NORK KUDEATU BEHAR DU GLOBALIZAZIOA?
Kaixo ekonomialariok!
Egun hauetan ekonomiaren garapena ikusi dugu. Gogoratzen baduzue, 1930. hamarkadan sortu zen teoria ekonomikoa (Keynesianismoa) aztertu dugu. Ikusi dugun moduan, teoria eta praxix ekonomikoa 1979-80ko hamarkadan aldatu zen herrialde askotan eta Merkatu aske-ko ekonomia edo Neoliberalismoa bultzatzen hasi ziren mendebaldeko gobernu asko, EEBBetakoa edo Britania Handikoa, besteak beste. Azken teoria ekonomikoaren bultzatzaile eta sortzailerik ezagunena, Milton Friedman nobel saria izan zen.
Beraz...urteak pasa ahala GLOBALIZAZIOA sortu zen. Munduko harreman komertzialak -ekonomikoak-, kulturalak edo sozialak baldintzatu duen egoera.
Lerro hauen azpian, galdera batzuk dituzu ikertu eta ikasteko (78. orrialdean):
1. Nork egin behar du globalizazioaren kontrola?
2. Zer da mundu mailan "abantaila konparatiboa" edukitzea?
3. Zertan espezializatu dira garatu gabeko herrialdeak historian zehar?
4. Zer gertatzen da gaur egun deslokalizazioarekin? Norentzat izan daiteke egokia, edo desegokia?
5. Zer ikusten duzu goian dauden argazki hauetan?
6.Nortzuk dira globalizazioaren protagonistak?
7. Zer da eta zertarako erabiltzen da Ordainketa Balantza?
8. 84. orrialdean. Aipatu globalizazioaren esternalitate negatiboak.
La Amazonía tiembla con Bolsonaro
Martxoan, desbasoketaren record berria
No hay comentarios:
Publicar un comentario