4DBH: EKONOMIA
ESTEKA HONETAN duzue nire agurra!!
Oso egoera arraroan, ez-ohikoan gaude!! Inoiz ez dugu hau bizi. Beraz, egunero klaseko orduan egingo dugu lan. Ez aspertzeko, ikasten jarraitzeko.
LANAK
1. Momentuz, lehenengo 5 galderak, pelikulakoak. Esteka honetan duzue informazioa. Data: Martxoaren 18rako. ESKUZ. Bidali argazkia. Class-room-en.
2. " Nire EGUNEROKO EKONOMIKOA COVID19 krisiarekin. Eta nire sentimenduak".
Data: ekonomia klasea duzunean. egun horretan. Ordenagailuz. Bidali orria Itzi-ri class-room-en.
Nik zuzenduko dizuet apurka-apurka.
Nola egiten da eguneroko ekonomikoa?
Bilatu informazio ekonomikoa interneten. Krisi honetan asko hitz egingo da ekonomiaz, osasunaz hitz egiteaz gain. Eta bete fitxa- koadro hau:
- TITULUA: "Eguneroko ekonomikoa eta sentimenduak".
- DATA:
- Zure izena:
- Zure taldea-klasea:
- Non aurkitu dut berri ekonomikoa? Iturria esan (deia egunkaria, adibidez) eta esteka jarri.
- Zer dio ekonomiari buruz? Euskeraz! zure laburpena. (2 lerro gutxienez. Gehiago, nahi baduzu.)
- Zer ez dut ulertu?(galdera bat, nahi baduzu)
- Zer gertatzen ari da nire etxean? Kontatu zelan zaudeten!! Zelan sentitzen naiz? Zelan antolatu duzu/duzue lana etxean?. Sentimenduak: -aspergura, beldurra, agobioa, kuriositatea, tristezia, poza batzutan...- (2 lerro gutxienez. Gehiago, nahi baduzu).
ADIBIDE BAT: Inpacto economico de la semana santa. Si se suspende?
Gero, sartu classroom-en.
Itziarrek (nik) zuzenduko ditut apurka-apurka.
Modu honetan konpainia egingo diogu elkarri. Gogoratu ekonomia giza-zientzia bat dela. Ekonomiak eta emoziek gure bizitzan ondorio zuzenak dituzte. Guztiok pozik bizi nahi dugu!..
BESARKADA HANDI BAT GUZTIENTZAT!! Hemen gaude!
egunero egin behar da edo bakarrik ekonomia dagaen egunetan?
ResponderEliminar