BPG
Zelan daramazue "itxitura beharrezkoa" hau, konfinamendua??
Niretzat oso gogorra izaten ari da!!
Pentsatzen nuen atsedenaldia izan zitekeela, baina ez!! Lan gehiago (guretzat) eta bakardade itzela, ezta? Edo bideo-konferentziak egiten dituzue?
Behar zaituztet, ikasle maiteok!
Bueno.
"Goazen harira!!"
GAURKO LANA
1. Liburua. 148. orrialdea.
2. Ikusi bideo hau. Hemen esteka.
3. Batera, azpimarratu definizioa koadro berdean eta azpiko koadro osoa. Irakurri astiro.
4. Egin salto eta azpimarratu zelan kontabilizatzen den herrialde bateko BPGa. Puntu A. osorik.
5. Azpimarratu definizioa.
6. Kontzeptuak idatzi zure koadernoan. Kontsumoa (C) - Jendeak gastatzen duena; (I)Inbertsioak -enpresek gastatzen dutena beraien ekoizpena egiteko (makinak, lokalak...) (G)- Gastu Publikoa Estatuak eta Administrazio publikoek egiten dutena. Eta X- Esportazioak (beste herrialdeetan espainian ekoizten duten enpresek saltzen dutena) eta (M) Inportazioak (Beste herrialdeetan ekoitzitakoa baina hemen erosita)
7. Irakurri jarduera ebatzia. Ulertzen duzu?
8. Egin ariketa hau. Ordenagailuz. Bidali klasroom-en bitartez. Bihar ikusiko duzue emaitza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario