jueves, 30 de abril de 2020

Sahara Azt.1B

AZT: Sahara 
Utzikeria politikoaren aurrean (1B)


Zortea emateko, kirikú eta biok

Hemen duzu testua.  EGIN TESTU IRUZKIN OSOA. Idaztea artea da!!(Kokapena, analisia, testuingurua eta garrantzia) ESKUZ!! Tarean jarri garaiz!
Ordua: (10:20-11:20)
(ELKARRIZKETAREN ZATIA)
"(...)Gatazka politikoak zer nolako eragina izan du zuen egunerokoan Sahara okupatuan?
Facebooken zuzenean ari dira emititzen, begira… Maroccoko polizia egunero sahararrak direnak kolpatzen ari da, zaurituak daude uneoro… 2005etik ez dut ikusi telebista programa bat ere ez eguneroko albistegietan gatazka lantzen. Ez al dugu eskubiderik pertsona eta herri gisa? Gu ez gaude Europan nahi dugulako, eta ez da justua. Eskubideak hitzak baino ez dira. Espainia da guzti honen erruduna, Sahara Marokoarren esku uzteagatik. Ez zaie interesatzen gure gatazka, horregatik isiltzen dute. Ea iristen den soluzioa... baina zaila ikusten dut.
Nolakoa da saharar komunitatea?
Amurrion 20 familia saharar gaude.Jende oso umila eta irekia gara, Andaluziarrak bezalakoak. Beti gaude laguntzeko prest… hemen ez dakizue hori egiten. Niri oraindik ez zait inor hurbildu laguntzarik behar dudan galdetzera.
Zuena ez den hizkuntzan komunikatu beharra, oztopo al da harremantzeko?
Bai eta ez. Guk Hassania hitz egiten dugu, baina Saharan gaztelera eta arabiera erakusten dira eskolan. Herritarrek ezagutu gabe epaitzen gaituzte, oztopo handiagoa da aurreiritziena, hizkuntzarena baino. Jendeak uste du gizarte laguntzak lapurtzera etorri garela, eta ahaztu egiten zaie jaten duten arraina Afrikakoa dela, edota oporretan doazen hondartzetako area gure lurretatik garraiatu dutela. Eskerrak eman beharko lizkigukete".
(...)
Aglahum Larosik 

"Okupatutako Saharan zer gertatzen den ezkutatu egiten da, ez da gatazka politikoaz hitz egiten"

Argia 

2019ko ekainaren 12a

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...