martes, 14 de enero de 2020

Ikasleak alderdietan sartuta. Ikerketa politikoa



IKASLEAK ALDERDIETAN SARTUTA.
Nora joango dira gure zergak??




Ikasle hauek ikerketa politikoan aritu dira. Egin behar zuten lanak errealitatea ezagutzera eraman zituen, politikoen begiekin. Esteka horretan dituzue lan honen prozesu osoa urratsez urrats. Baina Lucas, Iker, aritz eta Oier-i "jakin-min politikoa" piztu zitzaien eta animatu ziren benetazko talde politikoen iritziak aztertzera. Interesatuta zeuden alderdi batzuk ezagutzeko, debatea "aberasteko": Podemos, PSOE, PP eta Vox. Alderdien aukeraketa egin ondoren, alderdi politiko hauen "rol"-etan sartu eta gero etxera eta klasera ekarri digute debatea. Hona hemen beraiek egin duten lana. Oso interesgarria, benetan, aurrekontuen errealitate politikora egin duten hurbilketa!!

Ez diet, beraz, "perfekzioa" baloratu. Haien interesa, lan boluntarioa eta ahalegina baizik.

Agian, beste azken urrats bat falta zaie hiritar guztiz kontziente eta arduratsuak izateko: 

"Hauek dira politikoen iritziak. Baina, zer gertatuko da gizartean praktikara eramaten badituzte? Egia bihurtuko dituzte haien promesak? Nola? Beste alderdien iritziak onartuko dituzte?"

Erronka bat. Hala ere, ez da Lucas, Iker, Aritz edo Oierrentzat bakarrik erronka handia izango. Gu guztiontzat baizik!!

Hemen dituzue estekak: Zoazte eta gozatu!!

Alderdien iritziak gasto publikoan (1)

Alderdien iritziak gasto publikoan (2)

*** Oharra: Toma fatsuetan askatasunez jokatu dute. Baimena dute aldarte ona arlo serio hauetan jartzeko, ezta? Gizartean "amor (maitasuna) y humor (umorea)" ditugu faltan...





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...