martes, 21 de abril de 2020

1914ren inguruan, Rosa

I MUNDU GERRAren ateetan joka:
Rosa Luxenburg




Kaixo! gaur aurkeztu nahi dizuet ikasle hauek egindako lana: Borja C, Paula A, Javi A eta Naroa V.
Hemen duzue beraien antzerkiaren lana. Zoaz bideora eta gozatu!!


ZER IKASI DUGU LAN HONEKIN?


Lan honek hainbat gauza irakatsi dizkit, lehenengoz 1914 badakigu emakumeek ez zituzten ia eskubiderik, bakarrik etxeko gauzak lantzeko prest egon behar zuten eta umeak zaintzeko. Baina, Roxak aldiz, bere eskubideen alde borrokatu zuen nahiz eta kartzelan 3 aldiz egon hau egiteagatik. Emakumea izan arren, bere iritsi politikoa ematen zuen, hori ez zen erreza garai hartan. Komunismoko ideiak birpasatzeko ere balio dit antzerki hau zeren eta Roxaren ideologia politikoa zen. Amaitzeko lehengo gerra mundialean egon ziren bi bando (aurkari) eta han zeuden herrialdeak birpasatzeko baliogarria izan zait.
Antzerkia ezin izan dugu amaitu daukagun egoeragatik (COVID19ko egoera larria), eta horregatik ezin izan dugu antzerkia guztiz bukatu. Amaitzeagustatuko litzaidake, oso ondo pasatu bainuen ikaskideekin, eta ikasgelan ikasitakoa modu originalagoan errepasatzeko balio zigun. Ziur nago, amaitu izan bagenu, oso ondo geratuko zela, mozorrotu egin baikinateke, antzezten ari ginen "rol"ean erabat sartzeko.

Paula A.


Lan honetan gustatu zaidana zera izan da: duela urte asko, 1914an, Lehen Mundu Gerra hastear zegoela, Rosa Luxemburgo izeneko emakume ausart bat boterearen aurka agertzen zela ikustea, eta eskubideen, herriaren eta emakumearen alde borrokatzen zela ikustea. Kartzelan giltzaperatuko ote zuten beldur izan gabe.

Borja C.

Rosa Luxenburg: Emakume bat eskubideeen aldeko borrokan" lanak lagundu dit hobeto ulertzen Rosa Luxenburg-ren garaian langileek bultzatutako borroka. Nire ustez filme historikoak gai historikoak hobeto kokatzeko oso baliogarriak dira, guk egindako antzezlan txiki honek ere gauza bera lortzen baimendu dit. Era berean, antzezlan honek langileen borrokaren gaia hobeto ulertzeko ere balio handikoa izan da; XX. mendearen hasiera hartako mogimenduak ez ahazteko, haiek gaur egungo gizarte motan eragin izugarria izan baitzuten.
Bukatzeko aipatu nahi izango nuke garai hartako borrokalariak eredu ezin hobea izan zirela ondorengo belaunaldietako gizabanakoentzako. Euren borrokaren irakaspena zera izan zen: guztiok borrokatu behar dugula gure iritzian bidezkoa den alde.

Naroa V.

Lan honekin Rosa Luxenburgoren historioa eta bere borroka eskubideen aldekoa ondo  ikasten da baina nire ustez lan hauek egitean interesgarriena da historia era askotan ikasi ahal dela, adibidez lan honekin: antzerki bat egiten komunismoa eta lehengo emakume borrokalarien historia ulertu eta ikasi dugu baina ez bakarrik ikasten eta ikasten, lagunekin eta barre egiten baizik baina horrela ere ikasi ahal da, pena bat da bakarrik batzuk animatzea lan hauek egiteko.

Javier A.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...