KOLONIZAZIOA
MAPAK eta URTEAK
EstekaK: Afrika, inperialismoaren altxor preziatua (eusk)
Afrikako kolonizazioa
Hemen azpian duzue Afrikako Mapa.
1885ean, Berlingo konferentzian honela zatitu zuten Afrika momentuko potentziek:
Hauek izan ziren akordioak Berlingo Konferentzian:
a. Niger eta Kongo ibaietatik nabegazio askatasuna eman zuten.
b. Komertziorako askatasuna aldarrikatu zuten Afrikako erdugunearekin.
c. Kongoko Estatu Askea izendatu zuten baina Leopoldo IIari eman zioten emakida eta oso ospetsua izan da urte asko geroago erabili zuen krudelkeriagatik. Zoaz esteka honetara eta entzun eta irakurri euro news-ek esaten duena.
d. Beste akordio bat esklabotza debekatzea izan zen. Baina errealitatean beltzen lan eta bizi baldintzek izugarri gogorrak izaten jarraitu zuten. (Beso-ebaketak, torturak...sarraskitzea izan zen errege honen agintea).
e. Okupazio-printzipioa ezarri zuten. Horrek esan nahi zuen lurraldearen jabetza eskuratzeko benetako okupazio militarra ezarri behar zela. Horrela, 1914ra arte, garaiko potentzia ekonomiko eta militarrek "lehia" egiten hasi ziren, inolako gupidarik gabe. Lurrak okupatzen, biztanleak bidaltzen eta militarki boterea adierazten. 1914ean, bakarrik Etiopiak eta Liberiak mantendu zuten independentzia.
Kolonizazioa Asia eta Pazifikoan
Britania Handia (BH)
1757: BH-k Indian egin zituen merkatalguneak. Kolonia britaniarra bihurtu zen eta Ekialdeko Indietako Konpainia britaniarrak kudeatzen zuen. XIX. mendean penintsula osoa menderatu zuten eta baita Zeilan ere (gaur egun Sri Lanka) Gaurko Mianmar (Birmania) eta Malaka.
1858: Indiako ekonomia (Kotoia) metropoliaren onurako bihurtu zuten.
1800-1850: Australia eta Zelanda Berria.
Frantzia
1862: Indotxina (Gaur egun Cambodia, Birmania, Vietnam, Laos...) kolonizatzen hasi ziren.
Holanda
1880: Indonesian zeuden XVII, mendetik. Borneo banatu behar zuten BH-rekin.
Estatu Batuak
1861-65: Sezesio gerra izan zen EEBBetan, Iparra Hegoaren kontra, Gerra amaituta, ekonomikoki hazkunde itzela izan zuen eta 1880ko hamarkadan lehenengo potentzia industriala ziren jada EEBBak. Batez ere bi helburu izan zuen:
1. Amerikako kontrol ekonomikoa (Britania Handiaren nagusitasuna eta menderakuntza europearra -orokorrean- alboratzen)
2. Txinarekin merkataritza menderatzea, eskuratzea.
1898: Espainiari gerra irabazi ondoren: Kuba, Puerto Rico, Filipinas (erosita oso merke, 20 milio dolarren truke) eta Huam irla eskuratu zituzten EEBB-ek.
Alemania
Espainiak Pazifikoa utzi zuen Alemaniari Las Marianas, Karolinas eta Palaos saldu zizkionean.
Japon Meiji
(1868-1912) Japonek oso azkunde azkarra izan zuen garai honetan. Eta berak ere inperialismo-kolonizazioari ekin zion, bere mugaz bestalde. Horrela, lurraldeak eskuratu zizkien Japonek bai Txinari ( 1894ko gerran) baita Errusiari ere (1904ko gerran). Bietan izan zen Japon garaile, nahiz eta aurkariak, hasiera batean, handiagoak eta boteretsuagoak iruditu.
Txinaren menderakuntzak sarrera oso bat merezi du. Merkatu oso preziatua zelako kolonizatzaile(Metropoli) guztientzat, eta horrela, gerrek eta gerra horietan sufritu zituen galerek potentzien menpe utzi zuten Txina.
No hay comentarios:
Publicar un comentario