ISTORIO TXIKIAK, HISTORIAREN ISLADA
Kaixo!! Gaur aurkeztu nahi dizuet Sebas F. eta bere osabaren elkarrizketa. Eskerrik asko bioi, benetan!!
"Lan hau egiteko,
nire osabari egin diot elkarrizketa. Galdera guztiak eman nizkien, eta berak nahi
dituenak erantzun ditu. Nire osabak gaztelaniaz erantzun ditut, beraz, nik itzuli
ditut".
Sebas
1. (1937-1975) ZER GOGORATZEN DUZU FRANKISMOAREN
GARAIAZ?
Kulturan: musika, euskara, maisu-maistrak eta
zentzura:
Kultura, oro har, Espainiako kulturan oinarritzen zen.
Ikastetxean, adibidez, historiako ikasgaia Espainiako guztia goraipatzen
zuen, baina beti erregimenaren aldeko ikuspegia ikusten zen.
Hemen euskara debekatuta zegoen, baita euskal sinbolo/ikur guztiak ere. Hala
ere, askok euskal erako eranskailuak eramaten zituzten karpetetan, ikurrinak eta ETA
babesten zuten pegatinak.
Gaur egun baimenduta dago, dagoeneko ez da horrelako eranskailurik ikusten,
eta lehen pila bat ikusten ziren, irakasleek ere horrelako gauzak debekatzen
dituztenean.
Ø Sentitzen zenuen Francorena diktadura bat zela?
13 urte neukan Franko hil zenean (1975an), eta adin horrekin gauza horietaz ez
zara konturatzen, Jainkoari esker. Hain gaztea izanda adin horretako edozein haurrek bezala, pentsatzen duzun gauza bakarra da ahalik eta ondoen pasatzea, beste
edozein arazok ahalik eta gutxien "uki" zaitzan. Beraz, dibertitzea zen helburua.
Ø Nolakoa zen egoera erlijiosoa?
Espainiako eliza erregimenaren alde zegoen orokorrean. Salbuespen batzuekin,
hainbatekin edo askorekin, gai guztietan eta mundu osoan bezala. Egia da,
halaber, apaiz asko (nik ezagutu dituenak) ez zirela elizan sartu
fede-arrazoiengatik, behartuta edo familiako premiengatik baizik. Egoera halakoa
izanik, logikoa da pentsatzea “zuhaitz onetan errotzen denari...”
2. (1975-1982) ZER GOGORATZEN DUZU GARAI
HORRETAZ?
Frankismoaren amaiera, azken urteak?
Frankismoaren amaierako bi gogorapen besterik ez ditut.
Lehena telebistan agertu zenekoa izan zen, Arias Navarrok esanez Franco hil egin zela,
baita dolumin-sentsazioa ere gogoratzen dut berarengan.
Beste gogorapena da ikastetxean opor egunen bat eman zigutela, dolua
adierazteko, baina eskolak berriz hasten zirenean, Franko buruzko lan bat eman
behar izan genuen.
Esteka honetan dago bideo osoa.
Ø 23 F-ko estatu kolpea? (1981)
Gogoan dut beste zerbait bezala bizi izan nuela. Ez nion garrantzi historikorik ikusten momentu horretan. Uste dut normaltasunez bizi nintzela azkarra izan
zelako eta ondoriorik gabe amaitu zelako. Jendea zuhurra zen/ginen eta gehiengook alde
batera uztea eta gaiari buelta asko ez ematea erabaki genuen.
Esteka honetan dago bideo osoa.
Ø ETA
Hemen, Euskadin, eta, seguruenik, Espainiako gainerako gizartearen zati
txiki batean, hasiera batean, nahiz eta hilketez eta atentatuez gainezka egon, jendeak uste zuen pertsona horrek zerbait egin zuela hiltzeko. Atentatuak,
ikaragarriak izanez gain, eraman zuen Espainiako jende guztiak gorrotoa
edukitzea euskal herrikoei eta euskal gauza guztiei.
ETA ideal batzuekin, onak edo txarrak, eta horiek lortzen saiatzeko modu
batekin jaio zen. Gaur egun, ordea, erabat malkartsua eta okerra dirudi, baina
garai hartan eta garai hartako bizitza politikoan bezala kokatu behar da, hura
ulertzen saiatzeko, ez justifikatzen saiatzeko, ezinezkoa dela uste baitut,
baizik eta ulertu, besterik ez.
Zer gogoratzen duzu transizioari buruz? Lehenengo
hauteskundeak.
Ia ez dut gai hori buruz gogoratzen. Besterik gabe, politikak ez didalako
inoiz interesatu. Aurreko erregimenari itsatsita zeuden pertsona askori,
monarkia berriro ezartzea ez zitzaiola batere gustatu. Baita ordura arte
politika erabili zuten pertsonen artean ere, baina Francok utzi zuenez, beste aukerarik ez
zegoen.
Ø GAL?
Txanpon beraren aurpegia eta gurutzea.
ETAri arma berekin aurre egiteko sortu zen, eta inoiz ez, hobeto esanda...
Finantzaketaz eta antolaketaz oso zalantzazkoa zen (politika eta polizia). Diktadura garaian jaio zena justifikatuagoa ikusten zen, baina, ordea, demokrazia garaian
jaiotakoa...gogorragoa zen.
3. IRAGAN HURBILA
Ø
Dorre bikien atentatuak?
Espero dut egunen batean Dorre Bikien aurkako atentatuari buruzko egia osoa
jakingo dela, baina ez dut uste. Atentatu horren inguruko kontu eta hipotesi
asko daude. AEBn ere, zirkulu batzuek esan zuten gobernua gertatuko zenaz jakinaren gainean zegoela.
Ekintza justifikaezina izanik, ulergarria da.
Ezin duzu norbaiten burua zapaldu eta pentsatu ez dela inoiz matxinatuko...
Esteka honetan oso ondo ikusten da, frantsesez
dago baino inporta dena da bideoa.
Ø ETA-ren amaiera?
Uste dut, Miguel Angel Blancok exekutatu zutenean iritsi zen ETAren
amaiera. Gizarte osoa izutu/beldurtu zuen hilketa izan zen. Baita euskal herritarrak ere. Orduan, jende oro hasi zen pentsatzen hori bezalako atentatu batek ez zuela inolako justifikaziorik.
Urte dezente gehiago iraun zuen ETA-k, baina ahots kritikoak mundu abertzale beretik
ateratzen hasi ziren. Demokrazia aspalditik zegoen ezarrita, eta talde terroristek
jada ez zuten lekurik.
Esteka honetan dago bideo osoa.
Ikusi
dut elkarrizketa bat “Salvados” telesaioan, non Iñaki Rekarterekin hitz egiten
du. Berak, ETAtik atera zen. Oso ondo dago elkarrizketa, ze ikus ditzagun,
Inakik orain beste pertsona bat dela, pertsona berri bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario