COLOMBIA Bilbon. Gatazkak eta Giza Eskubideak ezagutzen gure geletan
Gaur erakutzi nahi dizuet gelan egin dugun proiektu bat. Proiektu honetan Mundu Garaikideko gatazkak ezagutu genituen. Kasu honetan erakutzi nahi dizuet ikasleen talde batek Colombiaren gainean ikasi eta ikusitakoa.
Zatozte gurekin beste mundu batzuk ezagutzera!!
Bilboko kale batean gaude argazki honetan. Amnistia Internazionalak antolatutako kanpainia batean parte hartzen.
Hona hemen, esteka. Power Point honetan Colombiako gatazkari buruzko eskema bat aurkituko duzue. 2016ra arte azaltzen ditu, laburpen moduan, aurrekari historiko batzuk...
Baina, jakin nahi duzue zelan egin genuen lan klasean?
Hirugarren ebalualdian Mundu Garaikideko Historia klasean gaur eguneko gatazketan eta konponbideetan jartzen dugu arreta. Horretarako "Guk Historia eraikitzen dugu" proiektua eramaten dugu aurrera. Klaseko kideak banatzen dira talde desberdinetan. Talde bakoitzak eguneko gatazka bat aztertzen du. Gaur Colonbiari buruzko informazioa bilatu zuen taldearen lana aurkeztuko dizuet.
1. Power pointean dagoen informazioa bilatu eta irakurri zuten.
2. Ikasleek beste esteka batzuk aurkitzen bazituzten, iturria aztertu zuten.
3. Begiratu ondo eta ea informazio desberdinak edo kontrajarrita dauden ohartu eta alderatu. Iritzi desberdinak ulertu.
4. Gatazka bere osotasunean ulertu ondoren, klasekide guztien aurrean aurkeztu.
Geroago, Bilboko Amnistia Internazionaleko taldekoekin jarri ginen kontaktuan. Kontatu ziguten egun horietan giza eskubideen defendatzaile kolonbiar bat zegoela Bilbon. Eta, jakina, gonbidatu genuen gure geletara berba egitera!! Irakasle batzuk ere, animatu ziren egun horretan historiako klasera sartzera. (Nahiz eta jezartzeko lekurik ez eduki!!)
Aukerakoa da historia lehenengo batxilergoan. Beraz, iruditu zitzaigun pena bat zela ikasle guztiek giza eskubideen defendatzaile baten testigantza ez jazotzea. Azkenean, lehenengo batxilergoko ikasle guztiekin egin zuen hitzaldia.
Urte horretan (2016an) ikastetxean boluntarioen talde bat antolatu genuen. Giza Eskubideen defendatzaileak izan ziren. Eta Amnistia Internazionaleko Bilboko boluntarioen taldearekin parte hartu genuen kaleko antzerki batzuetan.
Horietako ikasle batzuk unibertsitatea hasi zutenean jarraitu zuten talde boluntarioan. Eta Colombiari buruzko kanpaina honetan parte hartu genuen haiekin. Antzerki horretan salatzen genuen Colonbiako nekazari pobreen giza eskubideen bortzaketak.
BAINA...Zer gertatzen da, ba Colombian?
Power pointean ikusten den moduan, gerra irekia izan da Colombiakoa, XX. mendean hasita. Gaur egun bakearen aldeko pausoak eman dituzte aktore guztiek. Baina artean gauzak ez zeuden konponduta, eta Amnistia Internazionalak kanpainia bat jarri zuen martxan nekazari pobreen alde.
Lurra kentzen zizkieten gatazka armatu honetako protagonistek. Eta kanpaina horren aldeko kale-antzerkia egin ondoren sinadurak bilatu genituen.
Colombiako aktore armatuak, Bilboko kaleetan.
Kale- antzerkia.
Hauxe da, ba, egindako lana. Oso momentu trinkoak eta politak bizi ginen!!
Hemen utzi dizuet beste esteka bat Amnistiak bultzatutako kanpaina honen gainean zerbait gehiago jakiteko.
Hemen utzi dizuet beste esteka bat Amnistiak bultzatutako kanpaina honen gainean zerbait gehiago jakiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario