziren.
Gerra honetan, Frantziak Ameriketan izan zuen botere kolonial osoa galdu zuen. Izan ere, kolonia guztiak galdu zituen, Frantziar Guyana, Guadalupe, Martinika, eta beste irla txiki batzuk  izan ezik. Horrez gain, Frantziak Europan izan zuen botere nagusiaren maila ere galdu zuen, frantziar iraultzaren garaiak heldu arte. Britainia Handia, beste alde batetik, munduko kolonia-botere nagusia bilakatu zen. Munduaz beste aldean, Britainiar Ekialdeko Indietako Konpainia gailendu zen Indian. Hau, aurrerantzean, “Inperioaren koroako bitxia” bilakatu zen. Munduan zehar borrokatu zenez, Winston Churchillek “Lehen Mundu Gerra” izan zela esan zuen zazpi urteko guerra aipatzean.




Amerikako Independentzia: Iraultza nazionalista, liberala eta Anti koloniala.

Matxinadaren jatorrian zazpi urteetako gerra ikus dezakegu. Ameriketako koloniek ekarpenak egiten zituzten Britania Handiko koroa mantentzeko. Beraz, gerra iraun zuen bitartean, koroa finantziatzeko beharra handitzearekin batera zergak igo zizkieten Ameriketako koloniei (sigiluetan, beiran, etabar…), eta koloniek uko egin zuten. Ezetz esateko, 1689 bill of Rights dokumentua aipatu zuten: Zergarik ez Parlamentuaren onarpenik gabe. Ipar Amerikako kolonoek: "ordezkaritzarik gabe, zergarik ez". `Stamp Act´  legeari esker  papera, beira eta berunaren gaineko zergak kendu zizkien kolonoei koroak. Baina, horrekin batera, Britania Handiko kopainiek merkataritza arlo hori kontrolatzen jarraitu zuten, negozioaren etekinak ateratzen zituzten bitartean. Beste alde batetik, kolono askok zazpi urteko gerran parte hartu ondoren, nahiz eta arrakasta militarra lortu, ez zuten eskuratu nahi zuten eragin politikoa (adibidez, postuak edo jerzarlekuak Britania Handiko Parlamentuan), Koroako ordezkariek jezarleku horiek bereganatzen zituzten eta.  Arrakasta izan zen haientzat. Baina tearen gaineko zerga mantendu zen. Honek iraultzarako jarrera piztu zuen kolonoen artean. Britania Handiko koroak tearen komertzioaren monopolioa britaniarrei eman zien eta honek kolonoen haserrea aregotu zuen. Gauzak honela, amerikarrek taren matxinada egin zuten. Britaniako Koroak kolonien autonomia maila murriztu zuen eta matxinadak erreprimitu zituen; eta honen ondorioz arazo independentista areagotu zen. Apurka apurka eta pausuz pausu kolonietako ordezkariak antolakuntza berria egiten hasi ziren. 1774an kongresu moduko erakunde bat antolatu zuten eta hortik erregeari gutun bat idatzi zioten (“Petition to the King” izenekoa).
Jaramonik egin ez zietenez, iraultzaileek boikot bat antolatu zuten produktu britaniarren kontra. Londresen independentzia maila altuagoa eman nahi zutenen eta iritzi kontrakoen arteko eztabaida sutsuak sortu ziren baina gerrarako bideak ez zuen jadanik atzera-bueltarik.



1775-1783 INDEPENDENTZIA GERRA

Independentzia Gerrak fase batzuk izan zituen, matxinoek gerrilla-taktikak erabili zituzten. 1783ean bakea aldarrikatu zuten (Versallesko Itunean). Hortik aurrera, Estatu Batuetako independentzia onartu zuen Erresuma Batuak. Bi testu oso garrantzitsu argitaratu ziren garai horietan.





1.     Virginiako herri onaren eskubideen aldarrikapena (1776) eta aldarrikapen honetan tiraniatik aldentzeko eskubidearekin batera eskubide zibil eta politikoak agertzen dira. Hautatzeko eskubidea, hautatua izateko, absolutismoari jarritako lehenengo mugak, boterea banatzeko lehenengo urratsak. Honetan esaten zuten:

a. ZERBITZU PUBLIKOA ETA SUBIRANOTASUNA: Zerbitzari politikoak herriari zerbitzatzeko daude eta ez beraien interesak aldarrikatzeko. Beraz, Subiranotasun nazionala aldarrikatu zuten. Herria da subiranoa, burujabetzaren hartzailea, eta es monarka edo erregea.
b. ONGIZATERAKO: Gobernua herriaren ongizatea bermatzeko eraikia izan behar dela.
c. ZERGAK : Zergak eta diru publikoa kudeatu behar direla guztion ongizaterako eta ez pertsona edo talde baten pribilejioak eta jabetzak aberasteko. Zergak jartzeko herriaren borondatea kontuan hartu behar da. (Aurreikusten zuten sufragio edo bozkatzeko gaitasuna).
d. ZIGORRAK Neurriak jartzen ziren bidegabekeriak sahiezteko: zigor krudelak eta umiliagarriak ezarri gabe.
e.  ESKUBIDEEN BERMEA: Erregearen aginteak (militarrak, poliziak) persona baten etxean sartzeko edo persona bat jazartzeko epaile baten agindua izan behar du.
f. ASKATASUNAK-BERDINTASUNA: Prentsa askatasuna aldarrikatzen zuten. Jaiotzaz berdintasuna aldarrikatu zuten. Garai horretan, jakina, gizonentzat eta zurientzat baino ez zuten aldarrikatu.




2. Estatu Batuen konstituzioa (1789). Alexander Hamiltonek bultzaturik konstituzio baten testua idatzi zutn. Urte honetan indarrean sartu zen. Hiri boteretan oinarritutako sistema bat ezarri zuten:

a. Botere legegilea. Bi ganbera zuten. Senatua ( estatu bakoitzeko bi kide) eta Ordezkarien Ganbera (honetan estatu bakoitzak biztanleriaren araberako ordezkari kopuru bat zuen). Estatu Batuetako herri osoa pertsonifikatzen zuen Parlamentua. Beraz, Subiranotasuna Parlamentuan zegoen. Kongresuak zergak eta aurrekontuak onartzen zituen, lege-ekimena bideratzen zuen eta gerra eta bakea deklaratzen zuen.

b. Botere betearazlea presidenteak zuen. Lau urtez gizon zuriek aukeratuta. Presidenteak Gobernuko kideak izendatzen zituen, armadaren gaineko aginte Gorena zuen, legeak proposatu eta beto-eskubidea zuen. (Lehen presidentea George Washington izan zen).

c. Botere judiziala. Botere politikoarekin inolako zerikusirik ez zuena. Auzitegi Gorenak bermatzen zuen legeak konstituzioarekin bat zihoazela. Testu hura izan zen lehen konstituzio liberala, eta hura erabili zuten Europan eredu, absolutismoari aurre egiteko.

jueves, 25 de junio de 2020

Ilustrazioa eta despotismo ilustratua


ILUSTRAZIOA ETA DESPOTISMO ILUSTRATUA
“Dena herriarentzat baina herririk gabe”




Harrera

Ilustrazioa 1680ko hamarkadatik 1730era bitartean sortu zen mugimendu kulturala, filosofikoa eta intelektuala izan zen. Modu arrazionalista erabiliz, jende askoren mundua ikusteko era aldatu zuen. Ideien munduan iraultza bat zen. Eta kultura arloan ikuspegiak aldatu zituen. Politikoek, batez ere monarkek, aldatu behar izan zituzten bere agintzeko moduak ideien multzo honi esker. Eta horregatik gobernatzeko modu berri bat izan zuten, denboraren poderioz "despotismo ilustratua" ren izena hartu zuena.

"Ilustrazioa" deitutako mugimendu hau Ingalaterran eta Probintza Batuetan garatu eta loratu zen hasierako momentuan, baina gero hedatu zen baita Frantzia eta Italiara ere. XVIII. mendean Europa osan izan zuen oihartsuna ilustrazioak.

Garai hartan, ideia berriak jaso zituzten lekuak portuak zituzten hiriburuak ziren. Portuetan sarbidea ematen zitzaien merkantziei eta ideiei, ere bai. Beraz, Hanberes, Londres edo Hanburgo "hiri ilustratuak" bihurtu ziren aspektu askotan. Intelektualen batzarrak gertatzen ziren eta joera berritzaileak agertzen ziren. Landa eremuak, ordea, mugimendu honetatik kanpo geratu ziren, analfabetismoak eta pobreziak beste ardurak ezartzen zizkielako nekazariei.

I. Zergatik esaten zaio Argien mendea XVIII. mendeari?

Ilustratuek pentsatzen zuten giza arrazoiak ematen zuen argiak ezjakintasunarekin amaituko zuela eta egia aurkitzea posiblea izango zela. Ilustratuek uste zuten tradizioak edo sineskeriak ez zutela balio errealitatea azaltzeko eta itzal horietatik atera nahi zuten mundua. Horregatik “Argien mendea” deitzen zaio XVIII. mendeari



Olimpia de Gouges, ilustratua eta emakumeen eskubideen defendatzailea, beste ilustratuekin batzartuta ,  komiki baten irudian. (Olimpia de Gouges girondina zen eta kide iraultzaile jakobinoek gillotinatu zuten "emakume eta hiritarraren eskubideak" aldarrikapena idazteagatik).

II. Zeintzuk dira Ilustrazioaren ezaugarriak?

a. Arrazoia ( giza adimena) mundua ulertzeko modu bakarra zela defendatzen zuten. Horrela, ilustratuek giza adimena hartu zuten jakinduriaren iturria, eta ez beste “usteak”, sineskeriak, zurrumurruak…

Giza arrazoiaren bidez onartu edo ulertu ezin zen guztia baztertu nahi zuten; beraz:

a. Erregearen boterearen jainkozko jatorria ukatu zuten ilustratuek. Nahiz eta erregeek beraiek ilustratuen diskurtsoa bereganatu (horregatik esamolde hau erabiltzen da despota ilustratuen jardueraz hitz egiteko: "dena herriarentzat(...)", ilustratuek ez zuten onartzen botere absolutua eta arlo juridiko eta sozialean aldaketak eta demokraziarako urrats berriak eskatu/planteatu zituzten.
b. Ilustratuek herriaren superstizioak alboratu, kanporatu nahi zituzten.
c. Erlijioaren sineskeri desegokiak ere, mahai gainean geratu ziren zientziaren aurrerapausuak gertatzen ziren ehinean. Horrela, zientzia garatzen hasi zen eta berarengan konfidantza jartzen hasi ziren. Hala ere, eztabaida beroak sortu zituen jarrera honek Elizako ierarkiarekin.

b.     Mundua modu baikorrean ikusten zuten eta gizakiaren garapena geldiezina zela uste zuten. Hala ere, historiaren momento horretan “garapena” ilustratu askoren ustez europearren garapenara mugatzen zen. Gara horretan normaa denez, Mendebaldeko kulturan jaioak ziren ilustratu hauek mendebaldeko kultura eta zientzia hauetan zuten fedea. (Gogoratu behar dugu garaiko bidaiak komertzialak zirela, batez ere, errekurtsoak eta lehengaiak aurkitzeko asmoz. Beste kulturetako “garapena”-z ez ziren kezkatzen Garai horretan, salbuespenak salbuezpen).




c.      Ilustratuek hezkutza defendatu zuten eta jendearen bizi baldintzak hobetzeko tresnarik hoberena zela uste zuten. Horregatik, Europako herrialde askotan eskolak eraki zituzten eta horretarako, batzuetan errege erreginen babes ekonomikoa izan zuten. Horrez gain, Gogoratu behar dugu, ilustratuak aberatsenen semeak zirela, beraien garaian ikasi zezaketen bakarrak ziren eta. Hezkuntza XVII. Mendean ez zen oraindik guztion eskubidea, dirudunena baizik.

d.     Tolerantzia erlijiosoa bultzatu zuten ilustratuek. Gogoratu behar dugu Europako herrialde askotan erlijioaren gatazkak egona zirela aurreko mendeetan (XVI. Mendean) edo judu eta musulmanen jazarpenak edo kanporatzeak (XV. Mendean Españan, errege katolikoekin, adibidez). Mende askotan zehar Elizako ierarkiak esaten zuen “Eliza katolikotik kanpo ez dago salbaziorik”. (III. Medean sortua eta XIIIan edo XX. Mendeko Aita Santu batzuek oraindik errepikaturik). Hala ere, ilustratuek tolerantzia erlijiosoa bultzatu nahi zuten


e.      Ilustratuek absolutismoa eta gizarte estamentala biziki kritikatu zuten ilustratuek. Paradoxikoki, berehala ikusiko dugun moduan, despota “ilustratuek” errege absolutuak izaten jarratu nahi zuten, botere absolutua antentzen zutela. Nola izan daiteke, orduan? Historian maiz gertatzen den moduan, ilustrazioa ideien multzo handi bat da eta errege erregina horiek onartu behar zuten gizartearen ideien aldaketak zetozela eta moldatu edo egokitu behar zirela, baina ez zuten inoiz nahi izan beraien preibilegioei uko egin. Montestquieu edo Roussseauk, adibidez, demokraziari bultzada eman zioten botereen banaketa bultzatuz.




a. Voltairek, adibidez, Erregearen boterea mugatzeko Parlamentua defendatzen zuen.





b. Montesquieu zientzia politika eta soziologiaren sortzailetzat jotzen dute. Eta botereen banaketaren teoría aztertu zuen: ezekutiboa edo betearazlea, legegilea, judiziala.




c. Rousseauk “Gizarte kontratua”-ri buruz hitz egin zuen. Gobernuek itun soziala egiten dutela defendatzen zuen eta kontratu horren “gehienen borondatea” adierazi behar duela esaten zuen. Horren ildotik, subiranotasun nazionala defendatzen zuen. Beraz, subiranoa izateko herriak bozkatzeko eskubidea izan behar zuen. Demokraziaranzko lehenengo urratsak ematen hasi ziren.




  • Pentsalari ilustratuen pentsamendua apur bat gehiago kontrolatzeko zoaz esteka honetara eta irakurri 38. diapositibatik aurrera.



f.       Hala ere, mugimendu elitista izan zela esan daiteke, elite intelektual batentzat erreserbatuta. Beraz, lehen aipatu dugun moduan, hezkuntza maila altuko jendeak baino ez zituen ilustrazioaren ideiak barneratu eta defendatu. Hala ere, ilustratuek  herri xehearen “argiaren beharra” ikusi zuten.

g.      Librekanbismoa: Arlo ekonomikoan merkatari eta burges batzuek ideia ilustratuak merkataritzarako askatasunarekin lotu-erlazionatu zituzten. XVII. Mendearen amaieran liberalismo politikoak liberalismo ekonomikoari eman zion jarraibidea. Horrela, Adam Smithek, -liberalismo klasikoaren ordezkari eta aitzindaria- ekonomian errege absolutuaren protekzionismoa kritikatu zuen negozio gizonen askatasuna defendatzeko. Eta horregatik, merkatarien interesak defendatzen zituela, Estatuari (erregeari) ekonomian eskua ez sartzeko eskatzen zion Adam Smithek. Industrializazioaren lehenengo iraultzarekin batera (1780. Hamarkadan Europako leku askotan) fabriketako jabeak- negozio gizon burgesak, alegia- erregearengana helarazten hasi ziren haien eskakizunak. Eta merkatari horiek errege batzuen interesa piztea lortu zuten. Hortaz, herrialde askotan ilustrazioa eta librekanbismoa batera zabaldu ziren. Smith-ekin batera, beste egile eta ekonomialari berri batzuk ere sortu ziren. Horrela, Thomas Malthus edo David Ricardo. (Biek arreta jarri zioten biztanleriaren hazkundeari, eta gaur egun ikusita arazo ekonomikoak ulertu zituztela esan daiteke, baina ez zieten hainbeste garrantzirik eman gizarte arazoei).

h.    Zientzia esperimentalak hartu zuen lehentasuna mundua ezagutzeko. Ilustratu eta zientzialariek zientzia erabili nahi zuten mundua ikertzeko, kontrolatzeko eta menderatzeko. Amets bat agertu zen zientifiko eta naturalista askoren artean: ikerketari esker munduaren legeak ezagutuko ditugu eta natura menderatuko dugu gu gizakion alde.

Ilustrazioaren beste pentsalari batzuk:





 **************************************************************************

DESPOTISMO ILUSTRATUA




XVIII. mendean, Europako herrialde gehienetan monarkia absolutuak garatu ziren. Absolutismoa zen garailea sistema politiko eta ekonomikoak kudeatzeko. Monarkiek eutsi egin nahi zioten botereari eta gainera, areagotu nahi zuten botere hori. Beraz, Parlamentuen esku hartzeak ez zitzaizkie gustatzen, baina nabaritzen zuten gizartean arazo handiak zeudela biztanle gehienen bizimodua oso zaila zelako. Bizi baldintza latz horien ondorioz, erreinuetan desegonkortasuna zabaldu zitekeela ikusten zuten. Erregeengana heltzen zen herriaren oihua. Horregatik mininstroen artean erreforma hitza zabaldu zen. Testuinguru honetan erreforma hitzak esan nahi zuen aldaketa politiko eta ekonomikoak funtsezkotzat jtzen zituztela.

Baina interesen borroka bat zuten monarkia hauek planteatuta: Nola aldatu bidezkoa ez zen errealitatea erregeen beraien boterea kolokan jarri gabe? Nola hobetu gizartea absolutismoaren pribilejiodunei kalte egin barik?

Bi estamendu pribilegiodunek -kleroak eta nobleziak- monarkia hauek babesten zituzten. Eta erreforma batzuetan, pribilejidunen interesen kontrako neurriak hartzeko aholkatzen zieten ogasun ministro batzuek erregeei. Adibidez, zergen karga aldatzea dirudunek gehiako ordain zezaten.

Horrekin bazeukaten monarkiek tira-bira oso handia. Eta erreforma-politika batzuk planteatu zituzten. Filosofia-joera berri baten ideietan oinarrituta: ilustrazioan oinarrituta, hain zuzen. Horregatik erabiltzen da despotismo ilustratua esamoldea XVIII. Mendeko monarkia absolutuak izendatzeko.


Despotismo ilustratuak aurreko mendeko absolutismo monarkikoaren ildoari jarraitu zion. Eta zer egin zuten despota ilustratuek?: “Dena herriarentzat” (…)

1.      Estatua sendotzen jarraitu zuten. Funtzionarioak kontratatzen, Estatuaren funtzionamendua bermatzeko bulegoak, zergen-biltzaileak, poliziak eta soldaduzka zentralizatua: armada profesionala. Estatuaren boterea sendotu nahi zuten haren oinarriak aldatu gabe.

2.      Merkataritza-kapitalismoa garatzen jarraitu zuten. Horrela, erraztasunak eman zizkieten jabe berriei eta negozio-gizonei merkataritzan aritzeko, legeen bitartez. Protekzionismoa alde batera uzten hasi ziren protagonista edo eragile ekonomiko berriei (hiriko jabeak edo burgesak) negozioetarako askatasuna bermatzen zieten bitartean.


3.      Zientziari eta hezkuntzari garrantzi handiagoa eman zioten, eta arlo horretan aurrerapausu nabariak egin zuren, batez ere lehenengo urteetako hezkuntzan.




4.      Monarka hauek lan publiko handiak egiten jarraitu zuten. Horrela, beraien boterearen islada ziren eraikin horietan adierazten zuten erregeen agintea eta eragin soziala. (Administrazioko eraikinak, uraren kanalizazioak, etabar…).

5.      “Baina herririk gabe” (Beraz: askatasunik ez) Inoiz ez zuten askatasun politikorik eman nahi izan. XVIII. mendean iraultza burgesak edo liberalak gertatu arte ez zeuden hauteskundeak eta subirano bakarra erregea zen. Errege-erreginek Parlamentuak eta Estatu Orokorrak mesfidati begiratzen zituzten. Deitzen zieten soilik aholkuak emateko eta ez bazeuden oso behartuta sentitzen, ez zieten deitzen. “Konstituzio” hitza ez zegoen monarka absolutuen hiztegian. Erreforma batzuk egiteko prest agertu ziren baina erreformek ez zuten inola ere aldarazi Antzinako Erregimenaren oinarria eta pribilejio asko mantendu ziren. Hala ere, gizarte horren boterearen-estrukturan protagonista berri batzuk agertu ziren: hiriko burgesia, gero eta eraginkorragoa izango zena.



Carlos III, “Madrilgo alkaterik hoberena” despota ilustratuen adibidea.





martes, 2 de junio de 2020

Ekonomian Itzi ebaluatu

ORAIN DUZU ZUK TXANDA!!
Ebaluatu Itzi-ren lana!!
Esteka honetan minutu bateko nire bideoa
(historiarako prestatu nuen. BAINA ZUEK EKONOMIAN ebaluatuko nauzue!! Izan majuak!!!)




Kopiatu koadro hau eta markatu "X" batekin. Gero beheko galderak erantzun zure iritziarekin:


Gutxi
Nahiko
Ondo
Oso ondo
Bikain
AZALPENAK (Ondo azaltzen du?)






METODOLOGIA (Dinamikoak, kooperazioa bultzatzeko)






EKONOMIA DAKI? (Zure ustez)






KLASEAK PRESTATZEN DITU GOGOZ? (zure ustez)





INTERESA DU EKONOMIAN eta MUNDUAN?





LORTU DU GAI HAUETAN ZURE INTERESA PIZTEA?






ZEIN JARRERA DU IKASLEEKIN – ekonomian duten arazoekin laguntzeko-?







1. Uste duzu maila ona adierazi duela COVID19ko krisian? Zergatik? Ze proposatzen diozu hobetzeko?



2. Zein da zuretzat konfinamenduan eskolak emateko modurik hoberena? 

a. Bideoak irakaslearen azalpenekin.
b. Bideoak azalpenekin irakaslearen abotsean baina bera ikusi gabe. (argazkiak edo azalpenak bakarrik)
c. Klase presentzialak- bideokonferentziak
d. Hirurak, segun zertarako.

3. Azaldu nahi duzu zure iritzia?


4.  Zer moduz sentitu zara lanekin aritzen?


5. Uste duzu konfinamendan ikasi duzula?



6. Giza-balioak: Uste duzu ekonomian pertsona hobea izaten ikasi izan duzula? Uste duzu giza eskubideen garrantziaz zerbait ikasi duzula? 


7. Uste duzu gizartean hiritar hobea izateko balio duela ekonomiak, gizartean konprometituago egoteko? Zergatik?


8. Uste duzu pertsona moduan hurbil egon dela irakaslea, laguntza eman dizu behar duzunean, eskatu diozunean?




MILA ESKER HOBETZEN LAGUNTZEAGATIK!!!
Mila muxu!!
Itzi




EGIN KOMENTARIOAK bera hobetzen laguntzeko:

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...