ODOLEZKO DIAMANTEAK (2)
Gaur martxoaren 16-17-18ko asteko bigarren eguna da.
LANAK
0. ZOAZ ESTEKA HONETARA. Nire bideoa duzu.
1. Momentuz, galderekin jarraitu pelikulakoak. Esteka honetan duzue informazioa. Egin galdera hauek: 6,7,8,9 eta 10.
Data: Martxoaren 23rako. ESKUZ edo ordenagailuz. Bidali argazkia. Class-room-en.
2. Eguneroko ekonomikoa egin. Ez agobiatu laburra geratzen bazaizu. Sentitu libre. Lan egin baina estres-a barik.
Nola egiten da eguneroko ekonomikoa?
Bilatu informazio ekonomikoa interneten. Krisi honetan asko hitz egingo da ekonomiaz, osasunaz hitz egiteaz gain. Eta bete fitxa- koadro hau:
- TITULUA: "Eguneroko ekonomikoa eta sentimenduak".
- DATA:
- Zure izena:
- Zure taldea-klasea:
- Non aurkitu dut berri ekonomikoa? Iturria esan (deia egunkaria, adibidez) eta esteka jarri.
- Zer dio ekonomiari buruz? Euskeraz! zure laburpena. (2 lerro gutxienez. Gehiago, nahi baduzu.)
- Zer ez dut ulertu?(galdera bat, nahi baduzu)
- Zer gertatzen ari da nire etxean? Kontatu zelan zaudeten!! Zelan sentitzen naiz? Zelan antolatu duzu/duzue lana etxean?. Sentimenduak: -aspergura, beldurra, agobioa, kuriositatea, tristezia, poza batzutan...- (2 lerro gutxienez. Gehiago, nahi baduzu).
No hay comentarios:
Publicar un comentario