lunes, 2 de diciembre de 2019

Absolutismoa



Antzinako Erregimena

Absolutismoa, monarkia mugatu batzuk eta lehenengo Erregimen Parlamentarioak



Unitate didaktiko honetan edukinak hauek dira:

1. Adierazpeneko edukinak: Absolutimoa, liberalismoa, despotismo ilustratua, iraultzak, giza eskubide zibilak...
2. Prozedurazko edukinak: Nola egin daiteke historiarako testu iruzkina absolutismoaz edo liberalismoaz hitz-irakurtzen ari bagara? 
3. Jarrerazko edukinak: Nola baloratu demokrazia konparatzen badugu absolutismoarekin? Nola lortu emakume eta gizonen arteko parekotasuna gaur egun?





TEORIA- adierazpeneko edukinak-
Absolutismoa gobernatzeko modu bat zen. Gobernu horrek sistema ekonomiko eta soziala kontrolatzen zuen. Eta gobernua monarkien esku zegoen. Gizarte egitura konplexua zen hura eta jabetza esku gutxitan zegoen konzentratua. Alde handiak zeuden pertsonen bizi moduen artean: non jaioa zen petsona, hala zeuzkan pribilegioak edo zamak. Lagun asko pobrezia gorrian bizitzen ziren bitartean, beste batzuek, ordea, estamentu pribilegiatuetako kideek luxuzko bitzitza eta aberatzen ohiturak zituzten. Beraz, monarkia absolutuek baldintzatu zuten herriaren bizitzeko modua, gidatzen zuten gobernatzeko era eta kontrol handia zuten gizartean.  Antzinako Erregimenean sailkatu dezakegun sistema politikoa zen absolutismoa. XVIII. mendearen amaieran iraultza liberalak hasi arte Europa osoan nagusitu zen. 

Gizartea, pribilegioak eta epaileak.

Aipatu dugun moduan Antzinako Erregimeneko gizarteak desberdintasun sozialetan zeukan oinarria. Hiru estamentu berezten ziren: Noblezia, kleroa eta Herri Xehea. Estamentu bakoitzak bere erregimen juridikoa zuen. Hala, epaitegiak oso zorrotzak ziren pobreenek egiten zituzten delituekin (botere judizial arrunta zen) garai horretan justizia ez zen berdina guztientzat. Eta orokorrean askoz zorrotzagoa zen behe mailako delitugileekin. Beste alde batetik, epaitegi desberdinek ematen zizkieten ebazpenak estamentu pribilegiatuei ( Klero eta nobleei, alegia). Erdi aroan Tribunal berezi hauek, askoz malguago jokatzen zuten pribilegiatuak baldin baziren delituak egiten zituztenak. Urteetan zehar inisizioak (Elizako kideek osatua) - XVI. mendetik XIX. mendera iraundu zuen Espainian- oso gogor zigortu zituen "sorginkeria" edo "birao-juramentu". Mota desberdineko auzitegiek itzelezko boterea izaten zuten ebazpenak xahutzeko eta modu desberdinez tratatzen zituzten maila desberdinetako kideak.  Esate baterako, nobleziako kideak ez ziren inoiz kartzelera joaten, eta kontrakoa gertatzen zen herri xeheko kideekin. Epaitegietan, maiz, tortura erabiltzen zuten. Ez zen arraroa eriotz zigorrak ezartzea. 



Ekonomia: Zergak eta bizibideak,  garaiko lana.

Zergen ordaitzeari dagokionez ezberdintasun handiak zeuden estamenduen artean .Herri Xeheak zerga altuak eta gogorrak ordaindu behar zizkien erregeari edo Elizako ierarkiari ( hamarren eklesiastikoa nekazal munduan, adibidez). Nekazariek ordaintzen zioten Elizari uztaren % 10a. Edota Jauntxoei beraien lurretan lan egiteagatik. Gehienetan Jauntxoek errentak kobratzen zizkieten nekazariei, lurren jabeak zirelako. Batzuetan, Jauntxo horiek epaile lanak egiten zituzten. Gogoratu behar dugu garai horretan ez zegoela botereen banaketarik. Itxaron beharko dugu Montesquieu eta beste ilustratu batzuk heldu arte egoera honen aldaketa ikusi arte. Horregatik, aldaketaren aireak heldu zirenean denbora berri horri "Argien garaia" deitu zioten. Ilustrazioarekin, beraz, Antzinako Erregimenaren amaieraren hasiera heltzen ari zen.



Baina ilustrazioa oraindik intelektual gutxiren mugimendu kulturala zen bitartean, gehienek nekazaritzan lan egiten zuten. Hala, nekazaritza zen ekonomiaren oinarria. Industria eta merkataritza sektore ahulagoak ziren mende horietan. Errege absolutuek mendeetan zehar ekonomiaren kontrola zuten. Eta hau, nola nabaritzen dugu? Merkataritza arloan, adibidez, erregeek konpainia batzuei eman zioten koloniekin merkataritza itunak egiteko baimena. Honela, konpainia berezi batzuei eman zieten kanpo komertziorako monopolioa edo kontrola. Hau gertatu zen "Caracas-ko Gipuzkoar Konpainia Erreala"-rekin. Beste arlo batzuetan, oso ohikoa zen monarken babesa barneko ekonomiari eta ekoizpenari eta  protekzionismoa erabili zuten. Kontrol handia zuten ekonomian.  Ingalaterran, Probintzia Batuetan, Frantzian etabar.

Amaitzeko, errege absolutu batzuek lantegi errealak antolatzen zituzten, tailer moduko lehenengo fabrikak non langile askok egiten zuten lan. (Adibidez Frantzian lujuxko ohialen tailer handiak loratu ziren erregeen babesarekin). Hasiera batean, konpainia erreal horiek ez zuten teknologia aurreraturik, ezta makinarik ere. Esate baterako, tailer handiak ziren oihalgintzan aritzeko.

Industria iraultza boladak 1780an eta 1870an sortu ziren. Nahiz eta, adibidez, Ingalaterran, lehenago hasi. Horiekin batera asmakuntza berriak industrian erabiltzen hasi ziren, eta horiekin batera industria iraultza heldu zen. Asmakutza horien artean: lurrun makina, edo "Spinning Jenny" iruteko makina.




Monarka absolutuen boterea

Monarkia absolutuek zuzentzen zituzten politika eta gobernua, ordezkarien batzarren onespenaren beharrik izan gabe. Hori gertatzen zen, adibidez Frantzian. Han, erregeak Estatu Orokorrei deia egin behar zien zerga berriak ezartzeko baina errgeek lasai asko egon zitezkeen ia egun urte dei hori egin gabe. Eta dei egin ondoren, ordezkari horien iritzia errespetatzea ( ordezkariak erregeak hautatuta eta estamenduzkoak izanik) ez zen erregearentzat betebehar bat. Erakunde aholkulariak ziren, ordea. Beraz, botere legegilea kontrolatzen zuen erregeak. Hala, erregea zen subirano bakarra. Subiranotasunaren Jaun eta Jabe

Eta, ezin dugu ahaztu, garai honetan ez zela inoiz egon hauteskunderik, bozkatzeko eskubiderik ez zen ezistitzen. Ez zegoen, beraz, ez sufragio zentsitariorik ez unibertsalarik. (Are gutxiago emakumeentzat, jakina!).



Hiru botereak hauek ziren: 


  1. Legegilea - Estatu Orokorrak edo Parlamentuak izenekoak (gaur egun legebiltzarra deitzen diogu erakunde legegileari), herrialdeen arabera-, 
  2. Judiziala -Epaileak, auzitegi desberdinak edota Jauntxoak-,
  3. Exekutiboa edo betearazlea - Gobernua-. Monistroek osatzen zuten. Baina erregeak hautatutako kideak ziren.

Botere guztiak zeuden errege absolutuaren kontrolpean herrialde askotan. Gobernua osatu behar zutenean errege-erreginek izendatzen zituzten ministroak inguruko noble edo apaizgizonen artean. Haiek hautatutako kide horiek  legeak proposatu zitzaketen eta oso ez-ohikoa zen erregearen borondatearen kontrako legeak egitea. Frantziako iraultza heldu baino lehen ministro batzuek zergak ezarri nahi zizkieten pribilegiatuei (Turgot ministroa). Baina ia kasu guztietan berehala kendu zituzten kargutik pribilegiadunen interesak zapaltzen zuelako. Beraz, oso ohikoa zen errege eta pribilegiatuen gutxiengo horren adostasuna.


Erregeak berak egiten zien Estatu Orokorrei edo Parlamentuei deia nahi zuenean. Eta hori gertatu ondoren, erregeak aholkuak onartu zitzakeen ala ez. 


Azkenik, botere judizialak ez zuen independentzia handirik eta erregearen agindupean egoten zen askotan. Eliza eta koroa oso maiz ados agertzen ziren. Errege absolutu horiek bere agintea justifikatzen zuten Jainkoaren agindua edo nahia bailitzan.


Erligioa Antzinako Erregimenean

Zoritxarrez, Elizako ierarkiak askotan men egin zion erregei ( erregaliak zeuden). Batzuetan erregeek izendatzen zituzten apezpikuak eta beste askotan kardenalek eta apezpikuek eskua hartzen zuten arlo politikoan. Estatu askotan monarka koroatzen zutenean, janzkera sakratuak erabiltzen zituen elizkisunetan. Elizak iragartzen zuen Jainkoak absolutismoa "justifikatzen" zuen eta erregeek txalokatzen zuten Jainkoaren manipulazio hau, haien interesen alde jotzen zuen eta. Honi deitu zaio "koroa eta altar"en ezkontza. hala ere, historian zehar gehikeriak salatu zituzten apaiz batzuk ere egon ziren. Aurten ikusiko dugu, esate baterako, Sieyes Abadea, Frantzian.



Monarkia batzuen mugak

Estatu batzuetan, ordea, erregeak muga batzuk zituen eta horren ondorioz bere boterea erabat absolutua ez zen. Mugak honako hauek ziren:

1. Kontrolaren eraginkortasun falta. Administratzeko jenderik ez.

 Estatu modernoak eraikitzen ari ziren XVII, XVIII. mendeetan. Nahiz eta legeak xedatu, erregeak ez zuen funtzionario nahikorik leku guztietan lege horiek betearazteko.

2. Tokiz tokiko erresistentzia landan eta hirietan.

Landan Jauntxo askok errege-erreginak baino eragin handiagoa zuten nekazariengan. Jauntxoak nekazari pobreek lantzen zituzten lurren jabeak zirenez, herri xeheak agindutzat jotzen zituzten beraien hitzak. "Jauntxokeria" deitzen zaio praktika hauei. Eta hirietan udalak, alkateak edo kazikeek kontrolatzen zituzten hiritarrak, askotan.

3. Pribilegiatuen botere zabala.

Monarkia batzuetan noblezia, aristokrazia edo kleroaren botereak mugak jartzen zizkion errege-erreginen botereari. Eta errege horiek behartuta zeuden pribilegiatuen nahiei jaramon egiteko. Horrexegatik, oso maiz erregeek itunak sinatzen zituzten gizarte maila altuko ordezkariekin gobernua egonkorra izan zitezen. Oso adibide argia ikus dezakegu zergen ordainketan, lehen aipatu dugun moduan. Gerizpean, beraz, estamentuko pribilegiatuek botere handia zuten arlo juridiko -legeetan- eta sozialetan - jendearen bizitzan-.



Erregimen Parlamentarioak

Hala ere, monarkia absolutuak ziren nagusi Antzinako Erregimenean  nahiz eta herrialde batzuetan monarkia mugatuak egon. XVII. mendean, erregimen parlamentarioak ezarri ziren Probintzia Batuetan eta Ingalaterran. Haietan, botere politikoan parte hartzea lortu zuten klase ertainek eta etorkizun desberdina izan zuten.

Ingalaterran absolutismoa sendotzen saiatu ziren errege-erreginak baina Parlamentuak bi iraultza bultzatu zituen bere eskubideen alde. Lehenengo iraultza horren ondorioz Karlos Ia erregea hil zuten 1649an. Bigarren iraultzaren ondorengo erregeak, Jakue Iak erbestera joan behar izan zuen kargutik kendu zutelako Parlamentuko kideek. Honela, hirugarren erregeak, Gillen IIIak giza eskubideen deklarazioa sinatzera behartuta sentitu zen (Bill of Rights -1689-). 

(Osorik duzu blog honetako Giza Eskubideen gaineko orrialdean).

Probintzia Batuetan Errepublika ezarri zuten eta horren ondoren agintea ez zen egon errege baten esku. Zazpi probintziek osatutako lurraldea eratu zuten, eta bakoitzak bere Parlamentua zuen. Probintziak Estatu orokorretan biltzen ziren eta erabaki komunak hartzen zituzten. (1621-1648)

Beraz, Parlamentarismoa demokraziaranzko urratsa bihurtu zen herrialde bi horietan.

GALDERAK hausnartzeko...

1. Nola sentitzen zen Antzinako Erregimeneko nekazari bat? Arlo ekonomikoan zer bizi behar zuen?
2. Zein pribilegio defendatu nahi zuen noble edo tituludun batek?
3. Nola zegoen antolatuta Estatua? Botereen banaketa existitzen zen? Bozkatzen zuten? Nola egiten zituzten legeak?
4. badaude gaur egun, oraindik, pribilegiadunak?
5. Asmatu, zuretzat inportanteak izan daitezkeen beste bi galdera gehiago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...