ANGELINA GRIMKE
XIX. mendean gaude. 1830ko hamarkadan. Angelina Grimke Hegoaldeko Karolinan bizi ziren lurjabeen alaba zen. Gurasoek lurretan lan egiteko esklaboak zituzten, morroi. Oso gazteak zirela, Angelina eta bere ahizpa, laster ikusi zuten esklaboen bizitza eta egoera gogorra, jazanezina. Familiaren borondate eta ohituren kontra "abolizionistak" bihurtu ziren. Esklabotzaren aurkako jarrera aktiboa hartu zuten.
Angelina hitzaldiak ematen hasi zen. Oso ondo hitz egiten zuen, nahiz eta garaiko neskak eskolara urte gutxi joaten ziren. Angelinaren lagunak, bera bezala, abolizionistak ziren eta esklabotzaren deuseztapena lortu nahi zuten. Hala ere, ez zuten ontzat jotzen Angelinaren jarrera, pulikoki hitzaldiak ematen zuela morroitzaren kontra. Angelinari maiz esaten zioten, baita Theodore Weld-ek ere - geroago bere senarra izango zenak- uste zutela bere jarrera ez zela ona abolizionismoa lortzeko. Angelinak berak, haserre, erantzuten zien zergatik ez zuen hitz egin behar. Lagunen erantzuna beti berbera zen:
"Askok uste dute emakumeak ez zaretela gizonezkoak bezala. Ez daukazuela gizonen gaitasuna pentsatzeko, esaten dute. Beraz, haien aburuz, zuek ez zarete sujetu moralak, ezin duzue gizonen maila moral berean jarri, edo harroputzkeriatzat joko dute eta gure helburuaren kontra jarriko dira. Hala, zu bazara abolizionismoaren alde hitzaldia ematen duzuna, ez da joango gure proiektuaren kontra, Angelina? Ez du piztuko gizon askoren haserre bikoitza?"
Eta ez ziren okertzen gauza batean: Angelinaren hitzaldiek gizon zuri askoren haserrea piztu zuten. Ingalaterra Berriko (Estatu Batuetan) elkarte kristau batek gutun pastorala publikatu zuen egoera "deseroso" hori salatzeko. Hauek izan ziren gutun horretako hitz literalak: "Emakumea boteretsua da gizonen aginduen mende dagoelako".
Baina Grimke, kristaua bera ere, hitzaldiak ematen jarraitu zuen; eta bere ahizparekin batera, idazten eta batzarrak egiten jarraitu zuen. Bere idazkietako hitzetan irakur daiteke fedean indarra aurkitzen zuela besteek mespretxua adierazten ziotenean.
1839an, Emakume Abolizionisten Batzar Nazionala antolatzen ari zela Filadelphian, zuri eta beltz askoren aurrean hitz egin zuen Angelinak. Batzar horretan, bera hitz egiten ari zen bitartean, kanpoan jendetza bildu zen eta harrikadak bota zituzten eraikinaren kontra, zarata eginez eta ohiuka. Barruko publikoa hunkituta geratu zen eta beldurra zabaldu zen. Hala ere, Angelinak hitz egiten jarraitu zuen. Garai horretan emakumeek ez zuten bozkatzeko eskubiderik. (Ez zen lortu 1848ra arte). Horregatik esan zuen honako hau:
"Gizonak, neba, arrebak, gurasook:
Zer etorri zarete ikustera? Bakarrik etorri zarete kuriositatez edo sentitzen duzue bihotzeko gupida esklabuaren tormentua ikusten duzuenean?
Hegoaldeko hiritarra naizen ehinean, nire beharra da gau honetan altxatzea eta testigantza ematea esklabotzaren kontra. Deskribaezinak dira esklabuen sufrimenduak. (...)"
Momentu horretan harriak eta oihuak entzuten zituzten han bilduek eraikin horren lehioetan.
"Zer da jendetza horren sarata? Ba al da, agian, lehio guztiak apurtzean lortuko dutela arazoia beraien alde jartzea? Kanpoan dagoen jendearen kopurua handia izateak probatzen du abolizionistak okertzen ari garela? Probatzen dute harri horiek esklabotza erabunde birtuteduna dela?
(...) Zer egiten dugu? Galdetzen didate askotan. Hona hemen egin behar duguna:
Philadelphiako emakumeok, guk ezin dugu bozkatu, egia da! Baina idatzi ahal dugu "eskaerak" Kongresuan dauden gizonek entzuteko: Legeetan indargabetu behar dute esklabotza! Eskariak egin, bidali, maitasunak gidaturik esan iezaiezue Kongresuko legegizonei esklabotasuna ez dela zilegia! Indargabetzeko"
Angelina Grimké
(Esklabotzaren aurkako Hitzaldia.
1838an. Moldaturik)
No hay comentarios:
Publicar un comentario