viernes, 6 de marzo de 2020

II Mundu Gerra aztertzen

II Mundu Gerraren gainean entzuten dugun 
dena sinestu behar dugu?


Sarrera honetan ikusiko duzue ikasle batzuek atera dituzten ondorioak II Mundu Gerrako bideo desberdinak ikusten. Iturri guztiz desberdinak aztertu dituzte eta entzun ondoren, hauek izan dira beraien hausnarketak:

"Bi bideoak konparatuz, ikus dezakegu nola herriaren arabera II Mundu Gerra modu desberdinetan ikusten duten. Adibidez, Ameriketako Estatu batuetan oso arro adierazten dute II Mundu Gerraren ondorio positiboa bere ekonomiaren hazkundea izan zela. Ez hori bakarrik, geroago aipatzen dute gaur egun arte EEBBak munduko potentzia ere izan direla. Baina bigarren bideoan, aldiz, kolokan jartzen dute EEBBen garaipena zibil asko hil behar zituztelako gerra "irabazteko".




"Egia da bakoitzak bestearen jarduera edo jarrera txarretan oinarritzen duela bere interpretazioa, baina oso nabarmena da EEBBetako kasuan. EEBBetako jarreraren aldeko bideoan alemanen nazismoa asko kritikatzen da eta aipatzen dituzte zenbat gauza txar egin zuten. Baina, beste alde batetik, ahazten dituzte beraiek egindako gauza txar guztiak (...) jaurtitako bonbak eragindako kaos-a ezkutatzeko. Eta horrela, ez diete garrantzirik ematen eragindako hildako guztiei, ez: kontrakoa, gerra maitzeko irtenbide bakartzat jotzen dute. 

Honekin konturatu gaitezke nola leku bakoitzaren arabera, eta baita pertsonaren arabera ( zenbat buru, hainbat aburu) gerra oso desberdina izan daitekeen eta horrez gain, ikusi ahal dugu honi buruzko oso iritzi desberdinak sor daitekela."

Nerea G.

"(...) Bideo honetan ikuspuntu osoa ematen du eta azaltzen du objetiboki zer gertatu zen garai hartan. Aurrekariak aztertzen ditu - Pear Harbour-. (...) Horrez gain, EEBBetako erantzuna azaltzen du. Nahiz eta edukia objetiboa izan, susmoa daukat hizlaria ez dagoela batere ados EEBB-ek egindakoarekin, eta beste ikuspuntuaren aldekoa dela (komunismoaren alde)

Beste alde batetik, bigarren bideoak ikuspuntu ekonomikoa ematen du eta zenbait daturen bidez defendatzen du Estatu Batuetako jarreraren aldeko iritzia. Gerra amaitu zutelako eta beraientzat aurrerapen handiak lortu zituztelako. Horrela, beraz, munduan duten nagusitasuna justifikatzen du 17 potentzia izatetik (?) lehenengoa izatera igaro zelako (EEBB).

Nire ustez EEBB-ek egindakoa barkaezina izan zen eta justifikaezina ere bai, nozki. Hilketek ez zuten merezi eta komunikabideak krudelkeria hori estaltzen saiatzen dira(...)"

Sara A.



"(...) Nire ustez, egia da Gerra honek abantailak ekarri zizkiela EEBB-ei; baina basakeria izan zen. Gainera, argi dago "Pearl Harbour"-en egindago erasoa aitzaki bat bihurtu zela bonbak botatzeko. Lehen esan dudan bezala, teorikoki bonbak Alemanian botatzeko ziren (apirilean, maiatzean), baina Alemania abuztuan garaitu zuten. Horregatik, Hiroshiman eta Nagasakin bota zituzten, Japoniaren erasoa 1941ean aitzakitzat hartuta. Bazituzten bonbak, baina ez zekiten non bota. Erraza zen beste etsaia bilatzea.(...)"

Katalin B.

"Konparaketak: Bideo batean, orokorrean, II Mundu Gerra azaltzen du; hau da: SESB, Alemania eta japoniaren egoera (garrantzitsuenak). Hala ere, beste herrialde batzuk ere bazeuden. Bideo horretan AEBak filmaren "txarrak" bezala aurkezten ditu bonba atomikoa bota zutelako, 700.000 pertsona errugaberen heriotza eraginda. Horrez gain, esanguratsua da Alemaniaren kapitulazioa SESB-eko ejerzito gorriak egin zuela adierazten du. Beste bideoan AEB-ek egindako ahalegina nabarmentzen dute eta esaten dute horri esker AEB-ek betiko munduko nagusitasuna izango dutela."

Dayana V.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...