sábado, 21 de marzo de 2020

Diamantes (4)



Diamantes, Kirikú eta egoera ekonomikoa


Kiriku lehioan.
Mezu batekin zuentzat.

Gaur guztiontzat da ekonomia duzuen bigarren eguna. Zelan daramazue??
Batzuentzat asteartea (4 DBHko C eta Ekoentzat) eta besteentzat asteazkena (4 DBHko Akoentzat).

GAURKO LANA:
1. ariketa: Ikusi esteka honetan (1) dagoen bideoa ulertzeko hemendik aurrera zelan funtzionatuko dugun.

2. Apunteak: Ikusi bideo hau esteka honetan (2) eta hartu apunteak eskuz zure koadernoan. Ez bidali ezer, momentuz. Apunte onak hartu nahi badituzu, gelditu ahal duzu bideoa nahi duzun beste. Batzutan birritan edo hirutan entzunda, hobeto ulertzen da.

Hiztegi hau ere, kopiatu koadernoan, eskuz:
  • Hertsura ekonomikoaren politikak: Politicas de austeridad. Horiekin batera,
  • Murrizketak: (Recortes) gastu sozialetan
  • Estatuko Defizit-a: Estatuko gastuak Diru Sarrerak baino handiagoak direnean
  • Aldi Baterako Enplegu Espedientea: ERTE (Expediente regulador de empleo temporal) Enpresak jendea kaleratzen du baina printzipioz krisi hau pasata, berriro kontratatzeko (Aldi Baterako- tenporala- dalako).


3. Gaur ez egin eguneroko eta sentimenduak. Modu boluntarioan egiten baduzu, gorde zure ordenagailuan. Zeuk erabaki. "Zure patuaren kapitaina, zu!". Ez bidali ezer, momentuz.



Martxoaren 25ean EMAN BEHAR(KO) DITUZU galdera guztiak!! "Odolezko diamanteak". Ordenagailuz. Bakarrik falta zaizkizunak, mesedez!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...