Zer da benetan legaltasun
burgesaren funtzioa?
"Zer da, benetan, legaltasun burgesaren funtzioa?
Hiritar libre bat beste batek gela estu eta hits batean
egotera behartzen badu, edonork ikus lezake hori indarkeriazko ekintza
bat dela. Baina ekintza bera kode penal liburu batean oinarritzen bada,
berehala ematen du guztiz legala eta zilegia dela. Zer
da biolentzia? Non dago biolentzia eta nork egiten du? Gerra batean
langile bati esaten badiote beste nazioko
langile bat hil egin behar duela eta
horri zerbitzu militarra deitzen badiote, hiritarrak usteko du (pentsatuko du) legalitatearen
haize garbia arnasten ari dela. Norbaiti bere ondasunak ematera
behartzen bazaio, lapurretatzat joko dute burgesek eta indarkeriazko ekintza
dela esango dute. Baina burgesen legeak horri “zerga”
deitzen badiote eta langileen beharra dela esaten badute, hiritar guztiek
pentsatuko dute legal eta zilegia dela. Hitz gutxitan, legaltasun
bezala aurkezten zaiguna klase menderatzailearen indarkeria da, lege bihurtuta.
Rosa Luxenburg.
Legaltasun burgesaren funtzioa. Aldizkari bateko
artikulua. (Moldatua)
Polonia, 1898.
KOKAPENA:
Testua aztertzen hasteko, KOKAPENA egin behar
dugu. Testu hau kokatzeko, hasiko gara lehenengo mailako iturri
historiko batekoa dela esanez, testuko idazia, Rosa Luxenbur-ena urte horretan
idatzi zelako eta garaiko egoeraren kritita adierazten du. Ez da geroko iruzkin
historiografiko bat. Formaren aldetik, entsaiu bat da, testu
informatiboa. Gaia politikoa da, argi eta garbi ikusi ahal dugu Marxen
hitzak, teoría, komunismoaren ideologia. Beste alde batetik gai soziala du
gizartean gertatzen den zapalkuntza aztertzen duelako. Urtea eta garaia:
1898an. XX. Mendearen hasieran, Lehenengo Mundu Gerra baino lehen, eta dakigun
moduan, Rosa Luxengurgek langileei esaten die ez esateko burges nazionalistak
bezala, klase kontzientzia garatu behar dutela aldarrikatzen du. Nork idazten
du? Egilea: Rosa Luxenburg (1871-1919). Jasotzailea, hartzailea…norentzat
idatzi zuen Luxenburgek testu hau? Aldarrikapen publiko bat da. Langileak dira
hartzaileak, Poloniakoak, adierazpena irakurriko dutenak. Asmoa -idazlanaren
helburua- sozialismo/komunismoa hedatzea da, eta klase kontzientzia garatzea.
ANALISIA:
Zein da Rosa Luxenburgen ustez legearen funtzioa? Rosa
Luxenburgen ustez burgesen tresna bat da legea. Parlamentuetan burgesen
interesak defendatzen dituzten azaldu nahi du, eta horretarako adibideak
jartzen ditu. Adibide horien bitartez, Rosa Luxenburgoren ideologia marxista (
komunista) agerian geratzen da. Lehenengo esaldietan Rosak “Zer da biolentzia?
Non dago biolentzia eta nork egiten du?” esaten du. Indarkeriaren erabilera
komunisten ideologia politikoaren parte inportante bat da, Marx eta R.
Luxenburg-en ustez iraultza beharrezkoa da boterea lortzeko, klase gizartearekin
amaitzeko eta historia mugitzeko. Eskubideak iraultzen bitartez lortuko dituzte
langileek. Hitz hauetan Rosa Luxenburg-ek esan nahi du burgesek indarkeria
erabiltzen dutela langileen kontra esplotatzen dituztenean – adibidez
gainbalioa eskuratzen- baina legeetan zilegia dela adierazten dute, legeak
burgesen interesak defendatzeko balio dute eta. Hurrengo ataletan “Norbaiti
bere ondasunak ematera behartzen bazaio” esaten du egileak. Berriro
ere, beste kontzeptu inportante bat aipatzen du komunismoaren ideologian:
jabetza pribatua, ondasunak. Komunismoaren ideologian, jabetza pribatua da
burgesen eskubidea, aberatsek defendatu nahi duten eskubidea legeen bitartez. Gogoratu
behar dugu langile eta jabeen egoera urte horietan, XIX. Mendean: Nortzuk ziren
ondasunen jabeak? Ugazabak, burgesak. Ugazaba horiek barrakoi moduko etxeak
zituzten eta langileei alokatzen zizkieten. Beste alde batetik, fabrika eta
meategietako ekoizpen faktoreen jabeak ziren, eta langileen soldata urrien
emaileak . Rosa Luxenburgok salatzen du egoera: norbaitek beste bati lapurtzen
dionean delitua dela esaten da eta espetxe zigorra jarriko zaio, eta guztiek
ondo ikusiko dugu – Rosaren ustez- baina iritzi hori edukitzea klase-kontzientzia falta da. Aurrerago,
jarraitzen du: ”zerga” deitzen badiote eta langileen beharra dela
esaten badute, hiritar guztiek pentsatuko dute legal eta zilegia dela”. Rosak errepikatzen
du gauza bera: langileei zergak ezartzen zaizkiela burgesen interesak
defendatzeko. Beraz, zergak jartzen dituztenean edo jabetza pribatua babesten
dutenean, burgesek beraien interesak baino ez dituzte defendatzen. Ez da
kontuan hartzen langileen egoera injustua. Zein lan baldintzak zituzten
langileek Rosa Luxenburgoren garaian?: 12-14 ordu lan egiten, sindikatzeko edo
grebarako eskubiderik gabe, disziplina gogorra jasaten zuten.. Beraz, nork
lapurtzen dio nori? Zein jotzen dute delitutzat eta zein ez? Zer zigortzen dute
Kode Penalean?. Ez dut analisia amaitu nahi (antzerkian ikasitako) I Mundu
Gerran Rosa Luxemburgek izandako jarrera aipatu gabe. Berak ezin zuen ulertu
nola langileak nazionalistak izan zitezkeen. Bere iritzi politikoaren arabera,
Gerra ez zen behar zuten iraultza, ez. Etsaiak ez ziren langile atzerritarrak;
beraz, klase korroka ez zen gerrarekin amaitzen ari. I eta II. Internazionaletan esan zuten moduan,
munduko proletarioak elkartuta izan behar zuten klase etsaiaren kontra,
dirudunen kontra, “klase menderatzaile”en kontra, hain zuzen.
TESTUINGURUA:
Kasu honetan, aurrekariak
eta momentuko gertakizunak aipatu. Rosa L.ren testu hau aztertzeko, gogoratu
behar dugu langileen mugimenduetako aktibista komunista bat izan zela. Beraz,
testu hau ulertzeko testuinguru honetan kokatu behar dugu. Noiz hasi? 1898
urtea XIX. Mendearen amaieran koka daiteke. Gauza asko gertatu dira munduan,
baita Polonian ere. Industria iraultzak mundua hankaz gora jarri du eta estamentuzko
gizarte bat izatetik, klase gizartea izatera pasatu du Europak.



·
GARRANTZIA:
Testu honen
garrantzia oso inportante da hainbat arrazoiengatik: lehenengoa, oso lagungarria
da ulertzeko komunisten hausnarketa XIX. Mendearen amaieran. Bigarrena, ekartzen
digu gogora Rosa Luxenburgoren ideologia, borroka eta amaiera tragikoa:
dakigunez, Weimar Errepublikako garaian poliziaren esku hil zen, tirokatu zuten
bere aktibismoa zirela eta. Bere salaketak oso prezio handia zuen eta
bizitzarekin ordaindu zuen. Eta hirugarren arrazoia garrantzi historikoa
azaltzeko, hauxe da: datorren urteetako ideologia batzuk agertzen dira: komunismoa edota nazionalismoa. Lagungarria da testua beraien arteko tesia eta anti-tesia ulertzeko, Rosa L-en iritzian. XX. Mendeko gerretan ideologia hauek islada izango dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario