ZER ESAN NAHI DU KAPITOLIOAREN ERASOA (BENETAN)?
Joe Bidenen hitzak ditugu esteka honetan: gertatutako erasoa, demokraziaren kontrako erasoa dela esaten du Baidenek; eta erasotzaileei "barneko terroristak" deitu zien. "Ez dago errege bat bezalakoa ekin dezakeen errege bat Estatu Batuetan (...). Justizia ez dago boteretsuen alde, ezin dira pribilegio pertsonalak egon gure demokrazian". "(...) Nire ilobak esan zidan: Batzuek esan dute Black life matters-en mugimenduko jendea zegoela atzo eraso horretan. Baina ez da egia: beltzen aldeko haiek manifestatu zirenean, ejerzitoak babestu zituen erakunde politikoak, eta atzo, kapitoliaren eraso horretan barrura sartu ziren: eta hori ez da justua, aitite (...)"
Kaixo historialariok!!
Hona hemen, Mireiaren lana. Adi!!
“Amerika gaur ikusi duguna baino askoz hobea da.” esan zuen Joe Bidenek urtarrilaren 6an, Kapitolioaren erasoan gertatu zenean. Hau ez da egia. Egun hartan ikusi genuena benetako Amerika da, eta ez litzateke harrigarria izan beharko. Hainbat gauza, kontra-balio eta arazoak irudikatzen ditu. Bai esandako gauza hauek bai erasoaren jatorria eta esanahia aztertuko ditut.
Lehenik eta behin, gertakari hau demokraziak aldarrikatzen duenaren kontrakoa da, eta kezkagarria da, baita mehatxu bat. Norbaitek esan dezake haien sinesmenak defendatzen ari direla, alabaina, indarkeria erein besterik ez zuten egin. Kapitolioak eraikin izugarri garrantzitsu izateak eta erasotzeak ez du ezer lortzen; arreta mediatikoa eta alderdi errepublikanoaren "zapalkuntza" jartzen du agerian, besterik ez. Beraz, iritziak adierazteko modu guztiz desegokia izan da. Esan dezagun argi eta garbi zer izan den: terrorismoa.
Orain, alderdi errepublikanoan egoera hau gertatzeko zer baldintza agertu diren aztertu nahiko nuke. Zein dinamika dago alderdiaren barruan? Liderraren ezaugarriek bere agindua eta gauzen funtzionamendua erabat markatu dituzte. Donald Trump presidentea, politiko bezala, elkarrizketa arrazional eta baketsutik urrun dago. Esan genezake politikari batentzat hala izatea oso ona dela, etekina politikoak ateratzen ditu probokazio horiekin. Beraz, probokazioak jarraitzaileengan eragina izan dute. Trumpen politika egiteko jarrera urrunegi joan da.
Beste arrazoietariko bat da nola Trump-en boto-emaileak ez direla bakarrik boto-emaileak; jarraitzaile leial, zintzoak dira eta presidenteak badaki. Egiaztatu barik sinesten dute Trumpek esaten duen guztia, eta ia ziur ados egongo dira — haien lider heroikoa esan du! Hauteskundeen emaitzak “iruzurrekoak” badira, horrela dira -uste dute jarraitzaile itsuek-. Berak esaten badu afroamerikarren alde gehien borrokatu duen AEBetako presidentea bera izan dela, halaxe da, -berriro sinesten dute-. Honek boto-emaile motari buruz asko ( eta ez ona) esaten digu, baita Trump-en "ego"a handitzen du. Horrekin sinestarazi nahi digute jarraitzaileek edozeinek nahi duen guztia esan dezakeela ondoriorik gabe, jakina. Trumpek duen pribilegio-kopurua antidemokratikoa da.
Seguru asko, munduko pertsonarik boteretsuena eta eragin handiena duena da, eta nahi duena esan dezake. Eta zer gertatzen da honen ondorioz? Ba… eraso bat kapitolioaren kontra, adibidez. Berak hori egitea agindu ez badu ere, azaldu dudan bezalako lau urteko politiken emaitza da.
Trump, bere alderdi eta bere hautesleen dinamika behatu ondoren, haren ideologia aztertu beharko genuke. Laburra izateko, honela laburtu ahal dugu: Trumpek eta bere jarraitzaileek ez dute onarten pertsona guztien balioa berbera dela. Alderdian ikus ditzakegu klasismo, arrazakeria, matxismo, xenofobia, homofobia, transfobia, antisemitismo, islamofobia, kapazitismo… zerrenda luze-luzea, ezta? Harrigarria iruditu bada ere, 74 milioi hauteslei buruz hitz egiten ari gara. Ez dut ezer asmatzen: kapitolioan ikusi zen bandera konfederatua (esklabotzaren aldekoa), mezu antisemitak (“6 milioi ez ziren nahiko” bezalakoak) eta erakunde neofaxista bat (“Proud Boys”), besteak beste. Guzti hau LOTSAGARRIA da — eta hitzak motz geratzen dira.
Azkenik, uste dut merezi duela Black Lives Matter mugimenduarekin zenbait konparaketak egitea ondorio batzuk ateratzeko. Nola izan daiteke posiblea poliziak errukirik gabe eraso egin ziela BLM-eko protesta zutenei eta Trump-jarraitzaileei, hitzez hitz, ateak ireki ?? Non ikus dezakegu udan egon zen erantzun polizial masiboa kapitolioan? Zergatik ikus dezakegu jendea selfie-ak egiten eta eskua ematen poliziekin? Non zeuden kapitolioaren erazotzaileak poliziek beltzak hiltzen dituztenean? Gogora dezagun batzuek beren bizitzagatik protesta egiten dutela (beltzek) eta beste batzuek gorrotoa zabaldu besterik ez dutela egiten (zuri horiek). Kapitolioa eraso egin zutenak zuriak izango ez balira, ez zuten laster terrorista hutsatzat hartuko eta hilko eraikinaren sarreran? Bideoak erakusten dute nola poliziek saiatzen ari ziren jendetza — zuria — ez mintzen.
Polémica policias haciéndose selfis con los asaltantes al capitolio.
Hortaz, zergatik gertatu da honelako fenomeno? Legeen faltagatik? Ez. Baliabideen faltagatik? Ez. Gorrotoa, moral bikoitza eta injustizia izan dira arduradunak. Kapitolioaren eraso ez da izan egun bateko kontu bat, ez. Kultura baten emaitza da. Historia baten emaitza da. Herri baten emaitza da. Sentitzen dut, Joe Biden, baina hori da benetazko Amerika.
Mireia Allende
No hay comentarios:
Publicar un comentario