viernes, 3 de abril de 2020

BPG birpasatzen


BPG birpasatzen...



Kaixo!!

Gaur (eta aste santuko lehenengo egunetan) zer egin behar duzu? ERANTZUN GALDERAK!!

(eskuz ala ordenagailuz. Baina ez egin copy-paste; eta argazkia bada: argi eta garbi bidali)

Birpasaketa sakona egingo duzu bideo hauek begiratzen:

2. Zer da BPG? BPG... zoaz esteka honetara!!
3. BPG nola kalkulatu dezakegu?. Klikatu estekan.
4. Alerta egoeran hartutako neurri ekonomikoak. Klikatu estekan eta jarri zerrenda batean, asko azaldu gabe.
5. Koronabonoak zer dira? Klikatu estekan eta eman definizio bat.
6. Inbertitzaileak desberdintzen. Azaldu zuk!
7. Inbertsioa... zer da?

Noiz eman behar duzu lan hau? 5 egun emango dizut.

APIRILAREN 7an epea amaituko da.

Baina gaur egiten baduzu, aste santu osoan libre!!
Aste Santua amaitzen denean aste bat izango dugu birpasatzeko hau guztia eta aste horretako azkenengo egunean azterketa bat egingo dugu (apirilaren 24ean). Bale? Aurreko egunean, klase presentziala!! (apirilaren 23an)

Aste Santuko lana da gaur amaitu nahi ez baduzu. Baina saiatu egiten!!! (Notarako hartuko dut kontuan, asko baloratuko baitut zure lana. Ez kopiatu, adi egongo naiz...eta oso gutxi zarete;).
Lan honen luzera: Nahi duzun beste. 


A! Itzi-youtuber izango naiz Aste Santuan. "Emozioak dantzan" etiketan gauzak publikatuko ditut...denbora badaukat jejeje...

MUSU ETA BESARKADA ASKO ZUENTZAT. AGOBIATZEN BAZARETE, KORREOAN NAUKAZUE!!


miércoles, 1 de abril de 2020

Azterketa

Nola izango da ostiraleko azterketa??
Shock: Filmaren esteka

YES, WE CAN!!!!!

1. Galdera laburrak izango dira.
 (Esango dizuet galdera bakoitzean zenbat lerro, gutxi gorabehera...).

2. Galderak ESKUZ idatzi behar dituzu, eta ezin da erantzun galdera barik, nik jarriko ditudan moduan idatzita egongo dira, gorriz. Erantzunak beltzez edo urdinez.

3. Ordenean erantzun behar dituzu. Argazkietan orrialdearen erdia agertuko da eta enfokaturik!!. HAU OSO INPORTANTEA DA. Ez badut ikusten, ezin dut baloratu.

4. Gogoratu zure klaseko zenbakia. Horren arabera, egingo duzu azterketaren eredua. (Eredu A, B edo C. Beraz, hiru azterketa desberdin egingo dut).

5. Publikatuko dut historia orduan (1Akoa) eta ekonomia orduan (1Bkoa). (Hiru ereduak jarriko ditut eta bakoitzak berean klikatuko du eta horixe egingo du). Momentu horretan jakingo duzue zein tokatu zaizuen.

6. Galdera asko egongo dira. Beraz, ezin izango dituzue amaitu. Baina lasaiiiiii, hori gertatu arren "bikain" atera daiteke. Helburua da elkarrekin ez txibatzea edo kopiatzea. Ahalik eta hoberen egin behar du bakoitzak berean. Beraz, azterketa baino lehen lan-kooperatiboa egin dezakezue. Baina ez zaizue komeni azterketaren momentuan.

7. 50 minutu idazten egoteko eta amaitu ondoren, clasroom-era igotzeko. Bost minutu gehiago edukiko duzue igotzeko. (Guztira 55 minutu) Zuek kalkulatu ondo zuen denbora. Ez eman EPETIK kanpo. Klase presentzialean komentatuko dugu.

8. Gai hau asko prestatu dugu!! Uste duzuena baino gehiago dakizue!! Pelikula ikusi duzue, nire azalpenak, tele-lana eta iruzkinak...badakizue!!

9. Zeri emango diot garrantzia?? Egoera desberdinen ulermenari. Hiztegiari, kausak, neurri ekonomikoak, ondorio sozialak, antzekotasunak krisietan, urteak pertsonaiak. Euskera egokia erabili, oso inportantea da!

10. Nire asmoa da guztiok gainditzea. Uste dut guztiok baikor aurkeztuko zaretela, ikasi ondoren. Eta gero jokoan notak (5etik 10era) egongo dira. Ea lortzen dugun/duzuen!!!




BPG (8) Inbertsioak ulertzen




BPG (8)
Inbertsioak ulertzen...



Zer egin behar duzu gaur??
1. Bideo hau Inbertitzaileen gaineko hiztegia (kontzeptuak) hobeto ulertzeko. Entzun: nahaste borrasterik ez!

2. Bideo honetan atzoko galderen erantzunak dituzu. Beraz, atzoko zure erantzunari (beltzez) gehitu nire azalpen honetan agertzen diren azalpenak (gorriz eta erredaktatua).

3. Beste gauzatxo bat, bideoan ahaztu zaidana: 6. galderakoa. Bideoan gauza bat ez dut komentatu. Izakinak (son las "existencias" de una enpresa. Enpresak ekoiztu duena eta oraindik saldu gabe dagoena). Momentu honetan jendeak komuneko papera pilatzen du etxean, jejeje -horiek dira gure izakinak-. Izakinak dira, adibidez, oraindik supermerkatuetara eraman ez dituzten latak, nahiz eta jada ekoiztuta egon kontserben enpresetan.

4. Gaur zerbait eman behar duzu?? Bai!! 2. galderakoa. (Zure apunteak beltzez gehi osatutako informazioa gorriz). 


Iritzia: (Zoaz esteka honetara, ondo azaltzen du eta) Paises (muy) bajos. Iñaki Gabilondo. GAIA: Europa de dos velocidades. Tristeza para los paises economicamente más débiles. El proyecto europeo de ciudadanía, herido. Europa se queda sólo en Mercado Común...

Argazki hau guztiontzat Kirikuren partez.
(Bera dago nire lan egiteko karpetaren gainean,
"oso metaforikoa" ;D)

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...