NIRE FAMILIAREN HISTORIA
Gaur bereziki eskertu nahi diot Maria eta bere familiari bere eskuzabaltasuna, gurekin beraien gogoetak eta sentimenduak konpartitzeagatik: mila esker!
Aitite
Jena eta amama Mentxurekin elkartu naiz bideodeia egiteko, eta erantzun didate
galdera gehienei…
(Maria A)
Gogoratzen
duzue edo kontatu zizueten zerbait gerra zibilari buruz?
Ideologiak,
irabazleak, sentimenduak, borroka?
Gerra zibilan bi
ideologia nagusi zeuden: errepublikakoak (ezkerrakoak), eta diktadurakoak
(eskuinekoak),
hemen Frankoko nazionalak zeuden, bere alderdikoak, eta hauek irabazi zuten
gerra.
Orokorrean
sentimenduak tristeak ziren, gauza ugari debekatzen zituztelako. Gure familian, adibidez,
euskaldunak ginen, eta ikurrina eta euskarazko abestiak eta euskara orokorrean debekatu ziguten,
guretzat nahiko gogorra izan zen hura. Gainera, ikurrina harrapatzen bazizuten,
kartzelara zuzenean eramaten zintuzteten, berdina gertatzen zen Eusko Gudariak
abestia kantatzen bagenuen.
Espainian anai-arrebak
alderdi ezberdinetakoak ziren, batzuetan, bai. Hala nola, adibide argi bat gure familian izan genuen:
Jose osabak bere anaia salatu zuen bakarrik diputazioaren presidentearen txoferra izateagatik,
eta nahi zuena lortu zuen. Horrez gain, errepublikanoak edo gorriak kartzelara eramaten
zituzten, amama eraman zuten, adibidez.
Zer gogoratzen duzue edo kontatu zizueten
gerraoste-ri buruz?
Errazionamendua, gosea, beldurra, poza?
Gogoratzen dugu amama joaten zela zigilu
libreta batekin dendara erostera eta janaria ematen zioten kantitate oso txikietan. Gure
familian geneukan bi baserri, bat galdu zuten gerran amamako familiakoek eta beste alde
batetik, nire aitonari kendu zioten baserria eta horregatik Bilbora etorri behar izan zuen
bizitzera. Egia da baserriak zituzten familiak bizitza aurrera eramatea konponduta zutela, animaliei esker, janaria
baitzuten.
Beldur pila bat zegoen, bai, inor ez ez zen
ausartzen bere sentimenduak edo pentsamenduak erakustera; bakoitzak bere sentimenduak
gordetzen zituen bere etxetik atera gabe. Hori gertatzen zen adierazpen-askatasuna ez
zegoelako, zalantzarik gabe.
Nire familiakoek (Mentxu) euskaraz hitz
egiteari utzi zioten Frankoren erruz. Horregatik, gaur egun nik ez dakit euskaraz mintzatzen, hitz
solteak soilik.
Kulturan: musika, euskera, eskola,
maisu-maistrak, zentzura, modak...?
Kulturaren arloan musika gutxi entzuten zen,
gainera euskaraz ezin zen entzun. Niri (Jena) eskolara heltzen nintzenean “cara al sol”
abestia kantatzera behartzen zidaten. Gogoratzen dut ere zinemara joaten ginenean filma hasi baino
lehen nodo-ak jartzen zituztela, hauek Frankoren batailatxoak ziren.
Ekonomia: zer nolako egoera zegoen familian?
Kontsumismoa zegoen? Nolakoak ziren gabonak, etabar?
Ekonomiaren arloan, gehienok txarto geunden
ekonomikoki, pertsona gutxi zeuden ondo. Ez
zen ezer kontsumitzen, kontsumismo gutxi
zegoen. Gabonetan gure familian bai turroia, laranjak eta horrelakoak jaten genituen.
Sentitzen zenuten diktadura bat zela? Nola?
Kanpotik etortzen zen informazioa? Telebistan, irratian?
Bai, sentitzen genuen diktadura bat zela,
beldur asko zegoelako, batez ere kartzelara joateko beldurra. Telebista garai hartan ez zen
existitzen baina irratia geneukan eta momentu guztietan ateratzen ziren nodoak eta irratitik
ere gezurrak esaten zituzten, ez ginen ezertan enteratzen guztia ezkutatzen zutelako. Hala
eta guztiz ere, musika eta nobelak ateratzen ziren.
Nolakoa zer egoera erlijiosoa?
Mezetara egunero joaten ginen, aitortzera eta
guzti. Klaseko notetan erlijioa funtsezko ikasgai moduan ateratzen zen. Prozesioetara jende
guztia joaten zen era, eta ostiral santuan preso bat
ateratzen zuten kartzelatik, hori zen
tradizioa.
Konpromezu politikoa zegoen, hitz egiten
zenuten horretaz?
Ez zen politikaz hitz egiten, zeren Frankoren
ideologiaren kontran bazeuden, kartzelara eramaten zizuten. Etxeetan, ordea, bai hitz
egiten zela, gainera istoriotxoak kontatzen zizkieten gurasoek umeei gertatzen ari zenari buruz.
Adibidez tabernan zeudenean, ezin zen iaia politikaz hitz egin. Baita polizia sekretua zegoen,
nazionalistak ez zirenak harrapatzeko.
(1975-1982) Zer gogoratzen duzu garai
horretaz?
Batez ere Frankismoa bukatu zela Franko hil
zelako eta bazegoen jendea txanpan botilarekin hozkailuan hau gertatzeko asmoz. Gorriek poza
handia eduki zuten.
Frankismoaren amaiera, azken urteak?
Ba Franko hil eta gero askatasuna sentitzen genuen
gure familian eta orokorrean familietan. Baina nahiz eta askatasuna sentitu, beldur pixka bat
ere nabaritzen zen zer gertatuko zen galderarekin. Hala eta guztiz, demokrazia
etortzen ari zen eta askatasuna lortzen ari zen, oraindik ere.
23 F-ko estatu kolpea? E.T.A?
Ni (Jena) Balentzian nengoen, bidai baten eta
tankeak ikusten nituen, harrigarria zen.
Bazegoen jendea pentsatzen zuena E.T.A
beharrezkoa zela babesa eukitzeko, adibidez nik(Mentxu). Baina geroago biolentzia ezarri
zuten eta ez nuen berdina pentsatzen. Pentsatzen nuen polizia txarra zela eta ETA askatasuna
lortuko zuela. Geroago beldurtzen hasi ginen kanioiak edo armak zituztelako.
Zer gogoratzen duzu "transizioa" entzutean? lehenengo hauteskundeak?Alderdiak? GAL?
Transizioa politikoak egin zuten aldaketa izan
zen, nahiko garrantzitsua. Politikariak hauek ziren: Suárez, Carrillo, Fraga…
Lehenengo hauteskundeetan alderdi ugari
zeuden: aliantza popularra, komunistak, PSOE, EAJ…
Jendea hiltzen zuten, biolentziagatik.
Sozialistak boterean zeuden, ETA-ren kontrakoak.
Nazioartean: Gogoratzen duzu Gerra Hotza,
SESB, Europa -CEE-, EEBBko egoera?
Gerra Hotza mundu gerraren ostean gertatu zen,
bi herrialde nagusi zirela: Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna, haien enfrentamendua
zegoen. SESB-ek komunismoa defendatzen zuen, alderdi bakarra zuen eta demokraziarik
gabekoa. EEBB ordea, sistema kapitalista defendatzen zuen eta herrialde demokratikoa zen. EEBB
aliantza militarra izan zuen OTAN-ekin. SESB ekialdeko herrialde komunistekin berdina egin
nahi zuen (Varsoviako ituna).
OTAN-en inguruko debateak?
OTAN zen gure ustez EEBBko indar armatuekin lotzea: herrialde
batzuetan diktaduretatik babesten zutenak.
Espainia CEE-n sartu nahi zen (COMUNIDAD
EKONOMIKA EUROPEA), baina ez zioten uzten
sartzen demokraziarik ez zegoelako, garapen
ekonomikoa egon behar zen. Muga-zergak jartzen zituzten. Espainian jendea
antimilitarista sentitzen zen, horregatik ez zuten nahi sartzea. Boterera heltzean ez zitzaien beste
bat geratzen sartzea baino. Orduan, referendum bat egin zuten (hauteskundeak), eta honetan
baietz atera zen. Debate bat egon zen militarismoa eta
antimilitarismoarekin.
konstituzioa eta Autonomia Estatutuak?
Franko hil zen. Geroago Juan Carlos egon zen,
eta demokrazia eta autonomia nahi zuen jendeak. Alderdiak baimendu zituzten eta hauteskunde
konstituziogileak egon ziren. Honekin batera, testu
konstituzionala: Espainia nazio bat da
baina barruan nazionalitateak daude (Catalunia, Euskal Herria…).
Arlo kulturalean, ekonomikoan, musikan... zer
bizi zenuten?
Kulturaren atalean, Euskadin 1975an ikurrina,
lauburuak… sinboloak nagusitu ziren, artera arte
debekatutak baitzeuden. Gure familian
adibidez, jan ostean Eusko Gudariak abesten genuen eta Euskal Herri osoan, etxe askotan, berdina gertatzen zen.
Gainera gu 1976-80 Durangon bizi ginen eta askoz gehiago bizitzen genuen Euskal mundua.
Musikaren arloan, Oskorri, Mikel Laboa, Benito
Lertxundi, Ez dok hamairu… entzuten zen, euskarazko abesti mordo ospetsuak egin ziren.
Ekonomian, 1973an, hau da, aurrean,
petrolioaren krisia egon zen eta energia aurreztu behar zen eta jendea mentalizatzen hasi zen. 1980an
krisi industriala egon zen, batez ere Euskadin izan genuen.
Iragan hurbila: Zer gogoratzen duzue? Dorre bikien atentatuak?
Kafe bat hartzera joan ginen eta telebistan
ikusi genuen bi hegazkin dorre bikien kontra jo zutela. Pentagonoarena ere. Asko harritu zigun
hura. Gainera, urrunetik ikustean ez genuen hainbeste sentitu. Hunkituta geratu ginen
ikaragarria zelako baina hango herrialdeetan batez ere sentitu zuten.
Gerrak? Zer sentitzen zenuten?
Irak eta Iranen gerra gertatu zen.
Beldurrarekin bizi genuen, zuzenean gerra bat ikustean beldurra heltzen da eta ikuskizun bat bezala
ikusten genuen telebistatik, hilketak eta denetarik ikusten genituen eta ikaragarria zen. Gainera
konturatzen ginen gerrak egoten direla jendeari gezurra esaten, arma atomikoak zituztela
esaten zuten eta horregatik gerra hasi zen baina egia da bakarrik Irak-en petrolioa nahi
zutela.
Gosea munduan?
Gose pila bat zegoen, baina beti egon da.
1970-80-90an medikuntzaren garapena hasi zenez, hobekuntzak egon ziren (garapenak), hori bai,
oso astiro. Agian garai hartan gose gehiago zegoen gerran zeuden herrialdeetan, baina guri
ez zitzaigun ezer eragin.
Amaitzeko, zerbait gehiago aipatu nahi duzue
edo beste gauza bati buruz hitz egin nahi duzue?
Bueno ba gogoratzen dugu ere Euskadin
alemaniar hegazkinak zeudenean, goitik bueltak ematen eta gertatutako atentaduak (Gernikakoa
etab.)
No hay comentarios:
Publicar un comentario