Itxurakeria aldarrikapenetan??
Kaixo, historiagileok!!
Gaur ikasle baten lana aurkeztu nahi dizuet. Mireiak ikertu nahi zuen Jefferson Estatu Batuetako presidentearen bizitza, nolako jarrera zuen beltzen esklabotasunaren aurrean, esate baterako. Apur bat "moskeatuta dago" aldarrikapen handiek itxurakeriarekin, hipokrisiarekin. Hona hemen bere ondorio batzuk:
"Bill of Rights-ek, AEB-ren independentzia adarrikapenak eta Virginiako Herri Onaren Giza Eskubideen Aldarrikapenak gauza bat dute amankomunean: hipokrisia. Nahiz eta hirurak aurrerapen historikoak izan etorkizunerako, erakusten dute nola pribilegio batzuk opresio-sare batean oinarrituta dauden. Eta adierazten digu boterearen sistemak jende askoren bizitzan eragin gogorra eta krudela duela.
Thomas Jeffersonek, AEBko independentzia deklarazioa idatzi zuen idazlerik nabarmenetariko batek, hauxe esan zuen: "Egia hauek ditugu oinarri: gizon guztiak berdinak dira sortzez". Lehenik eta behin, bakarrik gizonei egiten die erreferentzia. Hain zuzen ere, gizon zuriak. Gizon beltzak ez ditu pertsonatzat jotzen, ia ia. Eta emakume beltzak, ezta pentsatu ere!
Ez da harrigarria nola gaur egun gizon zuri batek bizitza hobeagoa izateko aukera gehiago izango duen emakume beltz batek baino. Menderakuntza bikoitza bihurtzen da: esklabua, beltza izateagatik; eta ahulagoa gizartean, emakumea izateagatik. Horrekin esan nahi dudana ez da emakume beltz batek ezin duela ibilbide arrakastatsurik egin, askoz ere zailagoa izango zaiola baizik.
Askatasunari, giza eskubideei eta berdintasunari buruz hitz egin behar badugu, gogoratu behar dugu Thomas Jeffersonek 600 esklabu baino gehiago izan zituela, lujuzko bizitza mantentzeko.
Baten batek esan dezake hori guztia gara hartako mentalitate orokorraren emaitza dela. Dena den, nire ustez, esklabotzaren defendatzaileek ziur aski barru-barruan bazekiten jarrera hori txarto zegoela; hala ere, beren buruari eta haien pribilejioei lehentasuna eman zieten eta beren ospea mantendu, auto-justifikatu baino ez zuten egiten".
Mireia A. (2020)
No hay comentarios:
Publicar un comentario