sábado, 16 de enero de 2021

Museoekin maiteminduta: Oiasso

 OIASSO

Irun erromatarra



Kaixo historiagileok!!

Sarrera honekin hau da nire asmoa, zerbait apala: nire historiarekiko grina, gustua eta interesa kutsatzea. Ez da gutxi, ezta!? Baina, badakizue zergatik? oso "zaharra" izanda konturatu naizelako historia bizirik dagoela gure inguruan. Baina inoiz ez da beranduegi gure ondare historikoa ezagutzeko eta gozatzeko!. 

Gure inguruko historia, sekretuak eta lehenaldiko aztarnak ezagutuz asko disfrutatzen ari naizenez, zuekin konpartitu nahi izan dut. Gaur kontatuko dizuet zelan gozatu historia museo batean eta Irungo museoan topatu daitezkeen marabilla batzuk erakutsiko dizkizuet. Animo, ba! Gipuzkoan bertan dago, oso hurbil dugu!



1790an, lehenengo aldiz arkeologia aztarnategia topatu zuten Irunen azpian. Arkeologiari esker zalantzarik ez dago erromatar garaian, Irun Oiassorekin identifikatzeko. Toki estrategiko batean kokatu zen, Lapurdum (Baiona) Pompaelorekin (Iruña) lotzen duen galtzadan.



Oiasso baskoien lurraldean zegoen, eta Tarraconensis probintzia zen. Akitaniarekin egiten zuen muga; Pirinioetako Mendebaldeko pasabidearen oinean zegoen eta komunikazio-sare garrantzitsu bat kontrolatzen zuen: itsasokoak, nahiz ibaietakoak, nahiz lehorrekoak. Nukleo horrek hiri-izaera nabarmena zuen eta II. mendean lortu zuen garapen gailena, bertako kai aktiboaren eta inguruko zilar-meatzen babesean. Nabarmen egin zuen behera III. eta IV. mendeetan, eta V. menderako, dagoeneko, ez da agertzen arkeologi erregistroetan.


Arrantza-artea

Oiasson jarduera nagusiak merkataritza eta meatzaritza izango ziren, antza. Berreraiki ahal izan den planoan ikus daitezkeenez, hiri garrantzitsua zen; ainguratokia zeukan eta merkataritza-kai bat (ehungo Santiago kalearen eta Junkaleko elizaren inguruan kokatuta) eta nekropoli bat ere bai. Eta kokaleku garrantzitsuak Beraungo eta mendibileko muinoetan.

Zeramikako tresnak, anforak

Hirigintza

Gainera, Kuadrikulazko hirigintza zuen, eraikin garrantzitsuekin: antzokia, termak...egin diren indusketen eta aurkitutako hondakin arkeologikoen berri erromanizazioaren museoan ematen da, museo honetan, alegia. Hauxe da garai hori ezagutzeko lekurik onena.


Siderurgia eta meak

Indigenek burdina ekoizten zuten haien garaian; baina, erromatarrak hedu zirenean, jarduera horren garrantzia asko areagotu zen. Burdinaren mehatzaritza zilarrarekin osatzen zuten, zainak elkarturik zeudelako eta, gainera, meategietan lan egiteko burdinazko tresnak behar zirelako. Burdina lortzeko,mineral erabilerrazak erabiltzen zituzten. Lehenik eta behin, txikitu egiten zituzten; eta, gero, labe sinpleetan sartzen zituzten, erregaiekin batera (egurra edo ikatza). Labeek mila graduko tenperatura baino handiagoa hartzen zuten, izerdituz, zepa ateratzen zitzaien eta mearen zikinkeriak ezabatzen ziren. Kalitate txikiko burdinazko masa edo belakia izaten zen emaitza. Zein bizitza gogor eduki behar izan zuten erromatarren garaiko meatzariek!


Garatu gabeko labeen zepa.

Oiasson, ez zieten bakar-bakarrik garrantzia ematen eguneroko lanbideei. Sinesmenak zituzten eta horien lekuko, apaingarri erabiltzen zituzten ezarkinak. Bideo honetan ikuz ditzakegu horietako batzuk.


Jainko /Jainkosak

Oso bitxiak dira indusketetan aurkitu dituzte ezarkin irudidunak. Hauetan, erromatarren Jainko eta Jainkosak daude irudikatuta: Isis jainkosa (ilargia), Minerva jainkosa (jakinduria eta arte militarren babeslea), Ares jainkoa (marte) eta Helios jainkoa (eguzkia).

Badakit sarrera honetan erakutsi dizkizuedan argazkiak eta informazioak "janaurrekoa" baino ez direla izan. Hala ere, zuen ikusmina piztu izana espero dut. Joan zaitezte museoetara eta gozatu denboran bidaiatzen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...