domingo, 8 de marzo de 2020

Amama


AMAMA, KONTA IEZAIGUZU...
Historia bizirik



Gaurko sarrera honetan aurkeztu nahi dizuet amamaren bizitzaren "zatitxo" batzuk. Honela, ikusi ahal duzue oso urrun dauden gauza batzuk gure historia hurbila direla, gizartea asko aldatu dela azkenengo urteetan -baina agian ez hainbeste!- eta gure familian historia oraindik bizirik dagoela. Jakinmina duzue?




Mutilek aukeratu ahal zuten. Emakumeek, geroago.



"Nik ikasiko nuen zuzenbidea Donostian egin ahal zelako. Nire nebek, ordea, aukeratu ahal zuten (...). Teorikoki, nire etxean ez zuten egiten desberdintasunik gizon eta emakumeen artean, aitak eta amak nik ikastea nahi zuten, baina gurasoek esan zuten ahalegina egingo zutela nebek -mutilek- nahi zutena ikas zezaten. Niri, ordea, aukerako parada eman zidaten bakarrik beka lortzen nuenean. Nota onak atera nituenez, nik konbentzitu nituen gurasoak eta azkenean medikuntza egitera joan nintzen Zaragozara(...)"

Zoaz esteka honetara: Amama haurtzarotik unibertsitatera.

Maitasuna, ideologien gainean.





"Kontatu zuten batzuk karlistak zirela, eta beste batzuk, ordea, abertzaleak (...) Baina familia barruan, hainbat arrazoigatik, batzuk errekete-ekin joan ziren eta beste batzuk, berriz, abertzale  eta errepublikanoen aldean geratu ziren. (...) Hala, nire osaben artean bata Santoñan egon zen kartzelean abertzalea izateagatik. Eta beste bat, kontrako ideiak zituen - karlista- baina, paradoxikoki, horren nobia "emakume abertzaleak" elkartekoa zen."

Zoaz esteka honetara: Gerra zibila familian.


1954-1961. Unibertsitateko garaiak. Frankismoan




"Zaragozan. Grebak ezin genituen egin. Baina batzuk antolatu ziren egun batzuetan ia ia izan zen "denok etxera!!". Grebaren ondorioz suspentso bat ateratzen banuen, beka galduko nuen eta agian ikasketak utzi behar! (...)

Zoaz esteka honetara: Grebak eta bekak.


1975: Frankismo berantiarrean heriotz zigorrek eragin ziguten tristezia.





"(...)Gogoratzen dut nire amaren etxean, bera eta nire bi izeko zeuden. "Radio pirenaica" entzuten ari ziren momentu horretan bi izeko horiek esan zuten otoitz egin nahi zutela Francok exekuzioak ez egiteko. Pablo  VI-k -garaiko aita santuak- Francori eskatu zion heriotz zigorrak barkatzeko. Nahiz eta nire familian kondenatuen ideologia ez konpartitu -oso erlijiosoak ginen- hunkituta geratu ginen. Oso tristezia handia sentitu genuen Francok berak exekutatzeko agindua bete zuenean, Aita Santuaren eskaerari jaramon egin barik(...)".

Zoaz esteka honetara: Heriotz zigorrak, 1975.

Transizioa, ilusioa.


"Guk ez genuen bizi modu gordinean edo zuzenean Francoren bortizkeria. Horregatik ez genuen hainbeste kontzientziarik eta ez genuen hain argi zer gertatzen ari zen. Bortizkeria ez baitzen zuzen-zuzenean gure -edo gure inguruetakoen- kontra. Baina apurka-apurka konturatzen hasi ginen. Geroago nabaritu genuen garaiko giroa "itotzeko modukoa" zela.

Horrez gain, poliki-poiki familiaren beste kideen abotsa entzuten hasi ginen. Esate baterako, osaba kartzelean egona zela, eta beste osaba bat - apaiza zena- erahiltzen saiatu ziren bi bandoetakoek (...). Demokrazia etorri zenean kanta eta dantza egitera irten nintzen ni kalera:"

Zoaz esteka honetara: Urratsak demokraziarantz, ilusio handia izan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...