sábado, 2 de mayo de 2020

Amama eta aitite: Bi mundu, familia bat.



HISTORIA NIRE FAMILIAN




Kaixo!!

Gaur aurkeztu nahi dizuet Mariaren lana. Nahiz eta oraindik konfinamenduan egon, aukera hartu zuen lan hau egiteko 2020ko aste santuan. Oso polita da, aitite eta amamarekin egin duen elkarrizketa. Eskerrik asko hiruroi!!


"Lan hau egitea erabaki dut aukera bikaina iruditu zitzaidalako nire aitona-amonaren historia ezagutzeko era sakonean, betidanik istorio liluragarrikak kontatu dizkidate haien haurtzaroari buruz, baino inoiz ez diet haien etxean gertatzen zenari buruz galdetu, beraz oso lan aproposa iruditzen zait hau jakiteko.  Horretarako Itzik proposatutako galdera batzuk egin dizkiet. Baina, horrez gain, oso atal garrantzitsu bat falta zela iruditu zitzaidan galdetegia begiratzean: emakumearen egoera garai hartan."

Maria M.L.






Feminismoa oso zabalduta dagoen mugimendu bat da, zeinek gizo-emakumeen arteko berdintasuna eskatzen duen mugimendu bat, eta betidanik esan da historian zehar emakumeak gizarte osoak mespretxatuak eta zapalduak izan direla, horregatik erabaki nuen horri buruzko zerbait galdetzea.




Nire amona bat eta nire aititek erantzun dituzte galderak: Felix Lezaun eta Maria Luisa Legorburu (Felix amaren partez eta Maria Luisa aitaren partez).  Felix Nafarroan eta Euskal Herrian bizi izan da eta Maria Luisak Euskal Herrian (Bilbon bizi zen eta Mundakan pasatzen zituen udak), beraz eremu bat baino gehiagoko familien historiak ezagutuko ditugu.  Bi pertsona hauek aukeratu ditut nire familiako nagusienen artean formazio gehiago dutenak baitira; halaber, bien iritziak guztiz kontrakoak dira hainbat esparrutan (gehienetan): Maria Luisa eskuindarra dela esango nuke, Felix, aldiz, argi dago guztiz ezkertiarra dela.



Felix nire aitona da eta Nafarroan jaio zen 1939an, gaur egun bera ezkertiarra da eta garai hari buruz dauzkan oroitzapenak kontatuko dizkigu.  Gerra Zibilari buruz dio estatu kolpe batekin hasi zela 1936ko uztailaren 17an, II. Errepublikaren gobernuaren aurka, demokratikoki hautatutako gobernu bat.  Berak dio egundoko hondamendi bat izan zela, 500.000 hil baino gehiago ekarri baitzituen, eta gainera maiz anai-arrebek bata bestearen aurka egin behar zutelako borroka.  Oso pertsona kezkatsua izan da beti aitona, eta Gerra Zibilari buruzko hainbat gauza dakizki.



Gerra Zibilaren ideologiak bi ziren: eskumaldekoa, Francorekin buruzagitzat, eta ezkertiarrak, Errepublikaren alde.  Felix dio ez dagoela zalantzarik ezkertiarrek arrazoi politikoa dutela esaterakoan “para mí, desde luego, no hay duda de que los republicanos tenían la razón política… al final eso fue lo que se decidió en las elecciones de 1931…”  Halaber, badio ere bi ideologiek akats izugarriak egin zituztela:  adibidez errepublikanoek hainbat apaiz eta monja erahil zituzten fededun eta katoliko izatearren, eta eskumaldekoek ere, zibilak erahil zituzten ezkertiarrak baino ez izateagatik, ala langileen borrokaren alde egoteagatik.





   Giza eskubideen bortxaketen itzelezko adibide bat Gernikako bonbardaketa izan daiteke, baita Durangokoa ala Ebroko gudua; azken hau oso garrantzitsua da haren luzeragatik, haren pisuagatik (100.000 hil inguru) eta Francoren aldekoentzako suposatu zuen aurrerapauso bat izan zelako.





Aititek badaki hau guztia berak ikertu duelako bere kabuz, baina ez zuen garai hau bizi, gerraostea bai ordea: “se les llamaba los años del hambre” esan zidan.  9 nebarreba zituen familia bateko txikiena zen, nekazaritzan aritzen ziren, “de nivel modesto”, haren hitzetan.  4 urte bete baino lehen bere ama hil egin zen.  Bere etxean argia eta ura zeukaten, diru gutxi zegoen, baina janari nahikoa.  Baratzetik lortzen ziren jaki gehienak edo beharrezkoak behintzat. (garia, fruta…), eta animaliak umetzen ziren baratzeko lanak egin zitzaten (zaldiak, adibidez). 





Baratzeko gehiena autokontsumorako bideratzen zen, eta horretarako erabiltzen ez zena, saldu eta beste gastu batzuk ordaintzeko erabiltzen zen.  1939an derrigortu egin zen baratzeko jakien zati bat gobernuari ematea, “cupo forzoso” esaten zitzaion, eta Felixek dio sarritan gehiegizkoa zela eta pobreziara bideratzen zituela zenbait familia, hori dela eta beldur eta sufrimendu handia pairatu izan zuen.  Halaber, familiaren giroa ona zen “vivíamos austeramente pero recuerdo una infancia feliz”.  5 urte zituela, eskolara joateko aukera izan zuen, maistrak derrigorrezko adina izan baino lehen hartu zuen umezurtza zela kontuan hartuta. 

1950ean Pamplonako ikastetxe erlijioso batera sartu zen, barneko ikasle bezala, oporretan izan ezik.  Orokorrean maisuak (ez baitzeuden maistrarik) onak ziren, baina oso autoritarioak.  Errespetu handia zegoen ikasleengandik irakasleentzat, beldur kutsu nabarmen batekin.  Ikasle euskaldunak egon arren, ez zen euskararik ikasten, aurretik esan dugunez, ez baitzegoen legearen barne.  Jatorduak humillak ziren, “yo creo que allí aprendí a comer de todo sin hacer ascos a nada” dio.  Oroitzapen politak dauzka, batez ere haren kideengatik, gaur egun ere lagunak direla.



Maisu izateko ikasketak egiten ari zituen heinean, lan egiten zuen ikasketa haiek ordaindu ahal izateko.  Doitasuna araua zen, beraz gabonak sinpletxoak ziren: familian eta espiritu erlijiosoarekin, ez zeuden ez gehiegizko gasturik ez zarrastelkeririk (derroches).  1963. urtean “Ministerio de Hacienda”-n sartu zen eta oposizioak egin zituen eta 1967.urtean ezkondu zen, baina nahikoarekin baino ez ziren bizi, soldatak ez baitzuen besterako ematen.





Informazioa nola lortzen zuten galdetu nionean oso oroitzapen bitxia (curiosa) etorri zitzaion burura:  Pamplonara joan baino lehen, gogoratzen du bere aital lehioak eta ateak ixten zituela Estación Pirenáica entzuteko, alderdi komunistarena.  Bertan Erregimenak debekatzen zuen informazioa ematen zen.  Ikastetxeetan ere informazioa guztiz kontrolpean zegoen, egunkarietako zati jakin batzuk baino ez ziren irakurtzen.  Laburbilduz: gaitzespen (censura) izugarria zegoen komunikazio bideetan.




1950ean lehenengo langileen grebak gogoratzen ditu, nola errepresioa nonahi zegoen.  “Los grises” deitzen zituzten poliziak.  Behin baino gehiagotan entzuten genituen polizien disparoak, eta suzko arma errealekin ematen zirela esaten zen.  Urte haietan Erregimenaren aurkako mugimendu antolatuak sortu ziren, hala nola HOAK, JOV eta VOS.  Erlijioaren kontua bere familian eta bere herrian ona zen.  Bere ikastetxe erlijiosoa zen eta Pamplonan ere oso giro erlijiosoa zegoen, eta erlijioa Erregimenaren zati zen.  Nafarroan nekazaritza zen nagusi, agian pobrea zen, baina 1950.eko industrializazioarekin langile gehienek diktaduraren aurka jo zuten, baina ez guztiek. 



1964ean Bilbora joan zenean bizitzera guztiz zabalduagoa zegoen Francoren aurkako pentsamendu hau, batez ere langileen artean, talde politikoen artean eta ETA talde terroristan.  Frankismoaren azken urteak Bilbon eman zituen, egoera on batean lanaren arloan baina gogo handiekin demokrazia guztiz ezar dezala.  23F-a “con horror y con mucho miedo” bizi izan zuten, baina zorionez pasatu egin zen eta dena amesgaizto baten geratu zen.  Gaur egun, oraindik ere nire amak bikain gogora dezake egun hura.





ETA mundu nazionalista baten hazi zen, eta aro askotatik pasatu zen erakunde terrorista bat bihurtu baino lehen.  1958an lehenengo erahilketa egin zuten eta guztira 850 pertsona inguru hil zituzten.  Aititek dio ETA-k sufrimendu oso handi baten erruduna izan zela eta min handia egin ziola defendatzen zuen herrialdeari.  “Lo vivimos con dolor y miedo, aunque manifestando publicamente el rechazo a sus atentados”.  Garai hartan argi dago giza euskubideen bortxaketak egunero pairatzen zirela:  Frankoren erregimena autoritarioa zen, beraz hautatzeko askatasuna jada kendu zuen; Gerra Zibilan pentsatzeko eta biltzeko askatasunaren eskubidea bortxatu zen, beste askoren artean eta ETA-k ere bizitzeko eskubidea bortxatu zuen.






Trantsizioari buruz, 1975ean hasi zen, Francoren heriotzarekin.  II. Errepubikaren osteko lehenengo hauteskundeak ospatu zirenean herriko giroa guztiz aldatu zen, diktadura militarra amaitu zela sentitzen zen eta demokrazian bizitzen hasten ziren.  Lehenengo presidentea Adolfo Suárez izan zen, UCDkoa, zentro-eskumaldekoa.  Felixek gogora ditzakeen alderdiak PSOE (ezkerra moderatua), PC (alderdi komunista) eta Alianza Popular (guztiz eskumaldekoa) dira.  “Era un parlamento democrático y multicolor”.  GAL “gerra zikina” praktikara eramaten zuten polizien talde bezala gogoratzen ditu, ETAren aurka batez ere.  40 atentatu inguru egin zituen, 20 erahilekin.  Hauek dira bere hitzak: lo veíamos  como especialmente rechazable por estar propiciado por las fuerzas de seguridad del Estado.  Haren iritziz boterearen gehiegizko erabilera izan zen.





Gerra Hotza 1947an hasi zen, eta berak orden orotako borroka bat bezala gogoratzen du: militarra, ekonomikoa…  Aldeak kapitalismoa (AEB) eta komunismoa (SESB) ziren eta “hotza” deitzen da inoiz ez zirelako bata bestearen aurka borrokatzera heldu.  Bestalde, II. Mundu Gerrarekin Europak pobreziarantz bideratu zen eta AEBk laguntza eman zion Marshal Planarekin, baina Espainiak ez zen plan hartan sartu.  Aititek gogoratzen du nola Luis Berlangak karikatura bat egin zuen plan honen homenean " Bienvenido Mister Marshal" izenburuarekin.  OTAN aliantza politikp-militar bat zen, 1949 sortu zena, Gerra Hotzaren garaian.  OTANen sartuta zeuden herrialdeek elkar lagundu behar zuten beste herrialde batzuen erasoen aurrean eta militartza jotzen zen.  AEBrekin hasi zen eta geroago Eusopa Occidentalaren herrialde asko sartu ziren, Espainia 1982an sartu zen, hauteskundeetan atera zelako.


Konstituzioa 1978an onartu zen referéndum batean eta estaduaren funtsezko legea da.  Bertan parlamentuan eragina zuten alderdi orok hartu zuten parte eta herritarren eskubide eta askatasunak daude bilduta.  Demokraziaren etorreraren eragin onuragarria arlo guztietan nabar zezakeen: kulturan, antzerkian, musikan, prentsan, irratian eta telebistan, zentsura amaitu zelako.  Garai honetan ekonomiaren arloan inflazioa eta langabezia hazi ziren, batez ere industrian.  Desindustrializazioari buruz egiten zen hitz zeren eta industriak jende askoren poltsikotan egin zuen min, eta kalean bertan ikus zezakeen.  Egoera latz honetatik irteteko 1977an Monkloako Patua sinatu zen eta krisi hartatik ateratzeko neurriak zekarkiena eta eragin handia izan zutela kaleetan, enpresetan eta familietan.
11S-ari buruz bikain gogora dezake dorre bikien aurkako atentatua izan zela 2001ean.  Bere ustez ez zen bakarrik Estatu Batuen aurkako atentatu bat izan, mendebaldeko mundu osoaren aurka baizik.  Atentatu hau Aurrera eraman zen Al Qaeda talde yihadistarengandik eta mundu osoa, berak ere, beldur izugarria zeukan eta harrituta zeuden halako zerbait egin baitzuten gerra eremutik kanpo.  “Fue una demostración de fuerza” (klasean sarritan esaten dugun “a ver quién la tiene más grande”?).  2996 hil eta 6000 zauritu utzi zituen.  Felixek betidanik deuseztatu ditu gerrak, “siempre son injustas y atientan contra los derechos humanos más humanos más elementales”.  Bortxatutako eskubide hauen artean bizitzeko eskubidea aipatzen du, eta badio ere bortxaketa hauek batez ere klase ahulenek pairatzen dituztela, beti izaten baitira boteretsuek botere eta aberastasun gehiago eskura dezaten.  Munduko gosetea milioika pertsonen eta batez ere humeen bizitza arriskuan jartzen duen zerbait bezala definitzen du, eta diru sarreren birbanaketa txar bat egitearren gertatzen dela dio.  Beste gauza bat esan zuen ere oso interesgarria: gure artean ere gosetea dagoela.  Pairatzen dutenek ikusteinak dira, gizarteak izkutatzen baititu eta ekonomia kapitalistak uko egiten baitia, baina badago.  Hau esan zuen ondoren irtenbideren bat bururatzen bazitzaion galdetu nion eta sistema ekonomiko justuago bat bultzatu behar dugula erantzun zidan, gizatiarragoa eta birbanaketen aldekoa (redistributivo); eta pertsonalki, bakoitzak hausnartu behar duela eta erabaki ausarta eta konprometituak hartu behar ditugula.





Azkenik, esan bezala, emakumearen egoera kontuan hartu behar dela uste dut, beraz horri buruzko galera bat egin nion.  Esan behar dut Felixek nahiko dakiela emakumeak pairatzen dutenari buruz: manifestazioetara dator nirekin ni txikia nintzenetik eta maiz autodefentsa feministari buruzko artikuluak bidaltzen dizkit.  Aititek dio diktaduran zehar emakumeek II. Errepublikan lortutako hainbat eskubide galdu zituela.  aitaren jabetza ziren 21 urte izan arte, haren senarraren jabetza bihurtzen zirela: “de la tutela del padre a la del marido, y el divorcio ni existía siquiera”; emakume ezkongaiak ezin ziren burujabetu (emancipar) 21 urte izan arte.  Beste alde batetik, ezin zituzten kontarik ireki banketxeetan, ezta erosi ezta saldu ezer senarraren baimenik gabe.  Hain finkatuta zegoen emakumearen rol tradizionala, lanean zeuden emakumeak botatzen zituztela senarrari eta seme-alabei jaramon egin ziezaiekeen (despidos forzosos).  Ezin zuten ezta lan kreatiboak egin (margolanak ala musika), eta soilik gizonentzako igerilekuak zeuden. 




Maiz “la mujer y la sartén en la cocina están bien” eta " la mujer en la cocina y con la pata quebrada" bezalako esanak entzuten ziren arren, “ no se hablaba de machismo” dio “no recuerdo esta palabra en aquella época”.  Felixen familian bi arreba zeuden eta behin bere ama hil egin zela, bere arreba ama bat bezala gogoratzen du.  Etxeko lanetan denak hartzen zuten parte, txikienek ere (ahal zuten esparruetan), eta uste du bere aita eta bere anai-arrebak kooperatzen zutela lan egiteko eta erabakiak hartzeko.  Asko maite genuen eta oso aintzat hartzen genuen.  Ezin izan zuen eskolara joan, hori gizonen kontutzat hartzen baitzen, baina aititek esaten du beti uste izan duela gizonek beste gaitasun zituela eta eskubide berak izan beharko lituzkeela.  Beraz, gaur egun matxismotzat jotzen dugun guzti hori oso zabalduta zegoen eta normaltasun osoz egiten zen.



Beste alde batetik, Maria Luisaren historia daukagu, guztiz desberdina: bera oso txikia zen Gerra Zibilaren garaian (gaur egun 91 urte ditu, beraz 1929an jaio zen).  Gerra 1936an hasi zen, eta haren gurasoak erabaki zuten hobe izango zela Mundakara joatea bizitzera Bilbon geratzea baino, herrixka baten zegoen arriskua txikiagoa baitzen.  Amonak ez du gauza handirik gogoratzen irabazleei buruz edo halakorik, gainera dio ez zirela beldurpean bizi. 




 Gerraostearen garaian jada gaztetxoa zen eta ikastetxera joaten zen, ez ziren gosetean bizi baina gaur egun ezin ditu talorik jan, garai hartan jaten zuen ia gauza bakarra baitzen.  Frankismoaren garaian amonak Bilbora joan zen bizitzera, egia esan ez ziren oso baldintzatuta bizi Frankismoagatik, baina katolizismoa irakatsi zioten oso txikitatik (hau argi ikus dezakegu gaur egun ere, oso fededuna da).  Benetan pena ematen diona Maria Luisari euskararen kontua da, berak ezin izan zuen euskara ikasi, hizkuntza hori debekatuta baitzegoen, eta ez ordea ingelesa, adibidez.  Haren familiaren egoera ekonomikoari buruz esan dezakeen gauza bakarra pobreak ez zirela da, bera oso txikia zenez ez zituen gauza haiek ulertzen eta gainera oso denbora luzea pasatu da handik gaur egun arte, baina badauka beste aipatzeko oroitzapen bat:  1940. urtean bere aitona hil egin zen, eta bere aitak jaso zuen herentziak laguntza handia suposatu zuen familiarentzat.  Gabonak arruntak ziren, familian ospatzeko aukera baitzuten beraz “pozaren aroa” zen.  





Bestalde, munduko gertakizunak ezagutzeko irrati bat zeukaten etxean (garai hartan hori luxu bat zela esan genezake), eta BBC ala Paris bezalako kateak gogoratzen ditu, bere aitarekin entzuten baitzituen.  Amonak dio ikastetxean jaso izan zuen hezkuntza ona izan zela, hezkuntza katoliko ona, eta baita dio bere familia betidanik “kristau onak” izan zirela, elizaren ondoan bizi ziren eta hara joaten ziren igandeetan.  Konpromisu politikoari begira, bere etxean ez zioten horri buruz hitz egiten, bakoitzak entzuten zuena zekien, besterik ez.



1975etik 1982ra arte gogoratzen duenari buruz galdetu nionean esan zidan salto izugarria eman beharko genukeela denboran, 1968an jada bere hirugarren eta azken semea eduki baitzuen eta ezkonduta zegoen, beraz garaia guztiz aldatu zen.  Frankismoaren azken urteak (orain dela “gutxi” izan ziren arren) ez da oroitzeko kapaza, baina nire aitak (Álvaro Menéndez) dio ez zutela klaserik izan bost egunetan, eta jada gaur egun amona bizi den etxean bizi zirela.  23F-ri buruz badaki Madrilen estatu-kolpe bat emateko saiakera bat egon zela Tejerorengandik, “fue un escándalo, todos se metieron debajo de los asientos para esconderse porque el hombre tenía una pistola, de hecho creo que no han tapado los disparos que dio al techo en el congreso, y se hablaba mucho de que todos los presentes pasaron mucho miedo” dio Maria Luisak. 


E.T.A.-ri buruz, oso beldur handia zeukan, Frankismoari baino gehiago, hain zuzen; batez ere haien berri gehiago zeuzkatelako: telebista, aldizkariak, egunkariak…  beti zetorren E.T.A.-ri buruzko zerbait, eta bere senarraren lagun on bat E.T.A.-k jarraitu zuen.  Trantsizioari buruz diktaduratik demokraziaranzko urratsa izan zen, eta bikain iruditu zitzaion, jende guztia joan zen hauteskundeetara boskatzera; baina ez ditu alderdiak gogoratzen, izenak baino ez: Alianza Popular, PSOE. CDS…  Fraga eta Suarez gogoratzen ditu “Fraga era un buen dirigente, creo recordar”.  Ez du gogoratzen GAL zer zen ezta Gerra Hotzari buruz ere, beraz ezin du Espainiaren, SESBren eta Europaren ezer esan.  Ezta OTAN-i buruz ere, horri buruz oroitzen duen bakarra hauteskundeak dira, sartzeko ala ez sartzeko.  Baina konstituzioa bai gogora dezake “ah sí, en el 40 y algo… a raiz de la constitución es cuando hemos vivido 40 años buenos, o por lo menos de paz y tranquilidad, de… democracia.  Eso se dice entre mis amigas”.  Ez daki musikaren eta halako arlotan zentsura ba al zegoen ala ez, berak dio ez duela horrelakorik gogoratzen.  11S-ari buruz “uf… terrible” esaten du.  Etxean zeuden berria atera zenean, gizartean eta berrietan esaten zena Arabiarrak izan zirela zen, baina ez du gehiagorik gogoratzen.  Ikus dezakegun bezala, amonak ez zuen goserik pairatu. Baina ...




“Manos Unidas” erakundean sartuta egon zen laguntza bat emateko behartsuei (egia esan, kutsu katoliko nabarmena ikus daiteke hau esaten duenean).  Azkenik, emakumearen egoerari buruz galdetu nion: “la situación era la de siempre” esan zuen,  “la mujer en casa, la comida, la compra, la familia… y poco más.  Así se valoraba.”  Ikus dezakegu ez dagoela oso ados horrekin, mespretxu hori sentitzen zuen, eta emakumeen eskubideei buruz galdetu nionean “puf… yo creo que nunguno, ¿no?... pocos, menos de los que debían” eta gai honekin gustura zegoela ikusi nuenean, haren iritzi pertsonala eskatu nion; erantzuna izan zen aldaketak behar zirela, hoberanzko aldaketak, “kapazak ikusten bagaituzte etxea zaintzeko, zergatik ez gara izango gai haiek egiten dituzten lanak gauzatzeko?”  esaten du berak.





Bi elkarrizketa hauekin esan behar dut asko ikasi dudala, eskarmentu pertsonalekin teoriarekin baino askoz hobeto ikasten delako nire ustez.  Gainera borondatezko lan bat izatea ideia oso aproposa da, egiten baduzu gogotsu egiten duzulako. 


Oso polita izan da eta gainera aitona amonei asko gustatu zaie, eta konfinamendu egoera honetan pozik egotea niretzat liluragarria da.  Txikitatik bizi eta ikasi izan zenuena eragin izugarria duela ikasi dut.

 Felixek era humil batean bizi izan da beti eta ez du oso historia gogorra izan, baina nabaritzen da aurrerapausoen alde dagoela eta sortzen diren mugimendu berriei buruz hausnartzeko prest (feminismoa, LGTB…); Maria Luisaren kasua desberdina da, ez zituen arazo larririk izan txikitan eta ez zuten esfortzu handitik egn berak gertatzen ari zenaren berri izateko, beraz aldaketak ez ditu hain normaltzat jotzen.  Baina historiari buruz jakina asko ikasi dudala, testigantza bat baitaukat eta aitona amonak pozaren-pozez kontatzen baitizkidate haien bizipenak.  Asko gustatu zait eta aitona-amonari gehiago.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...