lunes, 16 de marzo de 2020

XIX. mendeko ideologiak. Debate



XIX. mendeko ideologiak
Mahai-inguruan



Berriro ere zuek, ikasleok ni harro sentitzea lortu duzue!! Badakit dena ez dutela perfekto esaten, adierazten. Baina egindako ahalegina baloratu dut.

Esteka honetan duzue haiek egindako mahai ingurua.

Ikasle hauek hobekuntza lan honetan XIX. mendeko ideologiak hartu dituzte oinarri eta mahai-ingura bat egin dute.
Mahai inguru horretan ideologia hauek aztertu dituzte: K. Marx eta Rosa Louxenburg-en ideiak, M. bakunin, Adam Smith edo R. Owen-enak. Ideiak partekatuz eztabaida interesgarriak sortu dituzte. Mugatua zuten denbora: 12 minutu ideologia hauetan sakontzeko. Eta, zeintzuk izan dira haiek jorratutako gaiak?
Estadua, iraultza,  ekonomia edo emakumearen egoerari buruz hitz egin digute.

Gai honetaz gehiago jakin edo pentsatu nahi duzue?



HONA HEMEN GALDERA BATZUK sakontzen jarraitzeko:

Adam Smith: Emakumeek etxean lan egiten dutenean, egiten duten lanak -XIX. mendean- islada ekonomikoa izan dezake, ezta? zenbat balio du, ba, sukaldatzeak, pertsona nagusiak zaintzeak edota umeen zaintzak? garai horretan ez zenuten ikusten. Eta gaur egun? Ondo ordainduta daude lan horiek?

K. Marx: Imaginatzen zenuen zure behin behineko diktadura behin betikoa bihurtuko zela? Ez duzu uste joera hori oso arriskutsua izan daitekela? Ez duzu pentsatzen herriak estadua ezin duela kontrolatu estatua demokratikoa ez bada? Bihur daiteke diktadorea herriaren etsaia?

R. Owen: Zer uste duzu gaur egun jabetza pribatuari buruz? Porrota izan zen New Harmony proiektua edo falangsterio? Nola aztertzen duzu zuk? Uste duzu kooperatibak direla zuen ondorengoak?

M. Bakunin: Zure jarraitzaileen artean guztiak izan dira bortitzak? (!!) Ez duzu ikusten bortizkeria "estrukturala"? (Jaiotzaren/diruaren arabera... eskubide desberdinak ditu jendeak)? Zer uste duzu horretaz? Aginterik ez balego, zer egingo lukete ahulenek indarrenek bere eskubideak zapalduko balizkiete?

Entzun ezazue bideoa eta gozatu haiek egindakoa!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...