jueves, 9 de enero de 2020

Ikasleak aurrekontuen debatean




Ikasleak aurrekontuen debate politikoan



Gaur aurkeztu nahi dizuet lehenengo ebaluazioan ikasleek egin duten lana. Proposamena zen "Arlo Publikoko Aurrekontuak" egitea gastuen portzentajeak haien artean adostu ondoren. Euskadin, Espainian edo Europan aztertu dute egoera ekonomikoa. Horretarako, pauso hauek eman behar izan dituzte:

1. Errealitatea aztertu albisteekin.
2. Albisteak hainbat egunkari, aldizkari edo iturri ofizialetan bilatu eta irakurri. 
3. Ulertu eta idatziz laburtu.
4. Haien artean ados jarri gastu premiazkoenak zeintzuk diren erabakitzeko.
5. Portzentajeak adostu.
6. Euskadiko iazko (2018) gastu publikoa aurkitu. Eta beraiek adostutako portzentajeak aplikatu.

Hemen duzue bideo osoa. Amaia, Markel, Itsasne eta Enarak gai hauek jorratu dituzte: Osasuna, Defentsa, Emakumeen Egoera, Hezkuntza, Ingurumena eta Industria. Haien ekarpenak interesgarriak izan dira benetan!! Ez dut "perfekzioa" baloratu, baizik eta beraien ahalegina, hausnarketa eta parte-hartzearen aldeko espiritua. Ez galdu!!!


Etorkizuneko ekonomia sailburuak ote ditugu aurrean?



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...