sábado, 16 de enero de 2021

Historia Zallan. Bolunburuko kastroa, Karlistak Espaldasecan.

 Historia bizirik mendietan

Bolunburuko kastroa eta karlistak Trasmosomos-en (Espaldaseca-n)


Kaixo, historiagile maitatuok!

Berriro nauzue zuekin. Badakizue mendia asko gustatzen zaidala, ezta? Historia bezainbeste!. Horregatik mendirik mendi ibitzen naizeneko berri eman nahi dizuet, kokagune historikoak non ikus daitezkeen erakusteko. Bazatozte? Oraingo honetan, kontatuko dizuet Zallan, Bilbotik nahiko gertu, kastro bat topatu ahal dugula: Bolunburu esparruko kastoa, Zallan dagoena.

Kastro. Maketa. Irungo museokoa

Baina, zer da kastro bat, zer da Bolunburu?

Bigarren Burdin Aroko herrixka gotortua da kastro bat, menditxo baten gainean askotan; eta K.a IV. mendetik eta K.o I.mendera arte, landa-komunitate txiki bat bizi izan zen bertan modu egonkorrean. Harresitutako esparru bat eta kanpoko lubaki bat dauzka, hegoaldeko aurrealde guztian; horixe da, hain zuzen, sarbiderik errazena. 

Harresia harri-hormazkoa da, hiru metro zabal da batez-beste eta berez, jatorrian, bost metro baino gehiagoko altuera izan zezakeen.


Atea

Hego ekialdean etenda dago, esparruak izan zuen ate bakarra dela eta, atea estua, tokiko malda handien gainean zegoena.

Kastroaren irudia

Kastroaren barrualdean, etxaldea harrerisaren ondoko terraza estu batean antolatu zen. Etxebizitxak oinplano angeluzuzeneko etxola arruntak dira, eta material galkorrekin eraiki ziren. eraikuntza horietako zenbait identifikatu ahal izan dira herrixkaren mendebaldeko muturrean.

Etxaldea

Burdin Aroan, kastroak botere guneak ziren, eta horietatik antolatzen ziren inguruko lursailak, modu hierarkizatuan. Garai nahasia izan zen, eta defentsa premiak erabakigarriak izaten ziren bizitzeko guneak aukeratzeko; hain justu, leku garaiak eta ingurua begiz erraz kontrolatzeko aukeratzen ziren.




Herrixkaren barneko eraikuntzak bereziki xumeak dira. Etxe gisa erabilitako etxolek buztin manteatuz estalitako landare itxigailuak dituzte. Egitura horietatik lurraren mailako oinarriei dagozkien hondakinak besterik ez dira geratzen. Bolunburu Esparruko biztanleek ekonomia nahikoa dibertsifikatua zuten. 

Kastroko harresia, kontserbatuta

Ekonomiaren oinarriak abeltzaintza, iraupeneko nekazaritza eta burdinaren metalurgia ziren. Nekazaritzari dagokionez, zerealak eta lekadunak landatzen zituzten, eta basoko jakiak ere biltzen zituzten (horien lekuko dira etxebizitzen barruan jasotako hainbat ezkur ikaztu). Halaber, kastroaren barnean tokiko harearriz egindako esku errota asko aurkitu dira; hortaz, baliteke produktuak eskualdean merkaturatu izana.

Harresia eraikitzen.

Gure ibilbidea jarraitu nahi duzue?

Handik gertu, Trosmosomos-era joan ginen, berriro ere historiaren lekukoa den mendi batera... urte asko igaro behar ditugu "denboraren makinarekin" gertakizun hauek ezagutu ahal izateko. Bidean, kartelek esaten digute gure norabidea zein den...hotz handia egiten du orain!
Begira ezazue:


Eta elurra agertu zaigu. Hala ere, ez dugu atzera egingo! Horrela historiadun paraje eder hau ikusteko aukera izango dugu...


Mendi hau Celadilla edo Trasmosomos mendizerrako garaiena da. Bertako tontorretik Enkarterriak (Bizkaia) Menako bailara (Burgos) eta Aiako bailara (Araba) ikus ditzakegu, mendi guzti hauek miretsi ahal izango ditugu. Zoritxarrez, joan ginen egun horretan bisibilidade gutxi zegoen, eta lainoak izkutatu zizkigun mendiak.

Hala ere, bertatik, Celadilla mendizerran garatutako gatazkak kontrolatzen ziren. Antzinatik dokumentatutako toponimoak berak, hain zuzen ere, borrokekin, segadekin...dauka zerikusia, eta zenbait "erresumaren" eta "Bizkaiko Jaurerriaren" arteko Erdi Aroko batailak dakarzkigu gogora.



Karlistaldien gogoetak

1869an, Hirugarren Gerra Karlistetako bataila krudela ere gertatu zen mendi tontor honetan, "Celadillako okupazioa", alegia. (karlistek eta liberalek aurrez aurre borrokatu zuten). Gaur egun ere, XX mendeko Espainiako Gerra Zibileko bateria-gunea eta lubakien aztarnak daude ikusgai.

Hurrengora arte, historiagile-mendizaleok! Dutxa bero-beroa behar dugu pasatutako hotza barnetik kentzeko...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...