viernes, 8 de mayo de 2020

Txiapas COVID19 ko garaian

Txiapas COVID19-ko garaian
Chiapas en tiempos del COVID19

Este es "Guayo" mi amigo mexicano.

Con este video os quiero explicar cómo llegó él a saber que unos alumnos de Bilbao quieren conocerle...


Hemen duzue Eduardo A. L. Martinez (Guayo, lagunontzat) Eta berak bidali dizkit bideo hauek zuentzat. 

  • Ikusiko duzue bideo honetan, berak kontatuko dizue nola bizitzen ari diren COVID19ko egoera Mexikoko estatu honetan, Txiapasen.
  • Eta bideo honetan agurra egiten dizue  nor den eta zer moduz dagoen esanez. ¡Atentos que os nombra!(...a! PREPA batxillergoa da. "Preparatoria")



Zer egin behar duzu?

Egin testu iuzkin bat. Oso testu iruzkin arraroa izango da, testua ez dagoelako. Orduan...nola egin? Kopiatu bideoaren parterik interesgarriena -zure ustez- gazteleraz. Eta gero, egin kokapena, analisia,  testuingurua eta garrantzia. 
Logikoa denez, Mexico eta Txiapas-i buruzko informazioa hartu kontuan!! (Eta, logikoa denez, baita pandemiari buruzko informazio apur bat ere). Zure eskema, ardatz kronologikoa, eta nahi duzun informazioa bilatu, baina ...Ez kopiatu beste batena!

Luzera: 2 orrialde gutxienez. Testu iruzkin osoa egin euskeraz. Testua izan ezik!! Ez ahaztu: aipatu beti Guayoren hitzak (zure testukoak)

Noiz eman behar duzu? Aste honetako historikako bigarren egunean!! Classroom-en duzu data!! 
(Begiratu beheko argazkiak!)

Oilotegi

Guajolotes

Bildotzak

Zer pensatzen dut?


Zer pentsatzen dut nik?
Errefuxiatuak Saharan konfinatuak. 
Guri etxean geratzea eskatu digute




Saharari buruz?

Sahararrak bi taldetan banatuta daude: alde batetik, Marokoko erregimenen azpian daudenak, eta, bestetik, kanpamentu errefuxiatuetan bizi direnak.
Errefuxiatu-talde horrek gero eta eragin Txikiagoa du arlo politikoan, eta 45 urte daramate eremu horietan ahaztuta. 1992an Marokorekin akordioa egin zen su-etenean, baina onuradun bakarrak Marokoarrak izan ziren. Ni Sahararra banintz, inpotentzia handia sentituko nuke nire etxea izan den tokian hobekuntzarik ez ikusteko eta herrialde bakoitzak bere onerako begiratzen duela ikusteko, lankidea zapaltzeko inolako eskrupulurik gabe.

Bizitza osoko konfinamendua

Frente Polisarioa oso egoera txarra bizitzen dute, hor bizitzen den jendea ez dauka ezer ez bizitzeko eta bizitzen dute ahal duten moduan esate baterako ematen dituzten laguntzekin. Ez daukate ia ezta edukitzeko beharrezko janaria eta normalean hiltzen dira desnutrizioagatik. Hau hobetzeko mundu osoko medikoen programa zentratu da jende honetan nutrizio hobea edukitzeko eta bere egoera hobeto izateko.
Nire ustez, oso gogorra izan behar da, jakitea estudioak daukazula eta ezin duzula ezer egin egoera hobeagoa izateko zure herrialdean edo kasu honetan kanpamenduan, ezin dezakezula zure benetako herrialdera bueltatzea zeren eta norbait kolonizatu du. Ikustea, bakarrik bizi alha dezazula ematen dizuten laguntzekin oso gogorra izan behar da.

P.A.

Errefugiatuak "bizitza osoko konfinamenduan" daude?

Saharako kanpamentuak bisitatzean, haien egoera ikustean, jendea harritzen da. Jendea hor bizi irauntzeko ahalmen oso handiak egin dituzte nahiz eta haien laguntzak modu oso handian murriztu. Sahara egon da herri baten eskuetan eta gero beste herri batekoen eskuetan, horrela aldi askoz azkenean 1991an Marokorekin bakea sinatzeko. Saharaui askoek ez dituzte ia eskubiderik. Laburbilduz, Sahararen egoera penagarria da. Tituluarekin nago ados, bizitza osoko kmonfinamenduan bizitzen ari dira, beraien egoera oso serioa da eta ez du inork ezer inportanterik egiten. Penagarria da ikustea herrialde bat egoera horretan. Laguntzak 100/70 murriztu zirela irakurtzean oso txarto sentitu nintzen zeren eta beraien egoera bakarrik ezin dute aldatu.

A.S

 TINDUF-en errefuxiatuak

Tinduf errefuxiatuen kanpamentua basamortuaren erdian dago eta dirudi ezinezkoa bizitzeko baina eraiki dute beharrezkoa bizitzeko, hori izan arren oso zaila da hor bizitzea. Jende hau hemen bizitzen ari dira zeren eta 1952 Espaniak Sahara kolonizatu zuen baina 1972 NBE-ek independentziaren eta autodeterminazioaren eskudbidea izan behar zutela esan zuten orduan Espania referendum bate egin zuen. Baina hemen ez zuen amaitu Marakok Sahara okupatzen saiatu zen eta Espania laguntza eman zion eremuaren administrazioa ematen, Madrilgo "Tripartitos" akordioak. Marokok errepresio handia ezarri zuen Saharan: torturak, bortxaketak, desagerpenak, desnutrizioa, kendu medikuntza… Nahiz eta hori guztia gertatu, ez da amaitu eta Saharako jendeak oraindik manifestaldiak egiten ditu eta aurrera jarraitzen dute. Bizitza errefuxiatu moduz oso zaila da, Tindufeko bizitzaren sinonimoa itxaropen da zeren eta guztia lortzeko itxaron behar dute. Gero gehienek ikasketak dauzkate baina ezin dute praktikan ipini. Haien ekonomia beste herrialdeen eskuetan daude eta Tindufen soldatak oso txikiak dira honen ondorioz desnutrizio asko dago.

Nire ustez egoera honekin amaitu behar da eta alde batetik NBE bere partea egin behar du baina guk, batez ere Espaniako herritarrek presioa egin behar dugu gobernura haien erlazioak Marokorekin amaitzeko eta Saharari laguntza emateko, amaitu behar Espaniako gobernuak egiten duten errepresio guztiekin. 

J.A



Krikibaren bideoa

Krikiba errefuxiatua da eta saharaui gisa duen bizitza eta Saharako errealitate gordinaz hitz egiten digu. Bi zatitan banatutako herria da, lehenik Marokok okupatutako Sahararen zatia, han indarkeria eta torturak erabiltzen ziren. Gero, errefuxiatu-esparruen zatia non beti oinarrizko gauzak falta ziren esate baterako: ura, argia eta elikagaiak. Gainera, errefuxiatu guneak ez zuten gobernuaren laguntzarik izan baizik eta Espainiako ONG-ren laguntza. Gaur egun, zoritxarrez, Maroko eta Sahararen arteko gerran dauden gatazka berriak sortzen dira, eta horren ondorioz hango errefuxiatuak beteranoenak bihurtzen dira, 44 urte luze ondoren. Baina alde ona da, iragan latz horren ondoren, Espainiara iritsi eta Bilbon kokatu zela, eta zorionez, oso babestuta sentitu zen. Ni haren lekuan jarriko banintz, saharaui baten azalean, beldurrez eta ezintasunez sentituko nintzateke bidegabekeria horren aurka ezer egiterik ez nuelako, hala ere haren espiritu berdina izango nuke, hain zuzen, laguntzeko espiritua.

Nire ustez, Saharako herriarekin gertatzen dena bidegabekeria bat da. Saharauiek jasan behar duten zapalkuntza  izugarria da. Hainbat herrialde jarraitzen dute beste aldera begiratzen, laguntza eskatzen zaienean. Horregatik, daukagun guztia baloratu behar dugu eta ez kezkatu gaur egungo behin-behineko konfinamendu egoeragatik, haiek bizitzako osoko konfinamenduan bizitzen dutelako...
L.U



TINDUFEKO ERREFUXIATUEN KANPAMENTUAK 

Egoera toki honetan oso gogorra eta deserosoa da zeren eta ez dago ia ezer eta errefuxiatuek eraiki dute bere herria espainako Gobernuz Kanpoko Erakundeen laguntzari esker. Horrela lortu dute hau aurrera eramatea baina eraikinak ez dira oso onak eta egoera txarrean daude.
 Egoera honek ni triste jartzen nau zeren eta pertsona batzuk ordaindu behar dute bi pertsonen artean adostu zena (Pertsona horiek boteredunak) guda eta beraiek bizitza ona daramate. errefuxiatuak oso txarto dauden bitartean.

I.R.

(POLISARIO) Espainiak zabaldu egin du Saharako errefuxiatuen kanpamentuak ez direla seguruak, Argelinoek atentatuak egiteko arriskua dagoela esanez.  Albisteak dio hau bidegabekeria galanta dela, Espainiak ez baitauka aski adin gaineko Saharauiak haien herrialdeetara bidaltzen eta horrez gain “fake-news”ak zabaltzen dituzte haien aurka, kanpamenduak guztiz seguruak diren heinean.  Argi dago nik bat natorrela Polisarioak esaten duen gehienarekin: ezin da egiazkoa ez den zerbait zabaldu eta oraindik gutxiago hain egoera latza pairatzen ari den gizartearen talde handi bat han bizitzen ari dela jakinez gero, ez dauka zentzurik eta berekoikeri itzela da.

(VIAJE A LOS CAMPAMENTOS DE TINDOUF) Frente Polisarioko jendea sufrimendu izugarria pairatzen du eta minimoz bizi dira.  Goseteagatik hiltzea ohikoa da hango jendearen artean jakien falta itzela delako  eta egoera hau hobe dezala, nutrizioan adituak diren hainbat mediku hasi dira lanean irtenbideak bilatzen.  Hau argi dago egoera oso txarra dela, zeure herrira bueltatzeko aukerarik ez duzula kolonizatu egin dutelako jasanezina da eta etorkizun duina izateko lan egin ondoren beste batzuen laguntzaz bizi behar izatea ez da justua, eta ez litzateke paso egin behar egoera honen aurrean.  Oso gutxi entzun dugu honi buruz eta badirudi ikustezinak direla, horixe da txarrena.

M.M.



jueves, 7 de mayo de 2020

koronashock (5)

Jarraituko dugu gure mundua ulertzen??
Ikusi telesaioaren minutu 7tik 35ra!!


Kaixo ekonomialariok!
(Gogoratu tituluan telesaioaren esteka duzuela)

ASTE HONETAN berriro izango duzue aukera dokumentala ulertzeko, errealitatea ulertzeko, ekonomia, azken finean, hobeto ulertzeko.
Hauek dira egin behar dituzuen galderak: 4 EGUN DUZU ERANTZUTEKO A-tik H-ra galderak!!

A. 7-8. minutuetan aipatzen dira arlo ekonomiko hauek: agroindustria, atomobilak, digitalizazioa. Idatzi orrialde baten erdia zer den azaltzen eta zergatik den hain inportantea Espainian.

B. Gero aipatzen ditu Txinan ekoizten diren gauzak. Zeintzuk dira? (5 bilatu behar dituzu).

C. Geroago, telesaioak aipatzen du Ebay eta enkanteak (subastas). Zer gertatzen ari da arnasa hartzeko tresnekin gaur egun? Erlazionatu: 





GLOBALIZAZIOA(izenburua)

1. Merkatu "askea/basatia" -
2. Globalizazioa-
3. Oligopolioak
4. Ekoizpena: deslokalizazioa
5. Kultura, pertsonak, merkataritza

Galdera hau (C.) Idatzi orrialde bat kontzeptu horiek erlazionatuz.


D. Egin ardatz kronologiko hau eta osatu URTEAK eta gertakizunak: (22. minutuan hasi eta 26. minutuan amaitu).


  • 1945: EEBB eta Europak eredu _____
  • 19___Europako Altxairu eta ikatza___
  • 196__ Satelite____
  • 19___ Petroleo___
  • Krisi Finantzarioak eta kapitalismoaren____
  • 19___ Istiluak eta gatazkak_________
  • Bertoko ekoizpena Hego Koreakoa baino___
  • Errentagarritasuna______
  • 1980tik gaur arte industria BPGren %25tik_____
  • Globalizazio prozesu honetan galtzaileak izan ziren_________eta irabazleak______
  • Eta multinazionalak mundu osoan zehar____
  • 19___ SESB___
  • Kapitalismo (nolakoa?)_______
  • 19___ko hamarkadan: Mugimendu anti-___
  • Merkataritza Aske-ko Itunak eztabaidatzeko batzen zirenean boteretsuek:__________



E. Miren Etxezarretak pentsatzen du globalizazioa ona dela? Autarkia defendatzen du?

F. Geroago genetikan jakitun batek globalizazioari alde positiboa ikusten dio. Zergatik?

D. Zein diru-sarrera zituen Sibol - enpresak urtarrilean (koronabirusaren krisia heldu baino lehen) maskarillak 1,75 eurotan saltzen bazituen? Eta martxoan, 6,5 eurotan saltzen bazituen? (Falta zaizun datua 30. minutuan dago). Dena izan zen haientzat etekina? zergatik?. 

E. Sibol ereduarekin: Azaldu eskaria eta eskaitzaren legea kontuan hartuta, zer gertatu den prezioarekin.

F. Sibol ereduarekin: Azaldu zein lotura dagoen "Txina" eta "Ekoizpen kostuak" artean.

G. Zeintzuk izan daitezke Sibol-entzat kostu finkoak Txinan?

H. Zein ardura daukate kontsumitzaileak, edo gobernuak deslokalizazioan? Azaldu.

Ordenagailuz!! 
Eta igo classroomen -OSTIRALEAN gehien jota!!- gogoratu notarako izango dela!
Datorren astean, LEHENENGO EGUNEAN galdera hauekin, meet bat egingo dugu!!


Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...