martes, 23 de marzo de 2021

Globalizazioa

 NORK KUDEATU BEHAR DU GLOBALIZAZIOA?



Kaixo ekonomialariok!

Egun hauetan ekonomiaren garapena ikusi dugu. Gogoratzen baduzue, 1930. hamarkadan sortu zen teoria ekonomikoa (Keynesianismoa) aztertu dugu. Ikusi dugun moduan,  teoria eta praxix ekonomikoa 1979-80ko hamarkadan aldatu zen herrialde askotan eta Merkatu aske-ko ekonomia edo Neoliberalismoa bultzatzen hasi ziren mendebaldeko gobernu asko, EEBBetakoa edo Britania Handikoa, besteak beste. Azken teoria ekonomikoaren bultzatzaile eta sortzailerik ezagunena, Milton Friedman nobel saria izan zen.

Beraz...urteak pasa ahala GLOBALIZAZIOA sortu zen. Munduko harreman komertzialak -ekonomikoak-, kulturalak edo sozialak baldintzatu duen egoera.

Lerro hauen azpian, galdera batzuk dituzu ikertu eta ikasteko (78. orrialdean):

1. Nork egin behar du globalizazioaren kontrola?



2. Zer da mundu mailan "abantaila konparatiboa" edukitzea?



3. Zertan espezializatu dira garatu gabeko herrialdeak historian zehar?


Eta beste herrialde batzuk espezializatu dira?...



4. Zer gertatzen da gaur egun deslokalizazioarekin? Norentzat izan daiteke egokia, edo desegokia?






5. Zer ikusten duzu goian dauden argazki hauetan?

6.Nortzuk dira globalizazioaren protagonistak?



7. Zer da eta zertarako erabiltzen da Ordainketa Balantza?



8. 84. orrialdean. Aipatu globalizazioaren esternalitate negatiboak.

La Amazonía tiembla con Bolsonaro

Martxoan, desbasoketaren record berria




martes, 16 de marzo de 2021

Mundua ezagutzen

 

GAUR EGUNGO MUNDUKO EGOERAREN SUSTRAIAK


Kaixo, historiaGILEok! 
Inoiz baino gehiago, historia eraikitzen historiaGILEak izan zarete bideo hauetan... Hemen dituzue zuek egindako bideoak, lan ederrak dira, benetan; eta arro-arro utzi nauzue bideo batzuekin. Zorionak! Laburpen onak direnak apunteak egin edo ikasteko honela ** markatu dizkizuet. Aprobetxatu!

HISTORIAGILEON LANAK ;)

IRAN (I) Cristina, Laura eta Olatz**

IRAN (II) Lucas eta Miriam**

TXINA  (I) Esti, Sara eta Andrea** 

(II) TXINA (1)  eta TXINA (2) Elena, Ainhoa eta Naia.**

TXINA (III) Li, Irati, Oier **

Faxismoa-Nazismoa /lehenengo bideo honetan, antzerkia (1). Eta hemen, bigarren bideoan (2)** Faxismo-Nazismo-Gerra Zibilaren edukiak. Naroa, Mireia, eta Lara. **

EEBBak Bi Gerra Mundialen artean. Maria, Ane eta Oihana.**

ERRUSIA eta SESB Oier eta Alex** (Nik emandako gidoia jarraituz)

ERRUSIA eta SESB Ander, Aritz eta Alex** (Gidoi librea)

Faxismoa-Nazismoa-Espainiako Gerra Zibila (I). Lucia, Amaia eta Claudia.

Faxismoa-Nazismoa-Gerra Zibila (II) Marina, Naroa eta Patricia.

Faxismoa- Nazismoa- Gerra Zibila (III) Eider eta Xabi.

ERRUSIA eta SESB Joel, Iñigo.

ERRUSIA eta SESB Markel, Itsaso.

ERRUSIA eta SESB Jon, Asier.

EEBBak -Bi Gerra Mundialen artean. Julen, Iker, Gontzal.


ZORIONAK GUZTIOI EGINDAKO LANAGATIK!! ZUEN AHALEGINA IKUSITA, ARRO NAGO!



miércoles, 10 de marzo de 2021

familia migratzaileak (b)

 


Kaixo, historiagileok!

Gaur erakutsi nahi dizkizuet zuek egindako bideoak...
Oso politak dira, nahiz eta laburrak izan. Geratu naiz gehiago jakiteko gogoz!
Aukera paregabea izango da berriro maskarillarik gabe elkar ikusteko...zein zortea gurea!
Hori bai, kontuz euskarazko akatsekin, adoz? Berriro entzun ondoren ohartu eta ez errepikatu!
Animo!!

Miriam-en lana. "Gerran, haragiaren usaina ahaztezina".
HUnkigarria!
Xabiren lana. "Pilarren abentura gerratik ihez egiten ikatz-itsasontzi batean (...)".
Oierren lana: "Gerra zibila familian: Txanpon baten bi aldeak"
Itsaso Pradera: "Aita kartzelean zegoenez, amamak 9 hilabete zuenean ezagutu zuen aita (...)"
Iratiren lana: "Amamak herbestera joan behar izan zuen".
Ikerren lana: "Galiziatik Brasilera enpresa egitera".
Gontzalen lana: "Mugaz bestaldera maite zuen gudariaren bila, eta gero, erresistentzian"
Eiderren lana: "Birraitonaren historia: lehengusua kartzelatu zuten"
Claudiaren lana: "Pobreziatik ihez egiten Txileko meategi batera"
Amaiaren lana: "Alemaniara medikuntza ikastera"
Alexen lana: "Aititearentzat janaria eskaxa izan zen, gaur egungoa, ordea: luxua!"

Ez zaudete nirekin ados? Guztiok gara migratzaileak!




Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...