Gure bizitzen "GLOBALIZAZIOA"
Hemen duzue ikasle hauen lana. Ederto egin dute, benetan!!
Lan honetan ikasleek "mozorrotu" ziren lau pertsonen bizitzetan sartzen. Landu genituen edukiak hauek ziren:
1. Adierazpeneko edukiak: Globalizazioa, lana, lan-banaketa, (taylorismoa), aurrekontua, aurrezkiak, diru sarrerak, gastuak. (Ekonomia eta Historia)
2. Prozedurazko edukiak: Ikasiko dugu nola egin aurrekontu familiarra.
3. Jarrerazko edukiak: Enpatia landuko dugu, besteen bizitzan jartzeko gaitasuna, maila ekonomikoko pertsonen desberdinen ametsak, zailtasunak eta erronkak ikusiko-sentituko ditugu.
Lehenengo esteka honetan Criselen eta Maiteren testimonioak topatuko dituzu. Klikatu eta begiratu bideoa!!
Bigarren esteka honetan duzue Ali Talevi eta Enekoren testimonioak.
Eta guztien testimonioak...
Amaitzeko, ikasleek zer ikasi zuten irakur dezakezue!
Kuriositatea duzue zer egin eta ikasi duten jakiteko??
Hona hemen beste ikasle batzuk. Haien lana ere, polita izan zen. Gogoratu, ez dudala "perfekzioa" baloratzen, ahalegina baizik. Eta benetan ahalegindu direla!!
Alex, Marcos, Aritz, Irene
Alvaro, Telmo, Enrique, Xabi
(Ai, nerabeak!! :))
Zeintzuk dira gure pertsonaiak?? (historia errealak dira, baina aldatu diegu izena eta benetazko irudia - hemen daudenak ez dira pertsonai erreal hauenak, jakina!!-, intimitatea gordetzeko...).
***************
Criselen, kolonbiarra da. Hona hemen bere testigantzaren zatitxo bat:
"Criselen naiz, Colombiakoa. 35 urte daukat. Colombian
lehenengo hezkuntza, bigarrena eta batxilergoa amaitu nuen. Hasi nintzen bulego
batean lan egiten. Baina oso gutxi kobratzen nuen, zazpirehun euro baino
gutxiago. Medellin-goa naiz. Hango jende asko Colombiatik irten zen. Colombian
azken urteotan ez dago jada guerra, baina oraindik egoera oso txarra da.
Bortizkeria handia dago eta kaleak ez dira seguruak emakume batentzat. Oso
gazte eskondu nintzen, 19 urterekin. Berehala eduki genuen geure lehenengo
alabatxoa. Hasieran dena ondo joan zen baina laster hasi ginen eztabaidatzen.
Nire senarrak asko edaten zuen. Eta diborziatu nintzen. Inoiz ez ninduen jo
baina batzutan edanda zetozela, ni beldur nintzen. Amaren etxera itzuli nintzen
baina han lan-karga handia ginen guztiok. 4 ahizpa ginen eta aitite, amama,
nire ama eta nire alabatxoa. Horregatik emigratzea erabaki nuen. (...)"
Gehiago jakin nahi duzu bere ibilbideari buruz? Zoaz aurreko bideora!!
Maite getxotarra da, bizkaitarra. Emakumea eta enpresa batean zuzendaria. Begiratu, hemen azpian bere testigantzaren zatitxo bat:
Maite naiz.
Ingeniaria naiz. Nire garaian emakume batzuk bageuden karrera egiten. Ez asko,
baina 45 pertsonen artean, 11 edo 12 emakume baginen, bai. Gaur egun, ordea,
emakume gutxik hartzen dute karrera hau. Nire ahalegina azken urte hauetan hori
bera izan da, bereziki. Nire lanaz aparte, modu boluntarion Deustuko
unibertsitateak eta innobasque-k -besteen artean- bultzatzen duen programa
batean sartu naiz. Nahi duguna hauxe da: Batez ere nesken artean karrera
teknologikoak egiteko nahia zabaltzea. Zoritxarrez, gero eta emakume gutxiago
aukeratzen dituzte mota hauetako karrerak. Eta ez da gaitasuna ez dutelako,
baizik eta “erreferenteak” edo emakume eredugarriak arlo honetak ikusten ez
dituztelako. Bakarrik modako emakumeak edota telebistako aurkezleak, eder-ederrak
direnak. En fin, apur bat sinplifikatua kontatu dizuet. Nik alaba bat daukat.
Gaur egun karrera amaitu du baina gradu-osteko ikastaro batean dago.
Arkitektura ikasi du eta pozik dago Madrilen ikasten oraindik. (...)
Gehiago jakin nahi duzu bere ibilbideari buruz? Zoaz aurreko bideora!!
Ali Talevi Mali-tarra da, nekazariagaur egun Valentzian. Begiratu, hemen azpian bere testigantzaren zatitxo bat:
Ali- Talevi naiz, alkandora urdinekoa. Nire erlijioa islama da, baina ez
naiz inoiz izan oso erlijiosoa. Mezkitara hilabetean birritan edo hiru aldiz
joaten nintzen lagunekin egoteko, otoitz egiteko. Mali-koa naiz. 30 urte
daukat. Lehenengo Hezkuntza baino ez nuen egin nire herrialdean. Nire familiak
ez zuen baliabide askorik guri ikasketak emateko, nahiz eta nire aita oso
langilea izan. Nire familian bost seme alaba izan ginen eta ni gazteena
nintzen. Berehala ezkondu nintzen eta hiru seme-alaba ditut.
Nongoa naiz?
Malikoa, lehen esan dudan moduan. Mali mendebaldeko Afrikako
estatu itsasgabea da, Aljeriaren hegoaldean dagoena. Afrikako zazpigarren herririk
zabalena da Mali, eta 15 milioi biztanle baino gehiago du. Hiriburua Bamako da.
Nire herria Bamakotik gertu zegoen eta jendea nekazaria zen han. (...)
Eneko naiz. Mate irakaslea naiz. Institutu batean lan egiten dut. 50 urte
daukat eta erdia baino gehiago eman dut eskolak ematen. Seme bakarra naiz. Nire
gurasoak hemengoak ziren. Aita Arrankudiagakoa (beraz bizkaitarra) eta ama
Azkoitiakoa, Gipuztarra. Aitak lan egiten zuen kamioi batekin garraioak egiten.
Ama, etxekoandrea zen, garai horretan emakume gutxik ikasten zuten eta. Hala
ere, nire emaztearen ama irakaslea zen Bilboko zentru erlijioso batean. Nire
gurasoek gorriak pasatu zituzten gazte denboran baserrian baina orain dela 45
urte Bilbora etorri, hasi ziren lanean eta niri eta nire nebari ikasketak eman
zizkiguten. Ni Gurutzetako hospitalean jaioa naiz. Nire gurasoekin Deustun bizi
izan nintzen txikia nintzela. Baina ezkondu nintzenean Leioara joan nintzen
bizi izatera eta handik gertu egiten dut lan, hango institutuan, institutu
publiko batean. Eta aita naiz. Nire alabarik handiena medikuntza ikasten ari da
leioako unibertsitatean. Semerik gazteena oraindik dbhko laugarren kurtsoan
dago, ikastolan, Leioan. (...)
Zer ikasi dut lan honekin?
Ekonomian jartzen badut arreta hitz tekniko asko ikasi dut eta apurka-apurka nire euskera maila idazteko orduan hobetzen ari naiz. Lehentasunaren balioa ulertu dut. Hau da, Maiteren aurrekontua eta bizitza ekonomikoa "errezagoak" direnez, beraien lehentasunak ezin dira konparatu Ali-k edo Criselen-ek dituen lehentasunekin. (...)Konturatu naiz jubilazioa arlo ekonomikoan eta bizitzan aldaketa handia dela pertsona batentzat eta gero eta diru gutxiago dagoela jubilatuentzat. Ikasketa onak edukitzearen balioa ikasi dut. Lan honekin konturatu naiz bizitza ekonomiko ona edukitzeko benetan baliagarria izan daitekela (...)
Maria B.
Konturatu naiz aisialdian familiarekin egiten ditugun planak oso garestiak direla. Adibidez bost pertsona irtetzea asteburu batean. Horrez gain, konturatu naiz Ali eta Eneko bat etortzen direla familia bat dutelako baina jaio zaren lekuaren arabera bizitza askoz zailagoa edo errezagoa duzula.
Maria B.
Konturatu naiz aisialdian familiarekin egiten ditugun planak oso garestiak direla. Adibidez bost pertsona irtetzea asteburu batean. Horrez gain, konturatu naiz Ali eta Eneko bat etortzen direla familia bat dutelako baina jaio zaren lekuaren arabera bizitza askoz zailagoa edo errezagoa duzula.
Claudia R
Lan hau egin eta gero ikasi dut - pertsonai guztiak konparatzean- familia arrunt batekoa bazara 4 kide mantendu dezakezu, Adibidez Enekoren kasuan, diru beharrezkoa duelako. Alik hemen oso zaila daula lana aukitzeko. Pertsonalki uste dut elkarbanatu behar dugula: Enekok Ali-ri eman behar dio dirua, aurrezten duena hilero askoz gehiago delako.
Markel C
Criselenentzat oso "erreza" izan zitekeen Colonbian geratzea lan txiki eta apala egiten bizirik mantendu zuelako bere burua. Hala ere, Espainiara etortzea erabaki zuen nahiz eta alaba Colombian utzi behar. Baina berarentzat hezkuntza nahi zuen. Proieku honek erakutzi dit gure estatuko solidaritate-sistemak duen garratzia eta nola arduratsuak izan behar dugun gure soldatapekoekin; batez ere, kanpotik badatoz, Gizarte Segurantza ordainduz eta lan egoera onak eskainiz.
Lucas G
Ni Ali izan naiz. Kontratu naiz zein zaila den aurrezki handiak edukitzea hain soldata txikirekin. Orain arte ez dut izoiz pentsatu zenbat gasu erakartzen duen familia batek eta zein aldea, oso handia, bakarrik bizi bazara edo familia batekin. Pentsatu dut zenbat "mikro-arrazismo" egiten ditugun egunero, eta nola gizarte globalizatu batean bizi garen baina uste dut atzerritarrak ez ditugula guztiz onartzen.
Oier C
Ali- Talevi eta Criselen elkarrekin bizitzen jarriko dira. Ali Bilbora bizitzera joango da eta horrela etxe bat izango du, Criselekin batera. Horrela aurreztu ahal dute. Diru gutxu dutenez, elkar lagunduz dirua elkarbanatuko dute. Diru falta nabaria izada, bata bestearentzat egongo dira eta aurrezki gutxi horiek batuz, aurrezkia handiagoa bihurtuko dute, gastuak murriztearekin batera.
Itsaso P
(...)Horrez gain, ikusi dut oso mundu injustuan bizi garela. Atzerriko herrialdeetan pobrezia handia dutela eta Bilbora etortzen direnek aukera gutxi dutela hemen eta soldata oso baxuak izaten dituztela (...). Gizarte penagarrian bizi garela eta nahiz eta guk uste arazo ekonomikoak ditugula, benetan ez ditugula. Hori pentsatzen dut.
Alex E.
(...)Bankuari mailegu bat eskatzea ohikoena dela ikasi dut, gehienetan, etxe bat erosteko momentuan bankuari eskatu behar diogu dirua eta gero hilabetero interesekin bueltatu. Lan hau egin baino lehen ez nekien zer ziren interesak. Bankuari eman behar dizkiozu hilabetero eta, beraz, itzuliko diezu eman dizutena baino gehiago, zorra ordaintzen amaitzean.
Irati B
Orokorrean, ekonomikoki independentea den pertsona baten eguneroko gauza asko ikasi dut. Lana luzea izan da eta denbora eta esfortzu asko darama baina asko gustatu zait niretzat benetan erabilgarriak diren gauzak ikasi ditudalako.
Maria G
Criselen izan naiz. Konturatu naiz gastu ez-ohiko bati aurre egiteko aukera bat mailegu bat eskatzea izan daitekela; baina horrek dakarren arazoa zorra bihurtuko zaiola hurrengo hilabeteetan eta Criselen-en kasuan, gutxi irabazten duenez, zailtasun handia izango du ordaintzeko. Arlo pertsonalean ikasi dut gerrek eragiten dituen kalte pertsonalak. Emigratu behar izan du bere herrialdean zegoen egoera kaxkarragatik.
Arrieta G
Alex E.
(...)Bankuari mailegu bat eskatzea ohikoena dela ikasi dut, gehienetan, etxe bat erosteko momentuan bankuari eskatu behar diogu dirua eta gero hilabetero interesekin bueltatu. Lan hau egin baino lehen ez nekien zer ziren interesak. Bankuari eman behar dizkiozu hilabetero eta, beraz, itzuliko diezu eman dizutena baino gehiago, zorra ordaintzen amaitzean.
Irati B
Orokorrean, ekonomikoki independentea den pertsona baten eguneroko gauza asko ikasi dut. Lana luzea izan da eta denbora eta esfortzu asko darama baina asko gustatu zait niretzat benetan erabilgarriak diren gauzak ikasi ditudalako.
Maria G
Criselen izan naiz. Konturatu naiz gastu ez-ohiko bati aurre egiteko aukera bat mailegu bat eskatzea izan daitekela; baina horrek dakarren arazoa zorra bihurtuko zaiola hurrengo hilabeteetan eta Criselen-en kasuan, gutxi irabazten duenez, zailtasun handia izango du ordaintzeko. Arlo pertsonalean ikasi dut gerrek eragiten dituen kalte pertsonalak. Emigratu behar izan du bere herrialdean zegoen egoera kaxkarragatik.
Arrieta G
No hay comentarios:
Publicar un comentario