ISTORIO TXIKIAK
Kaixo Ikasleok!! Hemen duzue klasekide batek egindako lana. Familian ikertu du jakiteko nola bizi zuten historia.Gure "mundu garaikideko historia". Gizatu berak egindakoaz, oso interesgarria da eta. Hori bai, familiaren intimitatea gordetzeko, dauden argazkiak ez dira errealak, internetetik jaitsitakoak baizik, garai berekoak.
Bideo honetan duzue Nereak berak ateratako ONDORIOAK lana egin ondoren. ZOAZ ESTEKARA!!
Lanaren egilea: Nerea G.L.
Elkarrizketa hau nire
amonarekin, amaren aldetik, hasiko dut, Gumersinda S.I. Gumersinda
Galiziako herrixka batean jaio zen, Viñosen, 1936ko urriaren 10an.
Amama, gogoratzen duzu gerrari edo gerraosteari buruz
kontatu dizuten zerbait?
Bueno, nire aita Jose gerran
borrokan egon zen, bando nazionalistan, eta jaio nintzenean lehen alaba
nintzenez, ezagutu ahal izateko baimena jaso zuen. Oso ondo gogoratzen naiz
aitak esaten zuela Franco asko errespetatzen zuela eta berarentzat ez zela hain
txarra.Aitak esan zidan haiek herrizketatik pasatzen zirela eta
herri hartzean esaten zutela “la tropa X ha cogido X pueblo”. Gerra boxeo
borroka bat bezalakoa zen, bat irabazi behar zuen, eta beti galtzailea zen txarren
amaitzen zuena.
Eta zure aitak kontatu zizun nolakoa zen egoera gerran?
Bai, eta ez zen batez ere ona. Pobrezia handia zegoen. Batzuetan aitak
esaten zuen ia ez zutela jaten eta arropa oso gutxi zegoela guztiontzat, beraz
norbait hiltzen zenean haren arropa hartzen zuten eta uretan irakiten jartzen
zuten zorriak kentzeko eta horrela berrerabiltzeko. Batzuetan aitak ekartzen
zuen arropa guretzat, guk 5 anai-arreba ginen eta arropa ere ez genuen soberan.
Beste aldetik, nire aitonaren anaia errepublikanoek harrapatu zuten, eta
bizirik irautea lortu bazuen ere, hain janari gutxi zegoen non sasiak jan behar
zituzten.
Agian
gogoratzen duzu zerbait gerraosteari buruz. Zerbait kontatu ahal didazu?
Ez asko baina gerra garaiko egoera, eta batez ere geroagokoa, gerraostekoan,
miseria handikoa zen. Jendea bere animalietatik eta uztatik bizi zen, baina
jendeak ez zuen animalia horiek erosteko dirurik, eta jende asko gosez hiltzen
zen. Gogoratzen dut auzokide batzuek 11 seme-alaba zituztela eta haien egoera
hain txarra zen, oinutsik eta arropa oso apurtuta zebiltzala.
Gainera amak kontatu zidan ez zegoela oihal zati txikirik guretzat kamiseta
bat egiteko. Guk, Jainkoari esker, jaunaren lurrean lan egiten genuena jaten
genuen. Janariaren zati bat eman behar bagenion ere, asko maite genuen, baita
gu ere, eta bizitzeko ematen zigun, nahiz eta modu txarrean izan.
Nola zen egoera erlijiosoa etxean?
Erlijioari dagokionez, beti oso erlijiosoak izan gara, lehen batez ere. Gauero
errosario bat errezatzen genuen guztiok batera eta txikiak ginenez guztia
grazia egiten zigun beraz beti barrezka amaitzen genuen eta noski bronkarekin
ere
.
Kontatu ahal didazu zerbait diktadurari buruz? Nola bizi
zenuten?
Familia Bilbora etorri ginen 1950ean, bizimodu hobe baten bila, eta hemen
denda txiki bat eta taberna bat eraiki genuen zure aitite eta nik. Horregatik
bizi izan genuen hemen diktaduraren zati bat eta trantsizioa. Ideologiagatik
izan daiteke, edo baita non bizi izan giren ere, Masustegiko auzoan, baina guk
ez genuen inoiz sumatu diktadura batean bizitzen ari ginenik, guri ez
zigutelako ezer debekatu.
Zer gogoratzen duzu 23F-ri buruz?
1981ko otsailaren 23a.
Egia da beldur handia izan genuela 23 F-ko estatu-kolpean, azken finean
lehen baino eskubide gehiago ematen zigun demokrazia, baina diktaduran ere ez genuen
haien falta sumatzen, ez baikenuen besterik bizi izan, baina ez genuen hori
berriro gertatzea nahi.
Nire familia hurbileko arbasoetan ideologiarik ia ez dagoenez eta aniztasuna pixka bat izan nahi nuenez, arrebaren mutil-lagunari galdetu nion, ia
familiakoa baita eta bere arbasoei buruzko zerbait kontatu ahal zidan.
Dirudienez, bere herenaitona 30 urte zituenean hasi zen Espainiako gerra
zibila. Nire amonak ere kontatu didanez, auzokoen artean salakeria asko zeuden,
eta jaun hau Cáceresko herri batean bizi zen, eta bere auzotar batek salatu
zuen errepublikarra zela eta, beraz, guardia nazionala bere etxera joan zen,
harrapatu eta herriko hilerrian hil zuen. Gerrako beste fusilatu bat.
Diktaduraren
amaierako urteekin jarraituko dut, eta honetarako amarekin hasiko naiz, Lourdes
López. Lourdes Masustegin jaio zen, Bilboko auzo bat, 1968an.
Lourdes,
zuk zerbait gogoratzen duzu Frankori edo trantsizioari buruz?
Nik 7 urte nituen Franco hil zenean, eta, beraz, ez ditut ia garai hartako
oroitzapenak, baina gogoratzen dut klasera sartu aurretik Espainiako himnoa jotzen
zutela eta denek oso zintzo entzun behar genuela.
Eta 23F-ri buruz?
Nahiz eta 14 urte baino ez izan hobeto gogoratzen dut 23F-a. Familia osoa
urduri zegoen, guztiok telebistara adi-adi begira inork ez zekielako zer
gertatuko zen. Ez genuen diktadura bat nahi, demokrazia bat lortu zen eta ezin
zen hori galdu, azken finean eskubide gehiago eman zizkiguten.
Zerbait kontatu ahal diguzu E.T.A-ri buruz?
Nik 20 urterekin sartu nintzen Polizia Buruzagitzan lan egitera, nire
lehengusu inspektoreari esker. Lehengusu hori Galiziara berriro joan behar izan
zen bizitzera, ETAren zerrendetan bere izena aurkitu baitzuten ikuskapen
batean, eta bere bizitza arriskuan zegoen.
Beldur handiz joaten nintzen lanera. Gainera, 1997ko egun batean, lanetik
itzuli nintzenean, ETAk bere etxera
sartzera zihoala ankide bat hil zuela
zioten albisteetan, Luis Andres Samperio inspektorea. Garai gogorrak izan
ziren.
Gainera, hori baino pixka bat lehenago, nire auzoan, ETAko kide batzuek
autobus batzuk erre zituzten, eta auzoan denek elkar ezagutzen genuen; hori
dela eta, ikusi zituen batek poliziari salatu zien, eta hauek ezinezkoa egin
zioten; autoa erre zioten, mehatxatu egin zuten... eta manifestazioa antolatu
behar izan genuen bizilagun horrentzat babes bila.
Beraz nola bizi zenuen zuk E.T.A ren amaiera?
ETAk orain banda armatu izateari utzi dion honetan askoz lasaiago bizi naiz.
Gogorrak izan ziren garai horiek, ezkutuko diktadura bat zen, beldurra nuen
denbora osoan.
Bai, badirudi atzo gertatu zela. Zure ahizpa txikia zen, lanetik itzuli
nintzen eta zure aita Mariari jaten ematen ari zitzaion. Teleberria ikusten ari
ginen, eta bat-batean azken orduko albiste bat sartu zen, ezin genuen sinetsi
ikusten ari ginena, oso gogorra izan zen hori ikustea, jendeari garrasika
entzutea, jendea leihotik behera botatzen...
Atentatu horiek oso beldur arriskutsua sortu zuten herritarrengan, eta gaur
egun, 19 urte geroago, oraindik ikus daiteke horren emaitza, arrazakeria handia
eta erlijio horren beldurra.
Jarraituko dugu Juan Carlos
Garcíarekin. Egoera ulertzeko eta kokatzeko, nire aita Sestaon jaio zen 1968an,
bere gurasoak Burgos-ekoak ziren eta bere arbasoak gerran bando
nazionalistakoak izan ziren.
Ez ditut ia oroitzapenak, oso txikia nintzelako. Nik ume guztiak bezala
eskolara joaten nintzen eta han pozik nengoen, konturatu gabe kanpoan gertatzen
zenari buruz.
Eta 23 F-ri buruz?
Bai, handiagoa nintzen eta telebista erosi berria geneukan. Ez nintzen kontziente
zer gertatzen ari zenari buruz, eta gogoan dut grazia handia ematen zidala hitz
itsusiak esaten kongresuan sartu zelako eta gero lagunekin barrezka komentatu
genuen eskolan. Une horren irudia grabatuta daukat.
Nolakoa zen egoera ekonomikoa etxean? Kontsumismo handia
zegoen?
Jateko geneukan, hori esan behar dut. Baina ez zegoen kontsumismoa dirurik
ez zegoelako. Aita lan egiten zuen Sestaoko fabrika batean eta beraz guk bizi
ahal genuen langile haientzat egin ziren etxeetan, beraz etxea geneukan.
Gogoratzen dut gure lehen telebista epeka erosi behar izan genuela 1980aren inguruan.
Nik ikusten nuen lan egin behar nuela, ikasketa asko ez nituelako, beraz 14
urte nituenetik lan egiten dut mekanikari moduan, enpresa desberdinetan hori
bai, eta esan behar dut nire lana oraindik maitatzen dudala, nire pasioa autoak
direlako.
Zerbait ikasi duzu egoera horretatik?
Argi dago dirua zerutik ez datorrela eta asko lan egin behar da hori
lortzeko. Nire gurasoak beti esaten zidaten 4 irabazten banuen 3 gorde behar
nuela eta beti saiatu naiz hori egiten, gainera horretan oso berdinak gara nire
emaztea eta nik. Horri esker, eta lan asko egin ondoren 26 urterekin lortu
genuen etxe bat erostea hipoteka barik, gure bizitza askoz erreza egin duena.
Emaztea eta nik ez genuen inoiz pentsatu daukagun guztia biok gentozen lekutik,
oso eskertuta gaude bizitzarekin.
Nolakoa zen egoera erlijiosoa etxean?
Naiz eta gaur egun ez praktikatu asko, nire familia oso erlijiosoa izan da
beti. Igande guztietan elizara joaten ginen eta han nik eta nire ahizpak gitarra
jotzen genuen. Gainera beti jan baino lehen otoitz egiten genuen.
Konpromezu politikoa zegoen etxean?
Egia esanda, ezta pixka bat ere. Nire gurasoek bozkatzen zuten uste zutena
hobea zela, baina jendeak esaten zuelako, zeren eta ez zekiten ezer politikari
buruz.
Nola ikusten duzu gaurko gizartea?
Asko entzuten dut jendea esaten gaur egungo gizartea oso txarra dela. Baina
gureaz gogoratzen dira? Agian ez ginen hainbat festetara joaten, baina droga
asko zegoen, jendeak ez zuen asko ikasten eta beraz oso jende gutxi zeukan gaur
egungo batxilergoa. Motibazio falta zegoen.
Uste dut gaur egungo gizartea askoz hobea dela. Oso argiak dira, asko
ikasten dute eta festa askotara joan arren gero jarraitu behar dituzten bideak dakite.
Informazio asko dago eta hori oso ona da, haiek dakitelako zer dagoen txarto
eta bere ondorioak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario