Nire familia
Kaixo historiagileok!!
Zer moduz? Gaur Ramonen lana aurkeztu nahi dizuet.
Eskerrik asko berari eta gurasoei beraien bizitzetan apur bat sartzen uzteagatik.
Hemen duzue Ramonen bideoa. Hemen kontatzen digu zer ikasi duen familia eta historiari buruz, ideologiei buruz...
1. (1936-1939)
Gogoratzen duzu edo kontatu zizuten zerbait gerra zibilari buruz? Ideologiak,
irabazleak, sentimenduak borroka?
Aita: nire
biraitite busturiako alkatea zen eta jarraituta zegoen, bera nazioanalista
zen, (EAJ) partidukoa. Beraren familia exiliatu/erbesteratu behar izan zen Frantziara eta
Belgikara. Nire familia guztia nazionalista zen. Orduan nire familia ez zen
banatu ideologikoki.
Ama: nire familia bai banatu zela arlo politikoan... Nire amamak, adibidez Espainia nahiago zuen eta nire aititek Euskal Herria nahiago zuen. Nire aititeri “alguacila”k atxilotu zuen herriko
plazan euskaraz hitz egiteagatik. Ideiak desberdinak izan arren ez ziren banandu.
2. Zer
gogoratzen duzu edo kontatu zizuten gerraoste-ri buruz? Errazionamendua,
gosea,beldurra, poza?
Ama: Nire ama beti kontatzen zidan
gerra ostean gose eta gose asko sufritu zutela. Horrez gain, beldur asko zeukaten
beraren familian nire aititea eta senide batzuk gehiago ez zekitelako
gaztelainaz ondo egiten. Baina esan behar dut nire familia herrian ondo bizi
zela nire aititea herriko medikua zelako eta "bi alde"ko jendea zaindu behar
zuelako. Gainera nire aititea nazionalista zen baina ez oso politikoa eta nire
amama espainiako banderekin joaten zen.
Ilea moztu zieten errepublikazaleak izateagatik
Aita: Nire familia batez ere goseari
buruz hitz egin didate. Errebantxei buruz, eta salakeriei buruz. Salakei buruz
kontatu zidaten jendea salaketa faltsuak egiten zitutela errkurtsoak lortzeko
beste familia bateri kentzen errepublikanoak zirela esaten, adibidez.
3. (1937-1975)
Zer gogoratzen duzu frankismoaren garaiaz?
-
Kulturan: musika, euskera, eskola,
maisu-maistrak, zentzura, modak…
Aita: Franco-k gauza asko
zentsuratu zituen adibidez euskara eta nire familia guztiak euskaraz hitz egiten
zuen. Euskaraz aparte gauza asko zentzuratuta zeuden. Adibidez nire aita musika
asko entzuten zuen eta gogoratzen dut kontatu zidala nahiz zinean nahiz musikan
igo baino lehenago "zentzuralari" bat aprobatu behar zuela. Adibidez erlijioa alde
guztietan zegoen.
Ama: Nire aita beti euki
du beldur asko manifestazioak egitera joatea zentzura aldetik. Ere, bere
pentsamendu ideologikoak esatera beldurra euki zion pentsatzen zuelako
jarraituko ziotela agintariek.
-
Ekonomia: Zer nolako egoera zegoen
familian? Kontsumismoa zegoen? Nolakoak ziren gabonak, etabar?
Ama:
Nire aitaren familia ez zuen izan gatazkarik diruarekin. Baina nire amaren
familia bai izan zuen arazo gehiago diruarekin beraren anai arreba gehienok
ez zutelako ikasi. Hau alde batean uzten, esan behar dut biok aukera izan
zutela Salamancara medikuntza ikastera. Gero berak beraien familia sortu zutenean
biak medikuak zirenez ez zuten izan gatazkarik baino gastu minimoak egiten
zituzten.
Aita:
Nire familian denok dirua edo lana eduki zuten. Orduan, nire familian ez zuten
arazorik izan.
Biok:
Gabonei eta kontsumismoari buruz hitz egiten gogoratzen dute ez zegoela gaur
eguneko kontsumismoa, batez ere ez zegoelako gauzak erosteko.
-
Sentitzen zenuten dictadura bat zela?
Nola? Kanpotik etortzen
zen informazioa: Telebistan, irratian?
Aita:
Batez ere konturatzen ziren dictadura bat zela zentsuragatik. Esan dudanez
Franco-k gauza asko zentzuratu zituen eta berri zen guztia beste herrialdetik
etortzen zen ilegalki.
-
Nolakoa
zer egoera erlijiososa?
Aita:
Erlijoa parte guztietan zegoen. Franco-k irabazi zuenetik erlijioa ezarri zen
eta erregimen katolikoa jarri zuten.
-
Konpromezu
politikoa zegoen, hitz egiten zenuten horretaz?
Biok: esan dugunez gure familiak nazionalistak ziren,
orduan ez zuten konpromezu politikoa. Batez ere beldurra zeukatela beraien
pentsamendu ideologikoak esateko.
4. (1975-1982)
Zer gogoratzen duzu garai horretaz?
Ama: Nire familia PNV-ko
meeting-era eramaten zitzaidaten eta momento horiek oso alaiak gogoratzen
ditut. Eta estatu kolpeari buruz hitz egiten, nire aita lan egiten ari zen eta
nire ama beldur askorekin maletak egiten ari ziren korrika ihes egiteko. Eta
niri nire ama telebistaren aurren ipini zitzaidan berriei buruz ohartarazteko.
Nire familia beldur asko zuen PNV-ko txartela zutelako.
Aita: Franco-k hil zenean
nire eskolako jendea Madrilera lutoa egitera joan zen. Garai hau hitz batekin
definitu behar badut irekitze erabiliko nuen. Irekitze bat izan zelako
demokraziarantz, beste herrialderantz, kulturan ere zentzura kendu zen,… Horrez gain gogoratzen dut nire aita beldur handiarekin.
Gogoratzen dut nire aita marinero bati esan ziola prest egoteko ihes egiteko.
-
Frankismoaren amaiera, azken urteak?
Aita: Gogoratzen dut
Frankismoaren azken urteak hor zeudetela baina jendea itxaroten zegoen Francok hiltzera.
Hau da, nabaritzen zen dictadura amaitzeko sorian zegoela baina zentzurarekin
jarraitu behar zutela.
Biok: esan dugunez gure
familia beldur handiarekin zeuden nazionalistak zirelako eta zekitelako
jarraituak izango ziren.
E.T.A gogoratzen badugu
oso txarto gogoratzen dugu. Dena ikaragarria zen, lau egunetan hilketak zeuden,
ia egun guztietan manifestazioak,… Beldurra zeukaten bere jendearengan.
Gainera, droga asko zegoen, inork ez zen Bilbora etortzen, kaleak zikin zeuden.
-
Zer gogoratzen duzu “transizioa”
entzutean? Lehenengo hauteskundeak? Alderdiak? GAL?
Aita:
Transizioa gogoratzen dudanean alaia gogoratzen dut. Batez ere esan behar dut
transizioa gertatzeko denok parte hartu zutela.
Lehenengo hauteskundeak gogoratzean bakarrik alaitazuna gogoratzen dut
denok alai joaten ziren hautatzera. Eta hau ondo ulertzen da 50 urte
zeramatelako hauteskundeak egin barik. Alderdi komunista onartu zen eta lehenengo
hauteskundetan nire etxean protagonista Suarez izan zen transizioa antolatu
zuelako. Nire familian GAL
begi txarrekin ikus zituzten etarrak hil zituztelako.
Gure
familietan ez zekiten asko Gerra Hotza eta SESB-eri buruz. Hau da zekiten
SESB-ea eta EEBB-ak gerra batean zeudetela onena zein zen erakusteko baina ez
zekiten asko gehiago. Gainera nire familiaren arreta guztia espainian zegoen
hemen araso nahiko zeudelako beste herrialdeetan begiratzeko.
Gure
familiak Europa Europako Merkataritzako Elkarte-ak postazunez bizi izan zuten Espainia Europara bueltatzen
zelako 40 urte pasata eta momento hau mugarri historiko bat izan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario