sábado, 21 de marzo de 2020

BPG (4)




Zuzenketa eta gaurko egoera ekonomikoa AZTERGAI


Bazenekiten Udaberrian gaudela?

(Minutu batzuk oparitu zeure buruari musika entzuteko)

1. Esteka honetan duzue pasa den eguneko zuen ariketaren zuzenketa (1).
2. Esteka hauetan duzue 4. DBHko ikasleek galderekin egin ditudan bideoak. Gaur eguneko egoera ekonomikoaz berba egiten dut haiekin...eta zuekin!! Nire proposamena hauxe da: Hartu apunteak zuen koadernoan/orrietan -eskuz-!! Nahi duzuen beste aldiz gelditu ahal duzue bideoa (Klasean ni gelditzea askoz zailagoa da). Horrela kontzeptuak barneratuko dituzue.


Koadernoko titulua jarri: "GAUR EGUNGO EGOERA EKONOMIKOA". Eskuz



  • 2.1 Esteka honetan (2) duzue lehenengo bideoa.
  • 2.2 Esteka honetan(3) duzue bigarren bideoa. Zuek 4. DBHkoek baino hobeto -eta sakonago-ulertuko duzue, historian askoz gehiago landu dugulako.

Gaur ez didazue ezer bidali behar!!
Zalantzak badituzue, gorde eta hurrengo egunean, ordenagailuz eta idatzizko lana jartzen badizuet, aprobetxatu niri egiteko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...