Unitate didaktika honetako edukinak hauek dira:
1. Adierazpeneko edukinak: Lehenengo Mundu Gerra, Errusiako iraultza, ondorioak...
2. Prozedurazko edukinak: Nola egin daiteke historiarako testu iruzkina XX. mendeko lehenengo urteetan hitz-irakurtzen ari bagara? Nola egin ardatz kronologiko bat?
3. Jarrerazko edukinak: Zer egin dezakegu ideologia totalitarioak hedatzen badira gure inguruan -neonaziak, diktaduren aldekoak, intoleranteak, bortizkeria bultzatzen dutenak etabar-? Zein jarrera dugu pertsona LGTBI-rekin?
Lehenengo mundu gerra
(1914-1919)
Sarrera honetan erakutziko dizkizuet material batzuk, eta azterketa prestatzeko galdera batzuk.
3. Lehenengo Mundu Gerra. Juan Eslava Galanek kontatzen diguna.
4. Lehenengo Mundu Guerra koloreztatua.
Laguntza bat TEST- moduko azterketa bat prestatzeko
I Mundu Gerra
Herra Handia (1914-18)
I Mundu Gerra
Herra Handia (1914-18)
Gai honetan faktore batzuk erabakiak izan ziren Gerrako lehenengo eztanda egiteko. Dakizunez, power point bat duzu faktore horiek astertzeko astiro-astiro. Gomendio bat egingo dizut: Egin galdera hauen erantzunekin eskema bat!! Gogoratu, I. Mundu Gerrari buruzko gaia test moduan galdetuko dizudala. Beraz, test moduko azterketa bat egiteko ikasi!!kasu honetan. (Logikoki, urte eta kontzeptu batzuk buruz ikasi behar!).
1. Bismarq-ek asmatutako aliantzen sistemak armagintza areagotu zuen, botere militarra oso faktore erabakigarria bihurtu zelako herrialdeen arteko negoziazioetan. (Norgehiagoka amaitezina bihurtu zen eta "Bake armatua" gerra bihurtu zen).
2. Karrera kolonialak arazoak biderkatu zituen. Herrialde kolonizatuetan gertatzen ari zenak Europako eremuan islada politikoa izan zuen eta harremanek txarrerantz jo zuten.
Zergatik hasi zen Lehenengo Mundu Guerra??
faktore anitzeko gatazka belikoa izan zen. Eta faktore edo kausa horien artean, Hauek nabarmendu ditzakegu:1. Bismarq-ek asmatutako aliantzen sistemak armagintza areagotu zuen, botere militarra oso faktore erabakigarria bihurtu zelako herrialdeen arteko negoziazioetan. (Norgehiagoka amaitezina bihurtu zen eta "Bake armatua" gerra bihurtu zen).
2. Karrera kolonialak arazoak biderkatu zituen. Herrialde kolonizatuetan gertatzen ari zenak Europako eremuan islada politikoa izan zuen eta harremanek txarrerantz jo zuten.
Begira ardatz kronologiko hau, eta atera itzazu zure ondorioak:
2.1 1885 Berlingo Konferentzia.
2.2 1914rako Afrika guztiz kolonizatuta zegoen, Etiopia eta Liberia izan ezik. MAPA
2.3 India eta Bengalako Golkoa: Britaniarren eragin eremua.
2.4 Indotxina: Frantzia.
2.5 Filipinetako irlak eta Ipar Pazifikoa: EEBB
2.6 Txinako Inperioa: Guztien "desioa": 1839-42: Opioko gerra. 1856-60: Bigarren Opioko gerra. 1894-1895: Gerra Txino-japoniarra.
3. Bi industriek bereziki eman zioten airea militarismoaren eskaladari: Altzairuzko industriak eta siderurgiak, besteak beste. Lehenengoak indartu zuen Alemania eta Ingalaterraren arteko lehia itsasoan eta bigarrenak -siderurgiak, alegia- kolonialismoaren ondorioz salmentak handitzen zituen itsasontzi eta armen eskaria areagotzen zelako.
4. Balkaneetan -gaur ezagutzen ditugun moduan- estatuak orduan eratu gabe zeuden. Beraz, herrialde edo inperioek eskuratu nahi zituzten lur horiek bertan eragin eremuak edukitzeko. Hala, Austria Hungariak edo Errusiak (eta Serbiak ere bai) interes berdinak zituzten lurralde batzuetan, eta gatazka armatua agertu zen gobernuentzat konpondibe bat bezala, nahiz eta oso krudela eta gogorra izan.
5. 1871tik Prusia eta Frantziaren arteko gerra amaitu ondoren, Frantziak Altsazia eta Lorena galdu zituen Prusiaren alde, eta horrek germanoen kontrako etsaitasuna piztu zuen Frantzian. Baita Italiak ere eztabaidatuak zituen interesak Triesten edo Tirol-en, adibidez.
TEST moduko azterketarako, irakurri aurreko informazioa, gogoratu eta prestatu galdera hauen erantzunak POWER POINT honekin:

- Zeintzuk dira bi bloke Lehenengo Mundu Gerran?
- Ententea nortzuk osatu zuten? Nola deitzen zen hasierako ententea? *
- Nortzuk zeukaten kokapen estrategiko hobea? Eta soldadu gehiago?
- Italia beti -Gerra osoan zehar- egon zen Entente Hirukoitzan?*
- Zer da armamentu norgehiagoka?
- Zein lurralderen konkistak markatu zuen Gerraren eztanda Afrikan?
- Zein inperiok zuten interesa Balkaneetan? Zein herrialde zeuden "joko" horrean?
- Zein hiru faktorek markatu zuten Alemaniako "weltpolitik"?
- Soldaduzka derrigortu ala kendu zuten "bake armatuaren" garaian?
- Zein da teknologia eta Gerraren arteko lotura?
- Zertarako erabili zen propaganda Gerra hasi baino lehen?
- Zergatik eman zion Alemanaik laguntza Marokori? Zein herrialderen interesen kalterako?
- Zer da interes estrategiko bat, hitz apaletan esanda?
- Zer esan nahi du paneslavismoa? Zein herrialderi interesatzen zitzaien?
- Noren aldeko mugimendukoa zen Gabrilo Princip? Nor hil zuen?
- Non eta zergatik gertatu zen Jutlandiako gudua?
- buruz ikasi 1,2,3,4 - Gerraren aldiak.
- zer da posizioen gerra edo lubakietako gerra?
- Zer gertatu zen Brest-Litovs-eko itunarekin? Noiz izan zen?
- Gerra amaitzen denean Parisko konferentziaren helburuak izan ziren oso inportanteak. ULERTU GUZTIAK azterketa izan baino lehen. Ez badituzu ulertu, galdetu!!!!
- Oso inportantea da Nazioen Elkartearen eraketa!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario