TXINA INPERIALISMOAREN GARAIAN
Opioko Gerrak
Gaur aurkeztu nahi dizuet ikasle hauek egin duten lan boluntarioa. Interesatuta zeuden gai honetaz, eta landu dute. Oraindik ez gara "heldu" - klaseko azalpenetan- XIX. mendera, baina animatu dira "etorkizuna" ikertzen...
Hona hemen, beraien lana:
Irati
Txina, tamaina eta populazio handieneko inperioa zen, politikoki bateratua zegoen mandarinen burokrazia. Enperadore meztizo baten aginpean.
Zibilizazio Txinatarra, gizartearen antzinakoenetarikoa zen. Ekialdearen eta Mendebaldearen arreta piztu zuen, han asmatu zituztelako haibat gauza, adibidez: papera, inprenta, iparrorratza… Baina gauza atzerritarrak ondo ez zituzten hartzen eta kanpoko mundura itxita egon zen Txina mendeetan zehar. Isolamendu horregatik eta hain handia den inperio bat izanda, lurraldeka banatzeko aukera moduan ikusi zuten potentzia handiek eta beraien helburua konkistatzea bihurtu ze. Beraz, XVIII. mendearen amaieratik aurrera, Txinako merkatu handian sartu nahi zuten euren interesetarako baldintza onuragarrietan.
XIX. mendean zehar, dinastia Quing-en ahultasuna eta barne gatazka sozialak aprobetxatuz, potentzia handiek mota guztietako gerra eta presioen bidez, hainbat itun desberdin bultzatu zituzten Txinarekin. HOrrela, Txinako merkatuan sartzeko baimenak lortu zituzten Mendebaldeko potentziek batzuk eta Txinako portuak merkataritzara zabaltzeko behartu zuten Txina.
Hau izan zen Opioko lehenengo gerra: 1839-1842. Britainiarrak, Txinarekin zuen merkataritza balantza kaltegarria konpentsatzeko, (Britania Handiak Txinari te kopuru handiak erosten zizkion). Hala, britaniarrak Indiaren opioa sartzen hasi ziren Txinako merkatuan, eta honek Txinako herritarrengan ondorio izugarri txarrak ekarri zituen: droga menpekotasunak. Txinatarrek britaniarren truke komertzial hori debekatu zutenean, Erresuma Batuak Txinaren kontrako gerra hasi zuen. Txina garaitu zuten britaniarrek eta Nanking hitzarmena onartu behar izan zuen. Lehen Itun Desorekatua izan zen, britaniarren alde. Horrela, Erresuma Batuari eman behar izan zion zion Txinak "Hong Hong". Horrez gain, Txinak eman behar izan zion sei portuetako sarrera. Adibidez, Sanghai. Bi urte geroago, Estatu Batuek Txinarekin haien ituna sinatu zuten,eta haiek ere, berme eta abantaila handiak lortu zituzten Txinako barne merkatuan.
Oier
Geroago, 1856.urtetik 1860.urtera, Bigarren Opio Gerra gertatu zen. Testuingurua nahiko ezegonkorra zen, “Tai Ping” iraultza gertatzen ari zelako hamarkada haren hasieratik, Enperadorearen kontra. Hortaz, Frantzia eta Erresuma Batuak egoera horretaz baliatuz, bere nahia Txinari inposatzeko, sartu ziren gatazkan. Ondorioz, Txinak Pekingo Itunaren bitartez beste hamaika portu zabaldu eta biztanle kanpotarrei onurak eman behar izan zizkien. Horrez gain, akuratze-lurraldeak eta trenbide-emakidak lortu zitusten europearrek Txinan eta lurralde txinatarra lau esku- hartzeko zonaldeetan banadu zuten. Errusiarrentzat izan zen iparraldea, Alemaniarrentzat iparmendebaldea, Britainiarrentzat Yangtséko harana eta Frantziarrentzat hegomendebaldea.
Hurrengo gertakizun garratzitsua Gerra Txino-Japoniarra izan zen, 1894tik 1895ra. Gerra hau inperialismo japoniarraren lehen urratsa izan zen, Asian. Gatazkaren iturburua Txinaren aliatua zen Korearen kontrola lortzea izan zen. Txina eta Japoniaren arteko liskarra izan zen. 1895.urteko Shimonosekiko Itunarengatiko porrotaren ondoren, Korearen independentzia aldarrikatu zen, benetan Japoniaren kontrolpean zegoen arren, eta Txinak Taiwan uhartea eta Liadong penintsula Japoniari laga zizkion. Hala ere, azken hau Errusiak erreklamatu zuen eta herrialde nipondarrak hari uko egin behar izan zion.
1900.urteko Boxerren Iraultza.Asiako lurralde hauetan Japoniak eragindako kalteak zirela kausa eta potentzia mendebaldar berrien esku-hartzeak talde nazionalisten sorkuntza sustatu zuen. Nazionalismoa Txinan zeuden atzerritarren kontra agertu zen. Besteak beste, “Ukabil Zuzen eta Armoniatsuen” elkarte sekretua Boxerrak, Britainarren arabera. Hauek arte martzialak praktikatzen zituzten eta 1899tik Txinatar katolikoak eta misiolari mendebaldarrak hiltzen ibili ziren. 1900.urtean altxamendu bat hasi zuten Pekinen eta atzerritarren auzo diplomatikoa setiatzea lortu zuten bi hilabetez, mendebaldeko zazpi potentzien arteko operazio militar batek, Japonia barne, garaipena lortu zuten arte. Ci Xi enperatrizak -iraultza sostengatu zuenak- kalte-ordainketa altuak eman behar izan zizkien potentzia atzerriterrei, onura ekonomikoekin batera.
Azkenik, Qing dinastiak, makal eta ospegabekoak, 1911ko altxamenduan porrot egin zuen, eta horren ondorioz Txinako Errepublika aldarrikatu zuten. Hala ere, ezegonkortasun politikoa ez zen gutxitu eta potentzia mendebaldarrekiko menpekotasuna mantendu zen.
Lucas
Beraz, garai hartan enpresek ez zuten behar kolonia pribatu batean ezarri eta kontrolatu, XIX. mendean, gestoreak eta akziodun handiek Londres, Amsterdam edo Paris-en boterea kontrolatu zezaketen eta Estaduek botere finantziarioaren interesak babesten zituzten: akziodunena, alegia. Marxek "barre egiten zuen" egoera horrekin eta honela kalifikatzen zuen: gobernuak sindikatu kapitalistak bihurtu dira.
Akziodunek gobernuen gainean zuten influentzia ikusteko eta ulertzeko, adibiderik argiena Opioko Lehenengo Gerra da (1840-1842), Erresuma Batua eta Txinaren arteko konfliktua. Mendearen lehenengo erdian Mendebaldeko Indian Konpainia Britanikoa eta beste negozio gizonek diru mordoa irabazi zuten opio eta beste drogen esportazioarekin (Txinara). Txinatar asko adiktoak bihurtu ziren eta hango gizartea suntsitu zuen drogak. Horregaitik, 1930-ean herrialdeko gobernuak drogaren salerosketa debekatu zuen, baina britanikoek ez zuten legea errespetatu. Hau zela eta, Txinak droga kargamentuak espropiatzen eta hondatzen hasi ziren eta drogen monopolioaren enpresek oso erlazio estua zutenez gobernuarekin (ministro eta kongresista batzuk akzioak zituzten enpresa horietan), estadua presionatu zuten ekin egiteko beraien interesak defendatuz.
Miriam
1840an, Britaina Handiak guerra bat deklaratu zuen Txinaren kontra, komertzio askea lortzeko asmoarekin. Ingelesak irabazi zuten, beraien armak askoz hobeak zirelako eta, artillería, bapore ontziak, suziriak eta errifleak zituzten. Txinak Itun bat sinatu zuen non hau bete behar zuten: Txinak ezin zuen Opioren kontsumoa mugatu eta Txinako poliziak haien negozioan egindako min guztia konpentsatu beharko zuten. Ingelesek Hong Kong uhartearekin geratu ziren 1997ra arte. Hong Kong oinarri seguru bat zen droga-trafikoa burutzeko. XIX. mendearen amaieran, populazioaren hamarrenak (40 milioi pertsona) adiktuak ziren, hau zekulazko inpaktua izan zuen, ekonomikoki eta sozialki.
Egiptok ere Ingalaterrako kapitalismoa errespetatu zuen. XIX. mendearen zehar, ingelesek eta frantzesek mailegatu zuten izugarrizko diru kopurua, Suezeko kanalaren proiektua finantzatzeko. Geroago beste proiektu batzuk bultzatzeko, baina askoz arrakasta gutxiago izan zuten. Egiptoko zorrak asko handitu ziren eta Europako hartzekodunek egiptoko gaietan esku hartu zuten. 1881an Egipzioko nazionalistak haserretu ziren eta iraultza egin zuten. Aldebakarreko indargabetze bat ebatzi zuten kanpoko zorrena. Urte bat geroago, Egipto Ingalaterrako protektoratu bat bihurtu zen Bigarren mundu gerrara arte.
Claudia
Ez ziren inbertitzaileen interesak babesteko borrokatu ziren gerra bakarrak izan. Egia esan gerra bera opioa bezala merkantzia bihur daiteke. 1821ean greziarrak matxinatu ziren Otomandar Inperioaren aurka. Altxamenduak sinpatia handia piztu zuen Britainia Handiko zirkulu liberal eta erromantikoetan. Lord Bairon poeta, Greziara joan zen matxinatuekin batera borrokatzera, hala ere Londresko finantzarioek matxinoen buruzagiei Greziako matxinadaren fidantzak emateko proposatu zieten aukera ere ikusi zutelako. Londresko burtsan negoziatzeko greziarrek agindu behar zuten bonuen zenbatekoa gehi interesak itzultzeko, betiere independentzia lortu duten inbertitzaile pribatuek irabaziak lortzeko bonuak erosten dituztela edo Greziako arrazoiarekin bat egiten dutelako edo bi arrazoiengatik, nor daki!.
Greziako matxinadaren arabera, Londresko burtsan gora eta behera egin zuten akzioek: Hala Eladiako gudu zelaietan izandako arrakasten eta porrot militarren arabera igo eta jaitsi egiten ziren akzioak. Turkiarrek abantaila lortu zutenean matxinoen berehalako porrotarekin akziodunek galtzeko aukera izan zuten. Akziodunen interes guztia interes nazionala zen jadanik, beraz Ingelesek nazioarteko flota bat antolatu zuten eta honek 1827an otomandar flotilla hondoratu zuen. Navarinoseko batailan mendeetako menderatze nagusiaren ondoren Grezia askea izan zen baina askatasuna herrialde berriaren zor izugarriarekin batera heldu zen.Eta ez zegoen Greziako ekonomian ordaintzeko modurik. Inbertitzaile ingelesen aurrean hipotekatuak geratu ziren greziarrek hamarkada luze batez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario