martes, 26 de noviembre de 2019

Sozialista utopikoak



SOZIALISTA UTOPIKOAK


Irakurri azpian dagoen testua, baina...Unibertsitateko ikasle batzuen bideoaren esteka hemen utzi dizut... Entzun ezazu!!






Sozialista utopikoen artean, Saint-Simongo kondea, Robert Owen edo Charles Fourier dira ezagunenak. XVIII. eta XIX. mendeetan bizi ziren hirurak, lehen mendearen bigarren erdian jaio eta bigarrenaren lehen erdian hil, historiako tarte esanguratsu horretan. Proletarioen premia gorria ikusi eta salatu zuten. Lan egiteko modu alternatiboak bilatu nahi zituzten. “Utopikoak” deitura jarri zieten, ez zutelako gizarte borroka edo klase borroka erabili tresna gisa.


a.      Zer pentsatzen zuten iraultzari buruz?


Ez zuten ikusten iraultzaren premia, klase borroka. Modu baketsuan eraiki nahi zuten gizarte ideala. Harmonia eta berdintasuna ziren jomugak. Elkartasunari berebiziko garrantzia eman zioten. Anai-arrebak sentitzen dituzte langileak. Owenen ustez, giza izaera aldagarria da.




b.     Zer pentsatzen zuten Estatuari buruz?




Ezagutu zuten Estatu forma bakarra industria iraultzakoa izan zen, sistema kapitalistan erabat sartutako gizartea. Louis Blanc, adibidez, uste zuen estatuak jendea babestu behar zuen eta ekintza edo enpresa pribatuak zerbait egiten ez zuenean estatuak egin behar zuen, batez ere oinarrizko beharrak ase daudela bermatzeko. "Bakoitzari eskatu gaitasunen arabera eta eman beharren arabera." Beraz, ardura indibiduala ere, asko baloratzen zuen.

 Owenek pentsatzen zuen sistema kapitalistak ezarritako baldintzek miseria gorrira eta analfabetismora bultzatzen zituztela langileak. Haren ustez, langileen gizarte eta lan baldintzak aldatu egin behar ziren, arazo horiek errotik desagerrarazteko. Owenek Glasgowen jarri zuen praktikan bere teoria. Han, langileen eguneko lanaldia 10,5 ordura murriztu zuen, 10 urtetik beherakoek lan egitea galarazi, eskola bat sortu, eta abar. Estatuaren aurrean utopikoen jarrera ekintzailea izan zen: dirua jarri zuten lantegiak, eskolak edo proiektu idealak martxan jartzeko. Utopikoek, orokorrean, ahulenei laguntzak emateko eskatzen zioten Estatuari, gizarte kapitalistak sortutako desorekak berdintzeko.



c.      Ekonomiaz, zer pentsatzen zuten? Nola ulertzen zuten askatasuna?


Estatuak, Owenen ustez, esku hartu behar zuen ekonomian. Ez zen ulertua izan. Horregatik, Britainia Handitik Estatu Batuetara aldatu zen bizitzera. Eta han “New Harmony” proiektua eraman zuen aurrera. Denbora batean, proiektu horretan ilusio handia jarri zuen jendeak. Eta harreman berriak egiten saiatu ziren, senidetasunean oinarrituak. Proiektuak ez zuen asko iraun, nahiz eta oso interesgarria izan. Kritikak egin zizkieten utopikoei, geroago aipatuko ditugunak. Sozialista utopiko guztiek pentsatzen zuten langileen lan baldintzak hobetu behar zituztela enpresarioek, eta horrela egin zuten berek sortutako lantegietan. 



d.     Zer pentsatzen zuten utopikoek Elizari buruz?


 Nabarmendu behar da utopiko batzuk erlijiosoak zirela eta beste batzuk, ostera, ez hainbeste, Fourier, adibidez. Hala ere, orokorrean kristautasunean hezituak ziren eta balore humanistak zituzten. 


e.      Zer pentsatzen zuten emakumeari buruz?


Charles Fourier-ek gorroto zuen industria-enpresa kapitalista, langileen esplotazioa ekarri eta miseria gorria eragiten baitzuen. Bai gizonentzat, bai emakumeentzat, esplotazio itzela zegoen garai hartako lantegietan. Horregatik, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna proposatu zuen sozialismo utopikoak. Kooperatiba autarkikoak (behar zuten guztia bertan ekoizten zuten, eta zerbitzu guztiak kooperatibisten esku zeuden) eratu zituzten. Horietan dena jartzen zuten amankomunean: dirua eta lana. Beraz, kapitala eta lan indarra guztion artean banatzen zituzten. Falansterio deitu zioten esperientzia horri.



f.       Gizarte ideala?

Gizarte honetan proiektu berriak egin nahi zituzten praktikan. Falangsterioak, "New Harmony" eta abar, lantegiak ziren baina etxebizitzak eraikitzen zituzten lantegietatik gertu, eskolak eraiki, lan komunitarioak egin zituzten. Ilustratuen kutsua dastatu ahal zen gizarte ideal horren adibide praktiko hauetan.



g.      Sinesten dute alderdien jokoan utopikoek?


Lana, premiazkoa, ez zuten politika arloan egin, bereziki; nahiz eta utopiko batzuek oso interes politiko handia izan. Baina nahiago zuten indar guztiak jarri gizartearen proiektu idealak aurrera eramateko.



h.     Kritikak? (Batzuk ere, positiboak)

·        Liberalismotik: Esaten dute proiektu ideal haiek bideraezinak izan zirela jabetza pribaturik ez zegoelako, eta dena guztiena denean ez delako berdin zaintzen, ez delako berdin lan egiten. Bakoitzak bere interesen alde jokatzen duela uste dute liberalek.

·        Gaur egungo gizarte mugimendu askok, ordea, ez dute horrela ikusten. Ez dute txartzat jotzen sozialismo utopikoen saiakera. "Desazkundea"ren aldeko mugimenduetakoek (politika, ekonomia eta gizarte mugimenduak dira, produktibismoaren eta neurririk gabeko kontsumoaren kontrakoak eta ingurumena zaintzearen aldekoak) uste dute kapitalismoak botere itzela pilatu duela, eta proiektu lokalak eta txikiak eraikitzea izan litekeela sistematik irteteko modu bakarra. Utopiaren alde daude, beraz. Beheko irudi honetan, desazkundearen inguruko proiektu batzuk ageri dira; agian, utopikoak; baina horietako asko, praktikan jartzen ari dira neurri batean edo bestean.








No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...