lunes, 11 de mayo de 2020

Aitite konta iezadazu

Aitite, konta iezadazu...


Kaixo, "historiagileok"!!

Gaur aurkeztu nahi dizuet Ainararen lana. Aititerekin egon da berba egiten. Lan honen helburua familiaren historia ezagutzea zen, eta familiaren testigantzan, Historiaren urratsak aurkitzea. Horretarako, hona hemen beraien hitzak... Eskerrik asko bioi, Ainara eta aitite!!



(1936-39) Gogoratzen duzu edo kontatu zizuten zerbait gerra zibilari buruz? Ideologiak, irabazleak, sentimenduak, borroka?

1931n bigarren errepublika izan zen. Errepublika aldarrikatu zuen lehen herria
Eibar izan zen apirilaren 14an. Errepublika hondamendi bat izan zen.
Alde batetik errepublika zegoen eta bestetik sozialistak eta anarkistak ...
Mola izango zen boterea kontrolatuko zuena baina hegazkin istripu batean
hil zen eta Franco bakarrik geratu zen. Bi alde zeuden:
nazionalak alde batetik eta errepublikanoak bestetik.


Zer gogoratzen duzu edo kontatu zizuten gerraoste-ri buruz? Errazionamendua, gosea, beldurra, poza?

Jendeak beldur handia zuen. Bestalde, gerraren amaieran gosea egon zen, herrialdea
erabat hondatuta zegoelako eta denbora behar izan zuten berriro ere hazteko lurreko fruituak.
Beraz, errazionamendua zegoen, familia bakoitzak janaria edukitzeko muga bat zuen.



(1937-1975) Zer gogoratzen duzu frankismoaren garaiaz?
Kulturan: musika, euskera, eskola, maisu-maistrak, zentzura,
modak...

Arlo juridikoan...Bizkaiari eta Gipuazkoari pribilegio guztiak kentzen zizkieten.
Erlijioan: Elizak indar handia zuen, eskolak apaizak eta mojak zuzentzen zituzten eta mutilak
eta neskak ez zeuden orain bezala: antzinean mutilak alde batetik eta neskak
beste aldetik. Gainera, egia esan, ezinezkoa zen euskaraz hitz egitea diktadura zelako
eta Francok esaten zuena sakratua zen eta bete behar zen.
Ekonomia: zer nolako egoera zegoen familian? kontsumismoa zegoen? 
Oso aldi luzea izan zen. Espainia altxatu behar zen. Familiei laguntza eman zieten.
Opuseko kideakak gobernuan sartu zirenean, 1960ko apirilaren 1ean, Espainia altxatzea
lortu zuen. Baita  kontsumismoa zegoen ere. Esan zidan “extraperlo” halako zerbait.
Extraperlo merkatu beltza eta ilegala zen. Jendeak bizitza bilatzen zuen.
Askotan modu legalean, askotan ilegalean, mugetatik kanpotik produktuak ekartzen eta
gero modu informalean saltzen.

Sentitzen zenuten diktadura bat zela? Nola? Kanpotik etortzen zen informazioa? Telebistan, irratian?
Bai zen diktadura bat, bagenekien. Guztiok bete behar zuten franko esandakoa.
Normalean irratian entzuten ziren gauzak.
Nolakoa zer egoera erlijiosoa?
“Religion Total” esaten du nire aititek.
Erlijioa oso botere-iturri boteretsua eta sakratua zen garai hartan.
Konpromezu politikoa zegoen, hitz egiten zenuten horretaz?
Ez, diktadura bat zelako. Beti egon da Franko kontra joaten ziren pertsonak
baina ez zuten esaten arriskutsua zelako.
Egiten bazen, kartzelara bidaltzen zuten pertsona hori edo beste gauza txarrago
egiten zioten.

(1975-1982) Zer gogoratzen duzu garai horretaz?


Frankismoaren amaiera, azken urteak?
Herrialdea "ireki" zen. Hehin Franko hilda, Nazioen elkartean sartu zen Espainia. Europak ez zuen ezer jakin nahi Frankori buruz, lagundu zielako naziei nahiz eta Espainia II Mundu Gerran, teorikoki, neutrala izan.


23 F-ko estatu kolpea? E.T.A?
Kontatu zidan aititek nire osabaren urtebetetzean izan zela 23Fko Estatu Kolpea.
Nire aitite taberna batean zegoen eta irratian entzun zuten estatu kolpeari buruzko
albistea. Gauzak aldatu ziren erregea telebista atera zenean eta esan zien guztiok
etxean geratu behar zirela.

ETAkideak "idealista bazuk" ziren. Gauzak txarrarerantz joan ziren, jendea hiltzen
eta bonbak jartzen hasi zirenean. Euskal Herriko idealistak ziren.

Zer gogoratzen duzu "transizioa" entzutean? lehenengo hauteskundeak? Alderdiak? GAL?
Jendeak nahi zuen askatasuna . Izan ziren lehenego hauteskundeak 
Franko hil ondoren eta jendeak bozkatzeko askatasuna izan zuen.
UCD alderdi politikoak irabazi zituen hauteskundeak, eta Adolfo Suárez
presidentea bihurtu zen. Hortatik ezagutzen da “el famoso pacto de la Moncloa”. (2020an berriro entzun dugu horri buruz).
Nazioartean: Gogoratzen duzu Gerra Hotza, SESB, Europa -CEE-, EEBBko egoera?


Bigarren mundu gerraren ostean, gerra hotza hasi zen. Bi bloke egon ziren.
Alde batetik Mendebaldeko blokea (Amerika...) eta bestetik Ekialdekoa (Rusia...).
Errusian presidenteei “titeres” deitzen zieten esan zidan nire aititek.
Beste bloke bat egon zen 1959an eta bloke horren lidergoa Txinak hartu zuen.
Laguntza eman zion Errusiari komunista zelako.
II Mundu Gerraren ondorioz Alemaniako Berlin hiria lau zatitan banatu zen.
Bata Amerikako zatia,  bigarrena Frantzia zatia, hirugarrena Inglaterrako zatia
eta laugarrena Errusiako zatia, Berlin barne.
Berlingo jendeak harresi bat egin zuten bere aldera inor ez sartzeko.


OTAN-en inguruko debateak?
Felipe Gonzalezek ez zuen ezer jakin nahi OTAN inguruko gauzei buruz.
Azkenean, ordea, Espainia mantendu zen Felipe Gonzalez liderra zela.
Nire aititek pentzatzen du gastu bat dela zeren eta gaur egun Bonba nuklear
botatzen bada guztiok desargertuko garela. Errusian zer edo zer antzekoa
egin zuten “Varsovia”ko Itunarekin.

Arlo kulturalean, ekonomikoan, musikan zer bizi zenuten?
Gauza hauei buruz esan zidan azkenan erabateko askatasuna zegoela transizioan
edozein motatako musika edo kultura entzuteko eta gozatzeko.
Iragan hurbila: Zer gogoratzen duzu?
Dorre bikien atentatuak?
Atentatu islamiko bat izan zela esaten du nire aititek.
Zigor bat izan zen Amerikarentzat. Lapurtu zuten Bost egazkin eta bi jo
zuten dorre bikien kontra beste bi pentagonoan eta bestea ez du gogoratzen
non jausi zen.    

Gerrak? Zer sentitzen zenuten?
Oso txarto sentitzen zen. Esaten du gerretan guztiok galtzen dutela:
baita irabazleek ere!!. Normalean gehien galtzen duneak dira herrialdean bizi diren
pertsonak.
Gosea munduan?
Nire aititek beti esaten du gosea "beti" egongo dela munduan nahiz eta gerrak ez egon...


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...