AITITEREKIN SOLASALDIAN
Historia bizirik!!
Hemen ELKARRIZKETA OSORIK ikus dezakezue!! Zoaz estekara, entzun testigantza!
Gaur Juneren lan polita aurkeztu nahi dizuet. Bideoa ikusi, eta irakurri Juneren ondorioak. Eskerrik asko June eta Tomas!
Nik aukeratu dut nire aititeari elkarrizketa egin. Bere izena Tomás Gónzalez da, Bilbon jaio zen, eta Bilbon bizi izan da bere bizitza osoan. Franco iritsi zenean euskal posizioa defendatzera joan zen osaba baten omenez deitu zioten, eta, azkenean, inoiz ez zen berataz ezer gehiago jakin. Bere aita Bermeokoa zen eta bere ama lekeitiarra zen eta anai bat zuen.
Etxean ez zuten ia Francori edo gai polotikoei buruz buruz hitz egiten, beldur baitziren kalean bera eta bere anaia etxean aipatzen ziren gaiei buruz hitz egingo ote zuten, eta, ondorioz, poliziaren batek entzungo ote zituen edo bizilagunen batek salatuko zituen. Berak gogoratzen du nola ikusten zituen errazionamendu-kartillak (liburuxkak). Kartilla horietan zigilu moduko batzuk zeuden, oinarrizko janariagatik trukatu zitezkeenak: arroza, olioa… baina bere etxean ez zeukaten inolako arazorik janariaren arlotan, enpresa familiarrean bere gurasoak arrain-handizkariak zirela eta. Gainera, trukeak egiten zituzten merkatuan haragia saltzen zuen neskarekin.
Dena zentsuratuta zegoen, ezin zen euskaraz hitz egin: ez zegoen ez abestirik, ez antzerkirik, ezta zinemarik. Era berean, herrien izenak aldatu egin ziren, orain deitzen diren moduan ez bezala. Gaztelania baino ez zegoen baimenduta eta guztia erdalduna zen, bai kulturan, bai hitz egiteko moduan. Bestalde, txikia zenean eta eskolara joaten zenean, eskolara sartu baino lehen, goizean, "cara al sol-a" abestu behar izaten zuten. Garai hartan, kontsumismo handia zegoen, jendea ondo bizi zen. Normalean, gerraren ondoren inflazio eta prezioen biderketa gertatu ohi da eta hori izan zen gertatu zena. Nire aitite zioenez, jakina zen diktadura bat zegoela, baina herria bozatuta eta beldurturik zegoen, errepresalien beldur zirelako. Askatasuna ez zegoen askatasunik zeren eta pentsamendu desberdina zutenei torturak edo kolpeak jasaten zituzten. Erlijioa eta Franco aliantza batean bezala elkartuta zeuden. Francok mesede asko egiten zizkion elizari, jainko txiki baten antzekoa zen.
Trantsizio ona izan zen, indarkeriarik gabea, eta alderdiak ondo zeuden. Baina bera ez zegoen politikan sartuta. Bere "politika" etxea, seme-alabak, lana eta negozioak zirela dio. Gero, ETA bizi izan zuen, nire aitona-amonek ostalaritzako negozioak zituztelako, eta bat-batean polizia nazionala sartzen zen denak hormaren kontra jartzera, miatzeko eta, bide batez, ingurua aztertzeko. Kalean ere, autoan zindoazenean, kontrolak egiten zituzten eta maletategia, eserlekuak, NANa eta abar aztertzen zituzten.
Amaitu zenean atsedena izan zen guztiontzat eta lasaitasuna itzul zitekeen. Gero, dorre bikiena astakeria iruditu zitzaion, ez baitu ulertzen nola dagoen erlijioa (kasu horretan islama) puntu horietara eramaten duen jendea. Gaur egungo gizartea kaosa da koroa-birusaren erruz. Bere ustez, irtenbide bakarra dago: txertoa edo anti-birala, gainerakoa ezin baita jakin nola amai daitekeen. Ekonomia ere izugarri kaltetuko da. Arriskuan dauden lanpostu asko, fakturak ordaintzeko dirurik izango ez duten familia asko… Ez du uste birus hau gobernu batek sortu duenik beste herrialde baten aurka konspiratzeko.
Gero, bigarren mundu-gerrari buruz, esaten du Naziek egin zutena astakeria bat izan zela, eta eskerrak amaitu zela!. Bere ustez, armak egiten dituzten enpresak izan ziren onuradun bakarrak eta ekonomiari interesatzen zaizkiolako egiten dira. Batez ere potentzia handiei beren armak eta ekonomia saltzeko, besterik ez. Adibidez, Trump-ek ekonomiaren inguruan hitz egiten du soilik osasun-arloan arazo handiagoa duenean, baina interesatzen zaion gauza bakarra saldu, saldu eta saltzea da.
(Aititek dio sentitzen duela kontatzeko beste ezer ez izatea, inoiz ez baita politikan oso sartuta egon, eta ez du iritzi interesgarririk, adibidez, gerra hotzari buruz.)
No hay comentarios:
Publicar un comentario