Kaixo, ikasle maiteok!!
Gaur erakutzi nahi dizuet Elenaren lana. Interesgarria benetan!
HISTORIA ETA MATXISMOA
«Benetako pertsonak (hau
da, gizonak) ugaltzeko
giza espezieak garatu duen amarrua dira emakumeak» ARTHUR SCHOPENHAUER |
Historia liburu askotan "ahaztu" egin zitzaien kontatzea 1789an Frantzian ezarritako Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpenak, ez zuela emakumeei buruz hitz egiten. Eskerrak Olympe de Gouges iritsi zela, esanez: "Gizon, zuzena izateko gai zara?". Horrela hasi zen idatzi zuen Frantziako Iraultzaren funtsezko dokumentua, gillotinarantz eramango ziona. Rousseau pentsalari frantsesak, argi eta garbi azaltzen du emakumeak "pasiboa eta ahula" izan behar duela, "erresistentzia gutxi" jartzen duelako eta "bereziki gizonari atsegin emateko eginak" daudelako. Mary Wollstonecraft, Rousseauren jarrera hau kritikatzen du, esanez: "emakumeek ez dute gizonen gaineko botererik nahi, haien buruaren gaineko boterea baizik." 1848an, Seneka Falls-eko Konbentzioan, emakumeek salaketa bat sinatu zuten: ezin zutelako ez bozkatu, ez hauteskundeetara aurkeztu, ezta kargu publikorik bete ere. Gai horiei buruz hausnartu zuen Engelsek bere liburuan, askorentzat, emakumearen gaiari buruzko marxismoaren lehen adierazpena. Honela esaten zuen (moldaturik): Berdintasuna ikusi zuten gizonak inguruan feministak ziren emakumeak zituztenak ziren.
Beste aldetik, Arthur Schopenhauer filosofoak honela esaten zuen: "Emakumeak espeziearen maltzurkeria dira, benetako gizakia, gizakia dena (hemen erreferentzia egiten die "gizonei") ugaldu dadin, bere adimenak gidatua egingo ez lukeena". Hau da, egileak egin nahi duena da azpimarratzea andra tentazioa dela gizonentzat, gizonek egin dezaten bere zentzu osasuntsuan egingo ez luketena. Emakumeak dira, beraz, gaitzaren islada, tentazioaren ispilua edo espeziearen "tresna irrazionala".
Hildo beretik, Kant-ek, emakumeek betebehar moralak betetzeko beharrezko arrazionaltasuna ez zutela adierazi zuen: "Emakumeen eginkizuna ederra izatea da; gizonena, noblea izatea.(...) Nik ez dut uste arrazoiaren oinarriek sexu ederra (hemen, erreferentzia egiten die emakumeei) gidatzen dutenik."
No hay comentarios:
Publicar un comentario