martes, 17 de marzo de 2020

BPG (2)




BPG (2)



kaixo ikasle maiteoook!!

Zer moduz gaur? marxoaren 18a, asteazkena? Bihar zubia!!! Hori bai...benetan arraroa zubi hau!! Ezta?

Hauxe da gaurko lana:

Klikatu bideo honetan atzoko ariketaren zuzenketa egiteko. Zuzendu zure koadernoan!!


  • Gero zoaz 152. orrialdera eta irakurri horiz dauden 5 koadro horiek. Azpimarratu.
  • Erantzun galdera hauek: (egin 23-rako ordenagailuz)

1. Nik emango dizut ezkutuko ekonomiaren adibide bat: margolariak etxean egiten dizun lana fakturarik gabe. Eman zuk beste bat.
2. Bilatu hiru adibide ekonomia jarduera dena baina musu-truk (Kobratu gabe)
3. Pentsatu koronavirus-aren ondorioz BPGd-a jaitsiko balitz...zein ondorio onuragarria izan zezakeen ingurumenean?
4. Posiblea da herrialde batek BPG-a altua edukitzea eta desoreka handiak pobre eta aberatsen artean? Biztanleko BPGd-ak agerian uzten du abertas eta pobreen arteko aldeak?
5. BPG-k igotzen du armak saltzen badituzu? Eta ohiana erre ondoren hamburgesak egiteko behiak ekoizen badituzu? 

LANA LARRIALDI EGOERAN IKASTEN JARRAITZEKO (Ez dizuet behartuko ezer egiten. Baina arduragatik interesa baduzue. Nire bideo bat eta beste testu bat)

6. Zoaz esteka honetara. Hemen dago nire bideoa, asteartean (atzo) egin nuena, alerta-egoera dela eta gobernuak proposatutako neurri ekonomikoak iragarri zituenean. Bat falta da: Hipotekak ordaintzeko luzapenak. Nahi baduzu, kopiatu koadernoan 7-8 neurriak. Egun hauetan asko hitz egingo dute honetaz.


Pedro Sanchez gobernuburuak neurriak iragartzen

7. Jarduera osagarria. Irakurri testu hau:

“El crecimiento será a corto plazo si se basa en el agotamiento del capital natural como los bosques y los recursos pesqueros. Lo que hemos demostrado en nuestra investigación es que el valor del capital natural por persona tiende a aumentar con los ingresos. Esto contradice la concepción tradicional de que el desarrollo implica necesariamente el agotamiento de los recursos naturales”, declaró Karin Kemper, directora superior del Departamento de Prácticas Mundiales de Medio Ambiente y Recursos Naturales del Banco Mundial.

Munduko Bankua. Zoaz esteka honetara eta irakurri, interesa baduzu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...