martes, 26 de enero de 2021

Kapitolioren kontrako erasoa

 Washingtoneko kapitolioren

aurkako erasoa



- Zer gertatu da?

- Zergatik?

- Nortzuk dira?

- Zertarako egin dute?


Joan den aztekenena, urtarrilak 6an Washingtonen Kapitolioa indarkeriaz eraso zuten. Baina, zergatik egin zuten? Estatu batuen presidentea, Donald Trumpek, hauteskundeen emaitzen aurka protesta egitera bultzatu zituen haren jarratzaileak. Presidentearen ustez, botoen zenbaketan iruzurrak egon dira eta Trumpen jarraitzaileek kalera atera ziren protesta egitera.

Michael Sherwin, jarduneko AEBtako fiskala, jakinarazi zuen kapitolioan sartu ziren zenbait erradikalen helburua legegileak bahitzea eta hiltzea zela. Hori dela eta, Trumpen aldeko bortitzetako askok eskuburdinak eta plastikozko lokarriak zeramatzaten. Ezinezkoa dirudi arren, erasotzaile batek Mike Pence bize-presidentearen bulegotik oso gertu iritzi zen. Segurtasun indarrek residentea leku seguru batera eraman zuten erasotzaileak iritsi baino lehen baina arrisku handiko egoerak egon ziren.

Ez nekien kapitolioaren aurkako erasoa antolatuta zegoen ala aurretik antolatu gabe gertatu zen zerbait izan zela. Informazioa bilatu ondoren, puntu honen inguruan ez dagoela informazio askorik konturatu naiz. Susmoa dute erasotzaileek Errepublikako bankuko lankide batzuen laguntza izan zezaketela.

Beste alde batetik, esaten dute presidentea bera izan zen prestaketa horiek bultzatu zituena bere jarraitzaileei hitzaldira manifestaziora gonbidatuz hitz hauekin: "Egon zaitez! Basatia izango da!"

Izan ere, ekintza honek ondorio larriak utzi ditu. Ondorio batzuk berehala gertatu ziren, hau da, 4 pertsona hil ziren eta 14 polizia zaurituta atera ziren kapitoliotik. Ildo beretik, bertan zeuden gehienek ez zutela musukoa erabili, badirudi covid-19ren kontua ez diela eragiten.

Epe luzeko ondorioak, oraindik ezin ditugu ikusi baina behintzat demokraziaren aurka eraso egin dute. Gainera, nire ikuspuntutik, presidente on batek bere herrialdeko ongizatea zaindu behar du eta bakea bilatu.

Asteazken honetan gertatutakoak ez du inolako aurrekaririk. Inoiz ez du Estatu Batuetako irteerako presidente batek bere jarraitzaileak Kapitolioa okupatzera animatu, demokratikoki aukeratutako presidente baten onarpen ofiziala ekiditeko. Hori dela eta, abokatuak zigor kodea berrikusten ari dira puntuz puntu, deliturik egin den jakiteko.

Esango nuke, Donald Trumpek berriro presidentea izatea debekatuta egon behar dela, baina oraindik aukera hau aztertu behar dute. Dena den, urtarrilaren 20an presidente Trumpek kargua utzi eta Joe Biden sartuko da.

Guztiok egiten dugun galdera da, modu baketsuan joango da Trump ala arazo askoz larriagoak egongo dira…?

Andrea Gomez Hermosilla



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...