viernes, 6 de marzo de 2020

Adi faltsukeriarekin!!


Adi egon
faltsukeria ikusteko!!

L. Unzuetak egindako lana aurkeztu nahi dizuet gaur. ikertzen egon zen, ulertu nahi zuen zein den informazio ona jasotzeko gure eskubidea. Horrez gain, ulertu zuen non amaitzen den gure adierazpen askatasuna. Amaitzeko, gu guztiok manipulatzeko erabil daitezkeen estrategiak ikertu zituen. Nortzuk daude manipulazio horien atzean?? Interesak ulertzeko pausuak egin zituen.
Hemen dituzue berak ikasitakoaren "zatitxo" batzuk: ulertu zuenaren parte batzuk eta bere ondorio pertsonalak.



"Hedabide askok egia esaten dute, bai. Baina ez da beti horrela. Orduan, kontuz ibili behar dugu, mila begiekin, jakiteko zein albistetan esaten duten egia edo gezurra. Azken finean, hedabide askoren helburu nagusia jendearen iritzia aldatzea da,  hainbat interes ekonomiko, politiko etabar... lortzeko.(...)"

"Normalean albiste askotan "kronika gorriari" garrantzia handia ematen zaio. Hedabideek duten atal berezia bihurtzen da. Oro har, berri horietan informazio odoltsua agertzen da. Kronikak gai hauek izan ohi dira: heriotz krudelak, istripuak, bortxaketak, desagerpenak, hondamendi naturalak(...) Zoritxarrez, horrelako albisteak ikusteko ohitura harten dugu".

" 7. Estrategia: Publikoa ez jakintasunean eta kaskarierian mantentzea.
Manipulatzeko botereak jendeari sineztarazi nahi dio arrunta eta ezjakituna izatea modan dagoela, hoberena dela(...)"

Hauxe da, orain nire galdera (klaseko debaterako) - irakasleak-:

Krudelkeriak paralizatzen gaitu?
Beldurrak edozein gauza onartzeko prest uzten gaitu?
Kronika gorria izan daiteke "Shock" bat?

Amaitzeko, hona hemen L.U-ren ondorioa lan honetan:

"komunikabideetan erabiltzen diren manipulazio-estrategiak aztertu eta gero, ondorioak atera ditzaket. Hedabideek - batez ere telebistan- burua ideiez betetzen digute; albisteak, publizitatea, eta abar erabilita.

Manipulazio hori ikustezina dirudi arren, leku guztietan egon daiteke eta gure pentsamendua aldatzeko erabil dezakete. (...) Azkenean norbanakoaren ideiak desitzuratzen dituzte, haien alde. Hauxe da proposatu nahi dudana: Informatu, gauzak aztertu eta lortu zure irizpide propioak".





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...