jueves, 5 de diciembre de 2019

Absolutismoaren mundua antzezlana



Absoltusmoa eta Liberalismoa ulertu ondoren, oso inportantea da testuingurua irudikatzea. Horretarako, antzezlan hau planteatzen dizuet. 

ANTZEZLANA: ABSOLUTISMOAREN MUNDUA, IRAULTZAREN ATEETAN.



N- Narratzailea.
E-Erregea.
Ap- Apezpikua
Ne-Nekazaria (1) Marie.
Ne2- Nekazaria (2) Pierre.
Ja-Jakobinoa
Gi-Girondinoa
Ol-Olimpia de Gouges, girondinoa.





 

  1. 1.      Nekazal munduan.


N-  1787an gaude.  Loiran. Frantziako landa eremuan. Gaztelu bat ikus dezakegu mendi txiki baten tontorrean. Mendi berde eta dotore horren landetan, artaldeak edonon askaltzen dute artzainen begiradapean, lasai. Ematen du denbora geditu dela. Oso paisaia polita dirudi, baina gaztelu horren inguruan dauden herrien etxeetan miseria, hotza, gosea eta analfabetismoa pilatzen dira jendearen bzitza arazoz betetzen. Pasai berde eta eder horretan pobrezia gogorrean bizi dira nekazariak.

Ne1-  Begira gaztelua, Pierre. Han, Jauntxoa. Loirako agintaria, poterea duena gure lurretan. Badakizu zer esan duten? Entzun dut Rober eta Francoiseren auziari ebazpena eman diola Moisieu Jauntxoak.

Ne2- Bai, Marie?? Zein izan da berorren erabakia?

Ne1- Ezin izango duzu sinistu!! Gogoratzen duzu lur batzuen jarauzpena zegoela lehian??

Ne2-Bai, noski!!

Ne1-Ba, Jauntxo jaunak esan omen du, hemendik Aurrera lur horiek ez direla ez batarenak ezta bestearenak ere, berarenak baizik. Jauntxoaren lurrak bihurtuko dira.

Ne2- Zer diozu!! Jainko sakratua!! Zelan da posible?? Jauntxo horrek gure ingurunearen lur gehienak berarenak badira, dagoeneko!! Gehiago berarentzat?? Zelako abusua!! Ez da zilegia!! Jauntxoa izango da, baina ez da batere epaile justua…

Ne1- Ba, bai. Hemendik aurrera, Jauntxoaren lurrekin egiten duen moduan, norbaitek landu nahi baditu, oso errenta altuak ordaindu beharko dizkio.

Ne2- Zein tristezia gurea, pobreena!! Errentak eta zergak ordaintzen dizkiogunez, gu beti biziko gara miseria gorrian… hau bizitza kaxkarra nekazariona!!

Ne1- Bai bizitza dotore eta ona noblezia eta tituludunena!! Baina, tira, Pierre, goazen patatak lurratik ataratzera. Uzta ez bada ona, lan egiten ez badugu, gure seme-alabek gosea pasatuko dute. Eta... ezin izango diogu Jauntxoari errukitzeko eskatu. Ez dauka gupidarik…

Ne2- Bai, Marie. Oso garai ilunak dira gureak. Jauntxo krudel horren babesa behar dugu eraso militarrak badatozkigu… obeditu behar!!.






2.      2. Erregearen Gortean


N-  Luis XVI.a erregearen jauregian gaude. Erregea kezkatuta dago. Batzuetan, erregeak zailtasunak ditu bere aginduak betearazteko. Toki batzuetan Jauntxoen erresistentzia du erregeak, eta Jauntxoak oso poteretsuak dira. Beste alde batetik, Frantziako bideak oso arriskutsuak dira eta lapurrek erregearen mezulariei eraso egiten diete, nahiz eta sodaduak eraman. Faktore asko daude jokuan erregea kontrola mantendu ezinean egoteko.
Elizaren laguntzaren bila ikusiko dugu eszena honetan erregea…


E- Egun on, apezpiku. Jainkoa zurekin.

Ap- Egun on, berorren Maieztatea, eta zure espirituarekin. Zertan eskaini ahal dizut (diezazuket) nire laguntza? Dakizunez, zure aginduetara egongo naiz beti. Koroa Jainkoak emandako oparia duzu bizitza osorako, Maiestatea; beraz, Jainkoaren zerbitzariak gaituzu zure aginduetara.

E-Gaur, etortzeko eskatu dizut, Elizako ierarkia altuko apezkiku jauna, Jainkoaren aholkua behar dut eta. Arazoz beterik sentizen naiz. Jauntxo batzuek ez dute ondo onartzen nire agintea. Zelan konponduko zenuke zuk, Apezpiku jauna?

Ap- Maiestate Txit Gorena: ni ez nintzen (nintzateke) kezkatuta egongo Jauntxoen poterearekin. Haiei titulu nobiliarioak, dirua, lurrak eta mesede pertsonalak eskaintzen badizkiezu, zure alde izango dituzu, beti, eta arlo militarrean emango dizute laguntza. Baina administrazio zentralizatua komeni zaizu, berorren Maieztatea. Zuretzat lan egiten duten langileak behar dituzu, funtzionarioak.  Hauek Estadua kontrolatzeko erabiliko dituzu. Pertsona fidelak zure aginduak betearazteko, zergak kobratzeko…

E- Interesgarria, apezpiku jakintsua, interesgarria. Horrela kontrolatuago izango dut landa eremua. Baina, zer egin dezaket burgesen erresistentziarekin, hirietan?? Estatu Orokorrak konbokatzea nahi dute burgesek, hirietako merkatariak, lanbide liberaleko abokatuak… kexa koadernoak bete dituzte beraien eskakizunekin. Burgesek esaten dute potere ekonomikoa beraien komertzioei esker lortu dutela;  beraz, potere politikoa ere, lortu nahi dute.

Ap-  Bai, Maiestatea. Oso modu egokian azaldu duzu. Arazo bat dugu burges matxinoen talde arriskutsu horrekin. Elizan, apaizook beti esaten dugu sermoietan Berorren Maiestatearen poterea Jainkoarengandik datorrela, baina  burges horietako batzuk ilustraduen ideiek kutsatua daude eta zure tronua arriskuan jar dezakete. Beste alde batetik, apaiz batzuk ez dizute laguntzarik emango, erreformen aldekoak direlako. Apaiz horiei entzun diet Ameriketako Estatuen konstituzioa irakurri dutela eta interesgarria iruditu zaiela…ez dut apaiz traidore horren jarrera batere argi ikusten.

E- Konstituzio bat?? Konstituzio bat?? Zein demontre da ideia iraultzaile hori?? Dokumentu batek, lege nagusi batek esango dio Erregeari Jainkoari esaten ez diona? Jaramon egin beharko diot Herri Subiranoari?? Ez, Jauna!! Hori baino lehen gillotinan erahilko ditut burges eta apaiz guzti horiek!! Apezpiku jauna: zeuk kontrolpean mantendu zure artzainak eta nik nire agindupean mantenduko ditut burges eta “sans culots” miserable horiek!! Neu naiz Subirano bakarra!! Eta herria nire basailua!! Eskerrak eman beharko dizkidate Estatu Orokorretan beraien eskakizunak entzuten ditudalako!! Niri zerbait egitera behartu?? Ezta pentsatu ere!!

Ap- Jainkoa zurekin, Beroren maiestatea. Jainkoa zurekin.




3.- Girondinoak eta jakobinoak iraultza prestatzen.

Ja- Aski da!! Tuilerietako Jauregia erasotuko dugu!! Konbentzioa eratuko dugu!! Monarkiarekin amaituko dugu! Gure gaitza guztien amaiera heldu da!! Gora Frantziako Errepublika!!

Gi- Bai, Robespierre, bai. Hori guztia egingo dugu. Baina aurrez prestatu behar dira gauzak…estrategia ona hartu behar dugu monarkiarekin amaitzeko. Iraultza behar dugu, Robespierre, baina moderazioa ere bai!!

Ol- Iraultza egin nahi badugu, emakumearen laguntza beharko duzue, kideok!! Ez pentsa etxean egongo garela zuen afaria prestatzen!! Gu barik, iraultzarik ez!!

Ja- Sans Coulottes-en laguntza premiazkoa da!! Bere pobreziatik atera nahi dute eta gurekin antolatuko dira iraultza egiteko!! Hauxe da gure aukera historikoa!! Ezin dugu huts egin! Mundu osoa gu begira dago! Historia aldatuko dugu! Hil dezagun Luis XVIa !!

Gi- SSSSssshhh!!. Egin behar dena egingo dugu, Robespierre, baina ez hitz egin hain gogor…hormek entzuten dute eta…

Gi- Ez izan ingenuoak iraultzaren ondorengo garaiak aztertzean… etorkizuna zaila izango da. Errepublikak etsai asko ditu. Beharrezkoa bada, neurri errepresiboak hartu beharko ditugu iraultzaren etsaien kontra… Segurtasun Batzordea eratuko dugu gure etsaiak kontrolatzeko…
Ja- Eta beharrezkoa bada, Izua sentituko dute pribilegiatu monarkiko horiek!! Baina, ez jarri pesimistak…pentsatu zenbat gauza on egingo ditugun!! Soldata minimoak probreziarekin amaitzeko, ogiaren prezioa kontrolatuko dugu gosea ez egoteko…

Ol- Eta hiritarren aldarrikapena!! Eskubideak guztiontzat!! Sufragio unibertsala gizon eta emakumeentzat, bozkatzeko eskubidea, politikan hautatuak izateko eskubidea…!!

Ja- Zu, emakume, isil zaitez!! Lehenengoz gizonen askatasuna lortuko dugu!! Eta zuentzat, pazientzia. Emakumeak ez daude oraindik prest aske izateko…

Ol- Eman, Robespierre, eman iezaiguzu aukera eta idatziko dut “emakumea eta hiritarraren eskubideen aldarrikapena”!! Behar gaituzue iraultzan!!

 N- 1789an iraultza hasi zen. Pilotaren Aretoan nazioa ordezkatzeko kideak batu ziren. Hortik ez zirela mugituko,- esan zuten-, konstituzio bat idatzi arte. Asamblea nazionala deitu zioten beraien buruari. Hauxe esan zuten:  Subiranoa nazioa da, herria da, ez monarka. Uztailean Bastillako kartzelean zeuden disidente politikoak askatzeko eraso egin zuten. Zortzi orduko tiroketa gertatu ondoren, Bastillako defendatzaileak errenditu ziren. Uztailaren 14ean gertatu zen, eta horregatik gaur egun Frantziako egun nazionala bihurtu da. Girondinoak eta jakobinoak Konbentzioa eratu zuten eta pentsatutako neurri asko martxan jarri zuten. Jakobinoekin  Izua zabaldu zen iraultzaren etsaien artean, heriotz zigor asko gertatu ziren monarkikoen artean. “Gizon eta hiritarraren eskubideen aldarrikapena” egin zuten jakobinoek. Ameriketako eskubideen deklarazioaren antza zuen aldarrikapen hura, oso aurrerapausu handia izan zen. Baina Olinpia de Gougesek “emakume eta hiritarraren eskubideen aldarrikapena” irakurri egin nahi zuenean, zigorrik krudelena ezarri zioten: gillotinan erahil zuten, herriaren aurrean. Zein zen heriotz gogor horrekin eman nahi zuten mezua? Zoritxarrez, oso argi geratu zen: iraultza burges hura ez zela emakume eta pobreentzat izango.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...