MARXISMOA (MATERIALISMO HISTORIKOA, SOZIALISMO
ZIENTIFIKOA)
Bideoa: "Marx ha vuelto".
Marxismoan sakondu baino ehen, inportantea izan daiteke galdera honen erantzunak pentsatzea: Zergatik sortu ziren langileen mugimenduak?
Langileen mugimenduei buruzko ideiak aztertu nahi baditugu, ezin dugu ahaztu pentsatzeko modu hauek industrializazioaren ondorio lazgarriak bizitzen direnen egoeran oinarrittuta daudela. Pentsatzeko modu hauek: sozialismo materialista, sozialismo utopikoa, komunismoa edo anarkismoa sortzen dira injustiziaren mina sentitu edo ikusi ondoren, jende askorengan. Pentsalari asko burgesian jaioak ziren, baina industriaren errealitate krudel eta gordina ikusi zutenean salatzen hasi ziren aginteen aurrean, langileen lan eta bizi baldintzak kontuan harturik. Lehenengo kapitalismoan langile bakoitza isolatuta eta bizi irauteko arazoetan sartuta zegoen. Baina kapitalismoaren garapenarekin batera, langile asko irtenbideak bilatzen eta protesta egiteko moduak antolatzen hasi ziren, lehenengo pentsalari hauen ideiak hartu eta berehala.
Karl Marx (1819-1833)
Karl
Marx filosofoa, ekonomialaria, eta soziologian aditua zen. Komunismoaren teoria
idatzi zuen, Alderdi komunistaren manifestua edo Manifestu
komunista (1848) liburuan, Friedrich Engels-ekin
batera. Marxen lanik inportanteena Kapitala
da. Bi lan horietan, gizarte industrial kapitalista aztertu zuen, eta zituen
arazoak azaldu. Klase borroka historiaren motoretzat jotzen zuen, eta
iraultzaren beharra aldarrikatu. Beraren ustez, borrokarik gabe, ez da ezer
aldatzen. Burgesen interesak defendatzeko moduak (estatuetako erakundeetan,
legeetan eta abar) agerian utzi, eta aldarrikatu zuen langileek burgesen
interesen kontra borroka egitea izan beharko litzatekeela haien bizitzaren
ardatza. Nahiz eta, jaiotzez, familia burges bateko kidea izan, Marxek arazo
ekonomiko larriak pairatu zituen –emaztearekin eta seme-alabekin Londresera
deserriratu zenean– eta soilik Engelsen laguntzari esker aurre egin zien.
Rosa Luxemburg (1871-1919)
Polonian
jaio zen. Filosofia, historia, ekonomia eta matematika ikasi zituen. Politikan
aktibista jardun zuen, eta kazetaritzan ere bai. Garai hartan, Bismarck
kantziler ultrakontserbadoreak (1815-1898) sozialdemokrazia debekatu zuen
Alemanian. Rosa Luxenburg komunista zen, eta urte haietan erbestera jo behar
izan zuen. Alemaniaren militarismoaren eta inperialismoaren kontra kritika zorrotzak
egin zituen beti. Bere bizitzaren lehenengo aldian, gizartea hobetzeko,
iraultza jotzen zuen irtenbide bakartzat. Gerra, berriz, beste nazioak
konkistatzeko egiten zenez, ezin zuen onartu. Lehenengo Mundu Gerra baino
lehen, beti adierazi zituen gerraren kontrako iritziak, eta behin baino
gehiagotan egon zen kartzelatuta horregatik. Frantzisko Fernando Habsburgokoa
artxidukearen kontrako atentatua gertatu zenean, eta gerra saihestezina zela
konturatu zenean, grebarako deia egin zien langile guztiei nazioarteko erakunde
komunistetan, gerraren kontra. “Armadara deitzen badizuete –esaten zuen–,
desobeditu! Ez joan!”. Horregatik, gero kartzelatu zuten. Langileekin batzen
zen bakoitzean, elkarrizketak sortzen ziren. Elkarrizketa horietan, Rosa
Luxenburg konturatu zen langile askok pentsatzen zutela beste herrialde
batzuetako langileak haien etsaiak zirela, arrotzak izate hutsagatik. Langile
haiek, kontzientzian, aberriaren sentimendua klase sentimendua baino tinkoago
zuten.
a)
Zer
pentsatzen dute marxistek iraultzari buruz?
Marxistek
pentsatzen zuten guztiz beharrezkoa zela iraultza. Burgesiak,
proletario/langileen etsaia izanik, ez du inoiz boterea “oparituko”. Eskura du
burgesiak boterea eta legeen bitartez defendatuko du. Horrela, Marxen ustez,
nagusiak ez du boterea elkarbanatu nahi, eta, horren ondorioz, langileek
iraultza egin behar dute boterea konkistatu nahi badute. Behin boterea lortuta,
langileek behin-behineko diktadura ezarri behar dute gizarte berri bat
eraikitzeko. Marxen iritziz, gizarte berri hori ideala izango zen: klaserik
gabeko gizartea. Pobre eta aberatsik gabe: guztiok berdinak, guztiok zoriontsu.
Klaserik gabeko gizartea lortu eta gero, diktaduraren amaiera izango zela
pentsatzen zuen. Beraz, hauek ziren proletarioek egin behar zituzten urratsak:
· Iraultza
· Proletario/langileen diktadura, “ordena
burgesa” suntsitzeko
· Gizarte komunista, gizarte ideala,
berdintasunean eta justizian oinarritua
Marxek
uste zuen klase borrokak bakarrik aldatuko duela historia; borrokarik gabe,
aldaketak ez direla lortuko, ezta eskubideak ere.
b)
Zer
pentsatzen dute Estatuari buruz?
Marxek
pentsatzen zuen Estatua suntsitu egin behar zela. Beraren ustez, burgesen
tresna bat bihurtu zen Estatua historian zehar. Eta legeei esker, burgesek
beren interesak defendatzen dituzte parlamentuetan. Baina Marxek ikusten zuen
Estatua –epe laburrean– beharrezkoa izan zitekeela legeak aldatzeko,
behin-behineko langileen diktadura ezartzeko, eta gizarte ideal komunista
lortzeko.
c)
Ekonomian,
zer pentsatzen dute? Nola ulertzen dute askatasuna?
Ekonomian,
liberalen merkatu “aske”aren etsaiak dira marxistak. Marxen esanetan, libre
uzten bada, merkatuak burgesen mesedetan funtzionatzen du beti. Horregatik,
aginte bat egon behar da botererik ez dutenen aldeko neurri politikoak
jartzeko. Gero ikusiko dugun bezala, helburu horrekin eratu zituzten alderdi
komunistak; langileen eskubideak eta interesak arlo politikoan defendatzeko,
hain zuzen ere.
d)
Zer
pentsatzen dute Marxek eta jarraitzaileek Elizari buruz?
Elizari
buruz, uste dute burgesen interesen alde kokatzen dela. Klase altuen alde kokatu
dela beti historian zehar, eta ez behe mailakoen alde. Marxisten iritziz,
Jainkoa ez da existitzen; beraz, ateismoa bultzatzen dute. Marxen hitzetan,
Jainkoa “herriaren opioa” da. Beraz, Jainkoa droga bat da. Zer zentzutan? Nola
azaldu dezakete? Drogek loarazi egiten dute gizakia; lasaitasun artifizial
horri esker, jendea ez da iraultzaile bihurtzen. Baina, nola egiten du
erlijioak hori? Marxen ustez, Elizak dio gizakiak zerura joateko momentura arte
itxaron behar duela sufrimendutik ateratzeko; hala, zerua Jainkoaren saria
izango da lurrean negar egiten dutenentzat. Esperantza horrekin, pobreak eta
baztertuak (proletarioak) ez dira matxinatzen. Ez dute protestatzen eta ez dute
ezer egiten beren egoera kaskarra hobetzeko. Marxen esanetan, iraultza beharrezkoa
da historia bultzatzeko, eta behe mailako giza taldeek iraultzaileak izan behar
dute. Iraultzaren beharraren kontrakoa
da, Marxen ustez, erlijioak agintzen duen zerua.
e)
Zer
pentsatzen dute emakumeari buruz? Eta zer pentsatzen dute emakumeek?
Engelsek
–Marxen kidea eta lagun mina– Familiaren,
jabetza pribatuaren eta Estatuaren jatorria izenburuko liburua idatzi zuen.
Liburu horretan, gogor kritikatu zuen Ingalaterran burgesek emakumeei ematen
zieten tratua. Berak esaten zuen burgesentzat emakumea “ekoizpen” tresna bat
baino ez zela, seme-alabak ekartzeko eta zaintzeko; edo gizonaren sexu grina
asetzeko. Besterik ez. Engelsen ustez, horrek kalte handia egiten zion
emakumeari, eta komunismoak horren kontra borrokatu behar zuen, tinko. Engelsen
garaian, ez zen batere ezohikoa gizonek beren bikotekideak hiltzea. Jakina,
kritika gogorra egin zion Engelsek jarrera horri: Nolatan hil dezake gizon
batek emaztea? –galdetzen zion bere buruari–: gizon horientzat, emakumea
jabetza pribatua baino ez delako
–arrazoitzen zuen–.
f)
Zer
pentsatzen dute marxistek maitasunari/ezkontzari buruz?
Engelsen ustez, familia
monogamikoa oso kritikagarria da. Eta, zergatik? Monogamia soil-soilik
emakumearentzat ezartzen delako; gizonek, berriz, maitaleak eduki zitzaketen
gizarteak jokabide hori gaitzetsi gabe. Garai hartan, legeek ezarrita,
adulterioa egiteagatik zigor penalak jasan behar izaten zituzten gizon eta
emakumeek, baina gizonenak oso txikiak eta arinak ziren (egun batzuk etxetik
kanpo) eta emakumeenak, ostera, oso zigor luzeak eta gogorrak (espetxe
zigorra), biek ekintza bera –ezkontzatik kanpoko sexua– egin arren.
g)
Gizarte
ideala?
Klaserik gabeko gizartea da
beraien ustez gizarte ideala. Aberats eta pobrerik gabekoa. Paradisu komunista
da gizarte ideala.
h)
Sinesten
dute alderdien jokoan?
Bai. Pentsatzen dute alderdi
komunistak eratu behar dituztela proletarioek boterea eskuratzeko.
i)
Kritikak?
·
Elizatik etorritako kritika honako hau
esaten die: Jainkoaren irudia sinpleegia da. Elizak ez du beti izaten aberatsen
aldeko jarrera.
·
Ezkerretik etorritako kritika
(anarkistek botatakoa): Praktika politikoan oso eredu zentralista hartu zuten
marxistek, eta autoritarioegi bihurtu ziren.
·
Liberalismo ekonomikoaren ideologoek
esana: Estatua desegin egin nahi zuten marxistek, baina, praktikara eraman
zutenean (estalinismoan, esate baterako), Estatua bera indartu egin zuten; eta
horrela, lehiakortasuna galdu. Estatuak, liberalen ustez, ez du ekonomia ondo
bideratzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario